KADETE NESKAK


Moviltek ISBk garaipena eskuratu zuen etxean Ordizia Gorka & Tere Fisioterapiaren aurka (71-67). Neurketa berdintsua izan arren, azkoitiarrak izan ziren aurretik ia norgehiagoka guztian zehar.

Divino Maestron Optica Trokoniz Arabak eraman zuen derbia Asevi Araskiren aurka. Neurketaren jabetza Arabarena izan zen. Partidak aurrera egin ahala, Arabak markagailuko aldea handitzen joan zen. Azkenean, 69-46 Arabaren alde.

Bidebietan, Bera Berak eta Lointek Gernikak ikusi zuten elkar. Lehenengo laurdena berdintsua izan zen baina hortik aurrera, bizkaitarrak izan ziren neurketaren jaun eta jabe (45-80).

Easo Ibaeta Basket Oriamendik etxean ez zuen huts egin Ekiola Ointxeren aurka (81-44). Lehenengo laurdenean donostiarrek 20 puntuko aldea lortu zuten jada, eta hortik aurrera, aldea aregotu zuten.

 

KADETE MUTILAK


Easo Gipuzkoa Basket Cromovak eta Ekiola Ointxek partida ikaragarria jokatu zuten Josean Gaskan. Ointxek ezinhobe hasi zuen neurketa eta 17 puntuko aldea zeraman lehen laurdena bukatzerako orduan (17-34). Bigarren eta hirugarren laurdenetan Easo markagailuan hurbildu zen baina laugarrenera arte ez zuen berdinketa lortu. Azken laurdenaren erdialdean, 67 puntuko berdinketa islatzen zuen markagailuak. Hortik aurrera Easo hobeto aritu zen erasoan eta markagailuari buelta eman eta garaipena eskuratzeko gai izan zen.

Bai Bilbao Basket Fundazioak zein Fundación 5+11k ez zuten arazo handirik izan beraien norgehiagokak irabazteko. Bilbotarrek 97-44 garaitu zuten Ate Asesores Araberri eta Baskoniak berriz, 93-41 gauza bera egin zuen Tabirakoren aurka.

Barakaldo Basketek derbi bizkaitarra eraman zuen etxera CB Santurtzi SKren aurka (63-58). Santurtzi aurretik izan zen azken laurdeko lehen minutuetara arte. Hortik aurrera Barakaldo Basketen aldeko bi puntuko saskiratzeei esker, derbia Barakaldora joan zen.

JUNIOR NESKAK


Lointek Gernikak Malosten eskuratu zuen garaipena Euromex Araskiren aurka (77-50). Atsedenaldirako ia 30 puntutako aldea zeraman talde bizkaitarrak.

Azkoitian neurketa berdintsua bizi izan zen Fudibe ISBren eta Easo Ibaeta Basket Plagamaniaren artean. Partida osoan zehar berdintasuna izan zen nagusi, 70-70 islatzen zuen markagailuak neurketa bukatzerakoan. Luzapenean Easok erasoan egindako lan eraginkorraren ondorioz, 4 puntuko aldeagatik irabazi zuen (75-79).

Bilboko derbian, Loiola Indautxuk garaipena eskuratu zuen La Salle Bilbaoren aurka (55-66). Neurketa osoan zehar Loiola aurretik izan zen eta La Salle berriz, atzetik aritu zen markagailuan hurbiltzen saiatu nahian. Amaieran, Loiolak eraman zuen derbia poltsikora.

Bera Berak garaipena lortu zuen etxean FS Groupe Arabaren aurka. Hasieratik amaierara etxeko talde aurrean mantendu zen (52-46).

JUNIOR MUTILAK


Easo Gipuzkoa Basket Andatzak garaipena eskuratu zuen CB Santurtzi SKren aurka Angulas Aguinaga Arenan. Lehenengo hiru laurdenetan, donostiarrek izan zuten norgehiagokaren jabetza. Azken laurdenean berriz, bizkaitarrak margailuan hurbildu ziren. Neurketa donostiarrek 5 puntugatik irabazi zuten (64-59).

Loiola Indautxuk erraztasunez irabazi zuen Getxo SBT (100-53). Baita Baskoniak ere garaipena eskuratu zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka (129-60).

Azkenik, Bilbao Basket Fundazioak Zast Zarautz irabazi zuen Artxandako polikiroldegian (100-43).