Gizonezkoen Lehenengo Maila bukatzeko jardunaldi bat falta delarik, maiatzaren 20an eta 21ean jokatuko den lauko finaleko hiru talde ezagutzen ditugu jada.
Redline Mekanika Takek eta Valle de Egüesek 22 garaipen dituzte eta lehenengo postuaren lehian arituko dira EBA ligarako zuzeneko igoera lortu ahal izateko. Lortzen ez duenak, Ulacia ZKErekin (hirugarren sailkatua) eta Atletico San Sebastianekin (laugarren sailkatua eta kopako txapelduna) batera F4a jokatuko du. Hiru talde hauekin batera, Loiola Indautxu Universidad Deusto edo La Salle Versia arituko dira, 15 garaipen ditu talde bakoitzak, azkeneko jardunaldian gertatuko denaren arabera, EBA ligarako igoerarako azken postua dago jokoan.
Jardunaldi honetan, Redline Mekanika Takek Atletico San Sebastian garaitu zuen Tolosako Usabal kiroldegian (82-69). Lehenengo laurdenean etxeko taldea fin ibili zen bai erasoan zein defentsan 14 puntuko aldea lortuz. Horren ostean, donostiarrek partzial hobeagoak eskuratu zituzten baina markagailuak islatzen zuen aldea murriztu gabe. Azkenean, etxean geratu zen garaipena.
Valle de Egüesek etxean irabazi zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (87-71). Arrasatearrak lehenengo laurdenean 8 puntuko aldea atera zuten (16-24). Horren ostea, nafarrek erasoan min handia egin zuten eta 27-10eko partzial baten ondorioz, markagailua irauli zuten. Hortik aurrera, 9 puntuko aldea atera zuen etxeko taldeak eta arrasatearrak ez ziren gai markagailuan hurbiltzeko partidu osoan zehar.
Ulaciak Sailkapen Faserako hirugarren postuan geratu da. Igandean garaipen erosoa eskuratu zuen etxean San Ignacio Premoren aurka (85-43).
Bilboko Jesuitas ikastetxean jokatutako Universidad Deusto Loiola Indautxuren eta La Salle Versiaren arteko norgehiagoka oso parekatua eta entretenigarria izan zen. Lehenengo zatia deustuarrena izan zen, ondoren, etxeko taldea aurretik jarri zen hirugarren laurdeneko zenbait minututan. Hala ere, azken laurdenean La Salle hobeago aritu ostean garaipena Deustura joan zen. Bi taldeak lehia bizian arituko dira Sailkapen Faserako azken postu horren bila.
ICS Ebaki Solucions San Prudenciok Olabide ikastolan garaipena eskuratu zuen Ekogar Geotermia Urgatziren aurka (61-70). Hasieratik amaierara San Prudenciok izan zuen markagailuko jabetza, merezimendu osoko garaipena eskuratuz.
Leioa SBTk etxean irabazi zuen Megacalzado Ardoiren aurka (63-60). Etxeko taldeak lehenengo zatiaren jabetza izan zuen. Horren ostean, hirugarren laurdeneko nafarren aldeko 13-20 partzialari esker, markagailuak 47 puntuko berdinketa islatzen zuen azken laurdena hastear zegoelarik. Nafarrak hiruko marran fin ibili arren, garaipena etxean geratu zen.
Azkenik, Tecnun Askatuak Goierri Almacenes Usabiaga irabazi zuen (73-65). Etxeko taldearen hiruko jaurtiketen eraginkortasunak, garaipena eman zien. Goierrik hirugarren laurdenean markagailua irauli arren eta denbora gutxigatik aurretik izan, garaipena etxean geratu zen.