KADETE NESKAK


Lointek Gernikak lehenengo postua Óptica Troconiz Arabarekin partekatzen du; asteburu honetan Josean Gaskan Easo garaitu zuen 20 puntugatik. Lehenengo zatia bukatzerakoan 6 puntugatik irabazten zihoazen gernikarrak. Hortik aurrera bigarren zatian zehar aldea luzatu zuten azkenean 20 puntuko aldeagatik irabazteko (47-67).

Bestalde Óptica Troconiz Arabaren eta Ordizia Gorka & Teren artean, arabarrak irten ziren irabazle (80-40). Arabarrek atsedenaldirako 30 puntuko aldea lortu zuten jada.

Judimendi polikiroldegian Asevi Araskik eta Ekiola Ointxek ikusi zuten elkar. Lehenengo laurdenean aurretik bukatu zuten gipuzkoarrek (10-14). Bigarren laurdenean ostera, arabarrek markagailua irauli zuten eta 3 puntuko aldea zeramaten atsedenaldirako (21-18). Bigarren zatian Araskik aldea areagotu zuen azken 37-37ko emaitzara arte.

Azkenik, Bidebieta polikiroldegian Moviltek ISBk garaipena eskuratu zuen Bera Beraren aurka (43-61). Azpeitiarrek martxa bat gehiago izan zuten neurketa guztian zehar eta horrekin batera, Nora Rubiok burututako neurketa erabat azpimarragarria izan zen 31 punturekin eta 23 erreboterekin.

 

KADETE MUTILAK


Bidebieta polikiroldegian Easo Gipuzko Basket Cromovak denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen Barakaldo Basketen aurka. Easok 16 puntuko aldea zeraman hirugarren laurdena bukatzerakoan. Azken laurdenean Barakaldo Basketek bizkaitarrek aldea murriztu zuten azkeneko 73-62ra arte.

Fundación 5+11 “A”k erosotasun handiz garaitu zuen Santurtzi (33-95). Bilbao Basket Fundazioak ere garaipen erosoa lortu zuen Tabirako Baquéren aurka (97-25).

Ekiola Ointxek Ate Asesores Araberriren etxean irabazi zuen (65-72). Atsedenaldirako arabarrak puntu bat aurretik ziren. Hortik aurrera, Ointxek markagailua irauli zuen eta Oier Indaren eskutik (21 puntu eta 18 errebote) garaipena poltsikora Arrasatera joan zen.

 

JUNIOR MUTILAK


Angulas Aguinaga Arenan, Easo Gipuzkoa Basket Andatzak Getxo SBTren aurka irabazi zuen (77-63). Lehenengo hiru laurdenetan zehar, donostiarrak bai erasoan zein defentsan hobeto aritu ziren; hori dela eta, 20 puntu aurretik bukatu zuten hirugarren laurdena. Azken laurdenean berriz, Getxo aldea 14 puntutara murrizteko gai izan zen.

Zast Zarautzek denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen CB Santurtziren aurka (80-45). Gipuzkoarrek lehenengo eta hirugarren laurdenean egindako partzialak erabakigarriak izan ziren garaipena etxean geratzeko. Gainera, Markel Royok jokatutako neurketa azpimarragarria izan zen 19 puntu bihurtu ostean.

Bilbao Basket Fundazioak eta Fundación 5+11 “A”k garaipen erosoak eskuratu zituzten Mondragon Unibertsitatearen eta Loiola Indautxuren aurka hurrenez hurren (108-46 eta 69-102).

 

JUNIOR NESKAK


Bilboko La Salle ikastetxean FS Groupe Araba irten zen garaile. Etxeko taldeak ezinhobe hasi zuen neurketa, 5 hiruko saskiratu ostean 23-12 aurretik hasi zen La Salle. Bigarren laurdenean zehar, Araba hobeto aritu eta markagailuan hurbiltzen hasi zen. Hirugarren laurdenean markagailuari buelta eman zion Arabak; hortik aurrera aldea areagotzen joan zen arabarren alde azkeneko 55-63ra arte.

Loiola Indautxuk garaipena poltsikora eraman zuen Euromex Araskiren etxean (49-58). Lehenengo hiru laurdenak berdintsuak izan ziren. Laugarren laurdenean bilbotarren aldeko 7-18 partziala, erabakigarria izan zen garaipena Bilbora eramateko.

Gernikako Maloste polikiroldegian, Lointek Gernikak eta Easo Ibaeta Basket Plagamaniak ikusi zuten elkar. Etxeko taldeak garaipen erosoa eskuratu zuen non atsedenaldirako 20 puntu baino gehiagoko aldea zeramaten gernikarrek.

Bidebietan, Bera Beraren eta Fundibide ISBren artean, azpeitiarrak garaile irten ziren. Donostian eskuratutako garaipenean, Nora Arocenak jokatutako partida azpimarragarria izan zen.