KADETE NESKAK


Kadete Nesken Euskal Ligako lehen jardunaldia bukatu ostean, Lointek Gernika kokatzen da lehenengo postuan Ekiola Ointxe! irabazi ostean (90-41). Jardunaldi honetan ere, Ordiziak, Moviltek ISBk eta Óptica Trokonizek haien neurketak irabazi zituzten.

Bera Berak lehenengo zatian zehar aldea mantendu zuen ordiziarren aurka. Horren ostean, Ordiziak martxa bat areagotu eta erasoan finago aritu ostean, garaipen argia eskuratu zuen (52-80).

Moviltek ISBk etxean Asevi Araskiren aurka 62-46 irabazi zuen. Nahiz eta Azkoitiako taldea norgehiagoka osoan zehar aurretik izan, azken laurdena baliagarria izan zitzaien aldea areagotzeko.

Josean Gaskan jokatutako neurketan, Óptica Trokonizek Easo Ibaeta Basket Oriamendi garaitu zuen 45-62 emaitzarekin. Hasieratik amaierara neurketaren jabetza arabarrena izan zen.

 

KADETE MUTILAK


Barakaldo, Tabirako, Fundación 5+11 “A” eta Fundación Bilbao Basket dira Euskal Ligako Kadete Mutilen lehenengo jardunaldiko irabazleak.

Tabirakok Santurtziren aurka garaipena eskuratu zuen 53-90. Bilbao Basketek Easo Cromovaren etxean, alde handiko garaipena lortu zuen ere (48-84).

5+11 “A”k derbi gasteiztarra irabazi zuen Araberri Basket Clubaren aurka (111-50).

Azkenik, neurketa parekatua bizi izan zen Barakaldoko Salesianos ikastetxean. Lehen laurdena bukatzerakoan, Ointxe aurretik jarri zen (17-21). Hortik aurrera, etxeko taldeak erasoan hobeto jokatu ostean, 10 puntuko aldeagatik garaipena poltsikora eraman zuen (90-80).

 

JUNIOR NESKAK


Euromex Araskik Azkoitian garaile irten zen (48-81). Garaipen argi honi esker, sailkapeneko lehen postuan kokatzen dira arabarrak.

FS Groupe Arabak 23 puntuko aldeagatik irabazi zuen Loiola Indautxu. Bigarren laurdena oso erabakigarria izan zen etxeko taldeak 33-7 partziala eskuratu zuelako. Hortik aurrera arabarrek aldea mantendu zuten (79-56).

Donostiako debia Easo Ibaeta Basket Plagamaniak eraman zuen poltsikora Bera Beraren etxean (64-73). Easo aurretik izan zen neurketa guztian zehar eta Bera Bera berriz, 5 puntu baino gutxiagora gerturatzeko ez zen gai izan.

Azken neurketari dagokionez, Lointek Gernikak garaipena lortu zuen La Salle Bilbaoren etxean (56-77). Lehenengo zatia berdintsua izan zen. Bigarren zatian berriz, gernikarrak finago aritu ostean, markagailuan urruntzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka.

 

JUNIOR MUTILAK


Fundación 5+11 “A”k garaipen erosoa lortu zuen Zast Zarautzen aurka (98-52).

Mondragón Unibertsitateak puntuko bakar bategatik garaipena lortu zuen Loiola Indautxuren etxean. Etxeko taldea aurretik izan zen neurketa osoan zehar; gainera bilbotarrek 9 eta 12 puntuko aldeak atera zituzten. Azken laurdenean berriz, gipuzkoarren 14-25 partzialak markagailua irauli zuen. 21 segundu falta zirelarik, Borbollak garaipena balio zuen saskiratzea bihurtu zuen eta modu horretan, garaipena Arrasatera joan zen.

Derbi bizkaitarra oso berdintsua izan zen ere. Getxok etxean puntu bategatik ere garaipena eskuratu zuen CB Santurtzi SKren aurka (79-78). Azken 6 minutuetan Getxok markagailua irauli zuen hiruko marratik fin ibili ostean (10/28).

Azkenik, Fundación Bilbao Basket Funazioak Easo Gipuzkoa Basket Andatzaren etxean garaipena lortu zuen (62-76). Bizkaitarrak aurretik neurketa osoan zehar izan arren, alde handia lortzeko gai ez ziren izan hirugarren laurdeneko azken minutuetara arte. Horren ostean, aldea mantendu zen amaierako emaitzera arte.