EMAKUMEZKOEN LEHENENGO MAILA


Lehiaketa hau 14 taldek osatuko dute eta itzuli bikoitzeko sistema bidez (denek denen aurka) jokatuko da, guztira 26 jardunaldirekin.

  • AFILADOS GASTEIZ ARABA
  • TABIRAKO BAQUE
  • AB NAJERILLA
  • LOINTEK GERNIKA
  • LA SALLE VERSIA
  • HOTELES SILKEN ARASKI
  • NAVARRO VILLOSLADA
  • IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE
  • UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU
  • ZORNOTZA ST
  • UNIBASKET LOGROÑO
  • MONDRAGON UNIBERTSITATEA
  • ASKARTZA CLARET

Liga erregularreko lehen sailkatuak postu bat lortuko du Emakumezkoen Liga 2ra igoera fasea jokatzeko. Liga erregularreko 2. eta 5. postuen artean sailkatutako taldeek (baldin eta Kopako irabazlea postu horien artean sailkatzen bada), edo liga erregularreko 2. eta 4. postuen arteko sailkatuek (baldin eta kopako irabazlea liga erregularreko 6. eta 8. postuen artean sailkatzen bada), sailkapen fasea jokatuko dute, eta bertatik aterako da Emakumezkoen Liga 2ko igoera fasera sailkatuko den bigarren taldea.

Emakumezkoen Lehenengo Mailatik, liga erregularreko azken bi sailkatuak jaitsiko dira (13 eta 14). Emakumezkoen Liga 2tik Emakumezkoen Lehen Mailara emango diren jaitsieren arabera, Emakumezkoen Bigarren Mailara talde gehiago jaitsiko dira.

  • Liga erregularra: urriaren 1etik maiatzaren 5era
  • Sailkapen fasea: maiatzak 11 eta 12

https://basketbasko.com/esf-lehiaketa/

GIZONEZKOEN LEHENENGO MAILA


Lehiaketa hau 14 taldek osatuko dute eta itzuli bikoitzeko sistema bidez (denek denen aurka) jokatuko da, guztira 26 jardunaldirekin.

  • MONDRAGON UNIBERTSITATEA
  • MEGACALZADO ARDOI
  • GOIERRI ALMACENES USABIAGA
  • TABIRAKO BAQUE
  • LA SALLE VERSIA
  • ATLETICO SAN SEBASTIAN
  • EKOGAR GEOTERMIA URGATZI
  • LEIOA SBT
  • UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU
  • CABARRI GALVANIZADOS-UNAMUNO
  • VALLE DE EGÜES
  • ULACIA ZKE
  • NAVASKET
  • IBAIZABAL

Liga erregularreko lehen sailkatua EBA Ligara igoko da jarraian. Liga erregularreko 2. eta 5. postuen artean sailkatutako taldeek (baldin eta Kopako irabazlea postu horien artean sailkatzen bada), edo liga erregularreko 2. eta 4. postuen arteko sailkatuek (baldin eta kopako irabazlea liga erregularreko 6. eta 8. postuen artean sailkatzen bada), sailkapen fasea jokatuko dute, eta bertatik aterako da EBA Ligara igoko den bigarren taldea.

Gizonezkoen Lehenengo Mailatik azken hiru sailkatuak jaitsiko dira (12.etik 14.enera). EBA Ligatik Gizonezkoen Lehenengo Mailara ematen diren jaitsieren arabera, eta EBA Ligara igoerarik ez baldin badago, Gizonezkoen Bigarren Mailara edo Gizoenezkoen Autonomikara talde gehiago jaitsiko dira EBA Ligako jaitsieren ondorioz.

  • Liga erregularra: urriaren 8tik maiatzaren 12ra
  • Sailkapen fasea: maiatzak 18 eta 19.

https://basketbasko.com/esf-lehiaketa/