Pasa den maiatzaren 2an, kluben partaidetza handia eta harrera bikaina tarteko, itxi ziren 22/23 denboraldiko gure saskibaloiko jokalari eta entrenatzaile onenak aukeratzeko bozketa eta datorren maiatzaren 27an egingo da sari banaketa.
Eta sari banaketa hau Leioako (Bizkaia) Irlandesas eskolan egingo da, bertan 17 urtez azpiko jokalarientzako kluben arteko Euskadiko 3×3 Txapelketak jokatuko direla aprobetxatuz.
Datozen egunetan, tantaka-tantaka ezagutzera ematen joango gara maila bakoitzeko kideek hautatu dituzten 22/23 denboraldiko entrenatzaile eta jokalari onenak. Sari hauekin batera, emakumezko eta gizonezkoen lehen eta bigarren mailako txapeldunen garaikurrak ere banatuko dizkiegu irabazle irten diren taldeei.