Aurreko asteburuan Leioako Irlandesas ikastetxean Euskadiko U17 mutil eta nesken 3×3 txapelketa jokatu zen. Goizez mutilen txapelketa jokatu zen eta arratsaldez berriz, neskena.
MUTILAK:
Multzoko fasea itzuli bakarrera jokatu zen eta finalerdietara sailkatutako taldeak hurrengoak izan ziren:
A multzoan, Fundación Bilbao Basket, 3 garaipenak eskuratu ostean eta Easo Andatza, 2-1.
B multzoan, Ibaizabalek hiru partidak irabazi zituen eta Mondragon Unibertsitateak 2-1.
Fundación Bilbao Basketek 14-9 garaitu zuen Ibaizabal eta Easo Andatzak, gauza bera egin zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka, 9-12. Modu horretan, bilbotarrek eta donostiarrek ekainaren 9tik 11ra Mallorkan jokatuko den U17 3×3 txapelketarako txartela eskuratu zuten.
Finalean Bilbao Basketek irabazi zuen 12-9, Euskadiko U17 3×3 txapeldun bihurtuz.
NESKAK:
Nesken A multzoan, Easo Ibaeta Basketek eta CB Arabak aurrera egin zuten 3-0 eta 2-1 emaitzekin hurrenez hurren.
B multoan, Zornotzak 3-0 eta Lointek Gernikak 2-1 egin ostean, finalerdietara sailkatu ziren.
Easo Ibaeta Basketek Lointek Gernikaren aurka 10-6 eta CB Arabak Zornotzaren aurka 5-7 irabazi ostean, ekainaren 9tik 11ra Mallorkan jokatuko den Espainiako U17 3×3 txapelketara sailkatu ziren.
Finalean, CB Arabak 8-13 irabazi ostean, Euskadiko U17 3×3 txapeldun bihurtu zen.
Gaur jakin dugunez, emakumezkoetan hiru euskal talde joango dira U17 3×3 Espainiako txapelketara.
Beraz, Zornotza, Euskadiko Txapelketako lehenengo faseko sailkapeneko onena, hirugarren postu hau hartuko du.
Zorionak!