A1 Emakumezkoen bigarren maila


Askartzak Mazarredo Fisioterapia Unamunoren aurka eroso lortu zuen garaipena Leioan, 67-41. Atsedenaldian Leioako taldeak 20 puntuko aldea zuen jada.

Antigua Luberri KE-k ere arazo barik lortu zuen garaipena Liceo Monjardinen aurka Bidebieta de San Sebastián polikiroldegian 74-36.
Beste alde batetik, Mungiak Valle de Egües irabazi zuen Jose Antonio Aguirre polikiroldegian 65-50. Mungiako neskek partidua menperatu zuten hasieratik, eta minutuak igaro ahala abantaila handituz zihoan.

IZ4 Hondarribiak Maristas Logroño garaitzea lortu zuen, 67-54, Hondarribian. Atsedenaldira 17 puntuko abantaila lortu zuten IZ4ko taldeak, baina Maristas azkenean markagailuan hurbiltzeko gai izan zen.

Azkenik, Zornotza ST-k Navasket ET irabaztea lortu zuen Iruñako Teresianas polikiroldegian. Bigarren laurdenaren amaieran Zornotzako taldea 9 puntu aurretik zen, baina atsedenalditik bueltan etxeko taldea fin ibili zen hiruko marratik eta markagailuari buelta ematea lortu zuen. Minutu bakarraren faltan markagailua berdinduta zegoen baina azkenean talde Bizkaitarrak lortu zuen garaipena 54-55.

A2 Emakumezkoen bigarren maila


Transportes TCB Jacobeok sailkapeneko azkenengo postua mantentzen du aurreko igandean Unibasket Logroñoren aurka galdu baitzuen Alberiten, 40-62.

AXA Amurriok ere jardunaldi honetako partida galdu zuen Escolapios Bilbaoren aurka Arabako Bañueta polikiroldegian, 41-55. Etxekoek lehenengo zatian menperatzeko gai izan ziren, baina Escolapiosek bigarren zati on baten ondorioz, markagailua irauli eta irabaztea lortu zuen.

Azpeitiako polikiroldegian Txintxu Gozotegia ISB-k 68-58 garaitu zuen Bera Bera. Lehenengo zati berdintsu bat eta gero Azpeitiakoek hirugarren laurdenean aurreratzea lortu zuten eta horrela mantentzea lortu zuten amaierara arte.

Avía Zizur Ardoik aldiz, Gráficas Juaristi garaitzea lortu zuen Zizun Handiko polikiroldegian. Etxekoek hasieratik menperatu zuten norgehiagoka 47-34 amaitu arte.

Getxo SBT-k Alkivent Toju irabazi zuen pasaden apirilaren 16an, 58-45. Lehenengo zati berdintsu bat eta gero, Getxokoek 10 puntuko aldea lortu zuten hirugarren laurdenean eta amaierara arte mantentzeko gai izan ziren.