Asteburu honetan, 2023ko Euskadi eta Nafarroa Lurraldeetako Selekzioen Txapelketak ospatuko dira.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako selekzioek elkar ikusiko dute Lurraldeetako Selekzioen Txapelketa irabazteko. Hasierako txapelketak, kadete eta haur mailetakoak izango dira, Laudion eta Ortuellan hurrenez hurren.
Bihar, urriaren 28an, kadete mailako txapelketa hasiko da Laudion. Larunbatean txapelketari hasiera emateko, emakumezkoen bi finalerdiak eta gizonezkoen bi finalerdiak jokatuko dira. Igande goizean hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira eta arratsaldean berriz, bi finalak.
Laudioko EUSKNAF2023ren informazioa Dossierrean eskuragarri dago.
Igandean 29an, Ortuellan haur mailako txapelketa hasiko da eta Laudioko txapelketaren egitura bera izango da. Igandean haur mailako lau finalerdiak jokatuko dira; astearte goizean, hirugarren eta laugarren postuak aurrera eramango dira eta arratsaldean, finalak.
Ortuellako EUSKNAF2023ren informazioa Dossierrean eskuragarri dago.