EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA: FINAL-LAURDENAK


Askartza Claretek, Universidad Deusto Loiola Indautxuk eta Mondragon Unibertsitatea final-laurdenetan garaipena eskuratu ostean, finalerdietan izango dira. Haiekin batera izango den beste taldea, urriaren 8an jokatuko den Araskiren eta San Ignacio Premoren arteko neurketatik erabakiko da.

Leioako Askartza ikastetxean, Tabirako Baquék hasi zuen finago neurketa. Lehenengo laurdenean durangarrak fin aritu ziren lehen laurdena irabaziz (15-20). Atsedenaldirarte neurketak antzeko joera izan zuen. Aldageletatik itzultzerakoan berriz, etxeko taldeak defentsa maila areagotu zuen eta markagailuari buelta eman zion. Askartzak durangarren jokoa gelditzeko gai izan zen azken momentura arte (53-40).

Loiola Indautxuk Zornotza STren etxean irabazi zuen 53-64. Lehen laurdenaren amaieran, bilbotarrek 10 puntuko aldea atera zuten. Hala ere, bigarren laurdenean zehar Zornotzak aldea murrizteko gai izan zen. Zornotza markagailuan gerturatu arren, bigarren zatian zehar bilbotarrek aldea areagotu zuten 11 puntugatik irabazteko.

Arrasaten jokatutako neurketan, lehenengo zatiaren jabetza erabat Ibaeta Basket Easo Cafés Baquérena izan zen. Hirugarren laurdenean, etxeko taldeak 32-9ko partziala burutu ostean, aurretik jarri zen. Amaieran Mondragón Unibertsitateak irabazi zuen (65-59) finalerdietarako txartela eskuratuz.

GIZONEZKOEN LEHEN MAILA: FINAL-ZORTZIRENAK


Gizonezkoen Lehen Mailako Kopako final-laurdenetara sailkatutako taldeak hurrengoak dira:

Ibaizabal, Mondragón Unibertsitatea, La Salle, Urgatzi, Megacalzado Ardoi, Loiola Indautxu, Valle de Egüés eta Navasket.

Mondragón Unibertsitateak arazorik gabe irabazi zuen Goierri Almacenes Usabiaga (102-73). Ekogar Geotermia Urgatzik 10 puntuko aldea atera zuen atsedenaldirako Ulacia ZKEren aurka. Aldea igotzen joan zen bigarren zatian zehar azkeneko 85-61 arte.

Ibaizabalek final-laurdenetarako sailkapena lortu zuen Cabarri Galvanizados Unamuno garaitu ostean. Lehen zatia berdintsua izan arren, bigarren laurdenean Galdakaoko taldeak martxa bat areagotu eta 13 puntuko aldeagatik irabazten zihoazen atsedenaldirako. Hortik aurrera Ibaizabalek aldea mantendu zuen amaierara arte (68-54).

Zizur Nagusian jokatutako neurketan, Megacalzado Ardoik 20 puntuko aldea zeraman atsedenaldirako. Hortik aurrera Tabirako Baqué hirugarren laurdenean oso nagusi izan zen, 13-31 parzial bat egin ostean. Neurketan berriz ere sartu ziren durangarrak eta luzapenera jo zuen neurketak. Bertan, nafarrak finago aritu ziren eta garaipena etxean geratu zen.

Egüesek garaipena lortu zuen Atlético San Sebastianen etxean (65-59). Neurketa oso berdintsua izan zen eta partiduan zehar bi taldeak aurretik izan ostean, nafarrek eskuratu zuten garaipena.

Universidad Deusto Loiola Indautxuk Navasketen etxean irabazi zuen (71-75). Loiola Indautxu izan zen aurretik neurketa osoan zehar. Hala ere, Navasketek azken laurdenean aldea murriztu zuen.

Azkenik, La Salle Versiak etxean garaipena lortu zuen Leioa SBTren aurka (68-46). Neurketaren jabetza etxekoena izan zen eta neurketa aurrera zihoan heinean, aldea areagotzen zuen. Hala ere, azken laurden berdintsu baten ostean, La Salle 22 puntuko aldeagatik irabazteko gai izan zen.