Emakumezkoen Euskal Kopa 2023 Durangora dator berriz ere. Ostegunetik, irailaren14tik 17ra arte, iganderarte Durangoko Landako Polikiroldegian emakumezkoen goi-mailako hiru neurketa jokatuko dira.
Emakumezkoen maila gorenean dauden hiru taldeek, Kutxabank Araskik, Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Euskotrenek, Emakumezkoen Euskal Kopa 2023 eta era berean urteko lehen saria lortzeko lehian arituko dira.
Gaur, irailak 11, Emakumezkoen Euskal Kopa 2023 aurkeztu da. Durangoko alkatea den Mireia Elkoroiribe eta udaleko hainbat zinegotzirekin batera, Tabirako Baqueko presidentea den Hilario Pérez, Euskal Saskibaloi Federazioko presidentea den Luis María Sautu eta talde bakoitzeko ordezkariak, Azu Muguruza (IDK Euskotreneko entrenatzailea), Gerardo Candina (Lointek Gernikako presidentea) eta Amaia Castresana (Kutxabank Araskiko idazkaria) izan dira aurkezpenean eta hauek, emakumezkoen saskibaloiaz gozatzera gonbidatzen zaituztete.
Mireia, Durangoko alkateak “eskerrak eman dizkie bai Euskal Saskibaloi Federazioari, emakumezkoen maila goreneko saskibaloiaren eta Euskal Koparen egoitza Durango aukeratzeagatik, zein Tabirako Baque klubari, urtero burutzen duten lanagatik”.
Luis María Sautuk, Euskadiko Saskibaloi Federazioko presidenteak, “hiru klubek maila gorenean egindako ibilbidea goraipatu du eta aldi berean zorte ona opa die etorkizunean datorrenari begira.”.
Azkenik, Tabirako Baque Klubeko presidentea den Hilario Pérezek, “klubarentzat denboraldi honen berezitasuna azaldu du. Izan ere, aurten 50 urte betetzen dira emakumezkoen saskibaloiko lehen taldea sortu zenetik. Hori dela eta, denboraldi osoan zehar jarduerak sortzeko lantalde bat garatzen ari direla” azaldu du Hilariok.
09/14
19.00 KUTXABANK ARASKI vs IDK EUSKOTREN09/16
12.00 LOINTEK GERNIKA BIZKAIA vs KUTXABANK ARASKI09/17
12.00 IDK EUSKOTREN vs LOINTEK GERNIKA BIZKAIA
Neurketako sarrerak doainik izango dira zelaiaren edukiera bete arte.
Landakoko Polikiroldegira hurbildu ezin direnentzako: neurketak ikusgai egongo dira irailaren 14an (Euskal Saskibaloi Federazioaren YouTube sarean) eta irailaren 17an (Eitb).
Euskal Saskibaloi Federazioak eskerrak eman nahi dizkie aurten ere Durangoko Udalari eta Tabirako Baque klubari, ekitaldi horien sustapenean eta garapenean parte hartzeagatik.