WEB BULEGOA martxan dago, eta bertan Euskadiko Federazioaren lehiaketetan taldeen izen-ematea eta izapideak egin daitezke. 
Klub bakoitzak bere taldea dagozkion lehiaketetan inskribatu beharko du, inskripzio horretarako beharrezkoak diren datuak betez.

Tresna hori nahitaez erabili beharko da 2023-2024 denboraldian lehiaketa guztietan taldeak inskribatzeko. Prozesua egiteko moduari buruzko eskuliburu bat bidali da.
Ekipo guztiek bidali beharko dute abalaren jatorrizkoa.Aplikaziora esteka honen bidez sartzen da: https://clubes.basketbasko.com, dagokion erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.Izena emateko epea uztailaren 7an (ostirala) amaituko da, 10: 00etan.