Emakumezkoen Lehenengo Maila


Apirilaren 22an, denboraldiko 24. jardunaldia jokatu ostean, Ibaizabal sailkapeneko lehen postuan mantentzen da.

Ibaizabalek Lointek Gernika bisitatu eta garaipena lortu zuen Malosten. Lehenengo laurdena berdintsua izan zen baina bigarren laurdeneko galdakaoarren 6-20 partzialaren ondorioz, 15 puntuko aldea lortu zuten. Gernikarrek bigarren zatian erantzun arren ez zen nahikoa izan liderraren aurka garaipena lortzeko.

Arakaskik La Rioja ABN garaitu zuen 60-72. Gasteiztarrak 10 puntu aurretik ziren atsedenaldian. Araskik 6 hiruko lortu zituen horren ostean eta 21 puntu aurretik joan zen hirugarren laurdenean. Errioxarrak finago aritu ziren azken laurdenean eta aldea murriztu zuten. Amaieran, 40-61 Araskiren alde.

Deustuko La Salle ikastetxean, etxeko taldeak irabazi zuen Tabirako Baqueren aurka. Etxeko taldea aurretik hasi zuen partidua eta horrela jarraitu zuen neurketak bukaerararte. Hala ere, durangarrek hirugarren laurdenean aldea murriztu eta puntu bakar batera geratu arren, deustuarren azken laurden onaren ondorioz, garaipena etxean geratu zen. Tabirakok, nahiz eta porrot egin eta Ibaizabalengandik urrunago egon, F4 postuetan jarraitzen du.

Ibaeta Basket Easo Cafés Baquék Navarro Villosladaren aurka irabazi zuen Donostiako Altza polikiroldegian. Hasieratik amaierara donostiarrena izan zen neurketaren jabetza.

Unibasket Logroñok Afilados Gasteiz Arabaren etxean irabazi zuen (69-74). Neurketan errioxarrak sartu ziren hobeto, baina Arabak arin batean markagailua irauli zuen. Arabarrek 10 puntuko aldearekin hasi zuten azken laurdena; errioxarren saskiratzeen ondorioz azken laurden oso bizia izan zen. Azkenean, Unibasket irten zen garaile.

Mondragon Unibertsitatea bere neurketa irabazi zuen San Ignacio Premoren etxean (63-78). Nafarrak lehen zatian finago ibili ziren, hori dela eta, markagailuak atsedenaldirako 10 puntuko aldea islatzen zuen. Aldageletatik bueltan, Mondragon Unibertsitateak markagailua irauli eta 15 puntuko aldeagatik irabazi zuen.

Azkenik, Loiola Indautxuk 70-38 irabazi zuen Leioa SBT. Leioatarrak lehenengo laurdenaz jabetu arren, Loiola Indautxuk pixkanaka-pixkanaka aldea areagotzen joan zen amaierako emaitzararte.

 

Gizonezkoen Lehenengo Maila


23 jardunaldi jokatu ostean, Liga Erregularreko sailkapeneko lehen bi postuetan Valle de Egüesek eta Redline Mekanika Takek jarraitzen dute 21 eta 20 garaipenekin hurrenez hurren.

Takek, Megacalzado Ardoi garaitu zuen Usabal polikiroldegian 83-29 emaitzarekin. Valle de Egüesek ostera, Atlético San Sebastianen aurka irabazi zuen Sarrigurenen (74-65). Etxeko taldea izan zen markagailuaren aurretik neurketa osoan zehar. Gainera, 14 puntuko aldea atera zuten nafarrek bigarren laurdenean baina donostiarrek alde hori murriztea lortu zuten.

Ulacia ZKEk denboraldiko 18. garaipena eskuratu zuen Ekohogar Geotermia Urgatziren aurka (79-77). Etxeko taldeak aldegeletara 10 puntuko aldearekin joan ziren. Gasteiztarrek zarauztarren garaipena arrisku handitan jarri zuten azken momentuetan.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk Goierri Almacenes Usabiaga irabazi zuen Jesuitas ikastetxean. Lehenengo laurdenan gipuzkoarrak 11 puntu aurretik jarri ziren. Bigarren zatian, etxeko taldea markagailuan hurbiltzen joan zen. Azken momentuan markagailuari buelta eman ostean, garaipen estua lortu zuten bilbotarrek (85-81).

La Salle Versiak etxean Mondragon Unibertsitatearen aurka irabazi zuen. Lehenengo zatia gipuzkoarrena izan arren, hirugarren laurdeneko 24-14 erabakigarria izan zen garaipena etxean geratzeko. Azken laurdenean zehar, markagailua antzera mantendu zen amaierako 80-72 arte.

Tecnun Askatuan Josean Gasca polikiroldegian 89-65 garaitu zuen San Ignacio Nasabi. Etxeko taldearena izan zen neurketa guztiaren jabetza.

Gizoenen Lehenengo Mailarekin bukatzeko, Leioa SBTren eta ICS Ebaki Solucionsen arteko neurketan, partida oso berdintsua bizi izan zen. Hasieran San Prudenciok izan zuen neurketaren jabetza, hala ere, Leioak ez zuen denbora asko behar izan erantzuna emateko. Hirugarren laurdenaren bukaeran, bizkaitarrak bi puntu aurretik kokatu ziren. Azken laurdenean, bi taldeen aldeko hiruko saskiratzeak eman eta gero, gasteiztarrak irten ziren garaile (80-77).