FINALERDIA: BIZKAIA – GIPUZKOA


EUSKNAF Haur mailako mutilen txapelketari hasiera emateko, Gipuzkoak garaipena lortu zuen Bizkaiaren aurka (67-72). Lehenengo zatian zehar berdintasuna izan zen nagusi, bai Gipuzkoak zein Bizkaiak izan zuen markagailuaren jabetza. Atsedenaldirako Gipuzkoak 4 puntuko aldea zeraman (29-33).

Hiruarren laurdena hasi bezain laster, Bizkaiak lortutako 6-0ko partziala baliagarria zen markagailuan aurretik jartzeko. Laurdenaren erdialdean, Gipuzkoa berriz ere aurretik kokatu zen 7-15ko partzial baten ondorioz. Azken laurdena hasi eta Bizkaia puntu bakar batera hurbildu zen. Jarraian, gipuzkoarren erantzuna etorri zen eta 1-11ko partzial baten bidez, 12 puntura urrundu ziren neurketa bukatzeko 5 minutu falta zirelarik. Bizkaiak defentsa maila areagotu zuen eta kanpoko jaurtiketetan fin aritu ostean, 14-2ko partzial batekin erantzun zuen neurketa berdinduz finalerdia bukatzeko 2 minutu falta zirelarik. Azken 2 minutu hauetan, gipuzkoarrak jaurtiketa libreak bihuru zituzten eta bizkaitarren hutseegiteekin batera, Gipuzkoak garaipena lortu zuen (67-72) finalerako sailkapena lortuz.

 

FINALERDIA: ARABA – NAFARROA


Nafarroako selekzioak finalerako txartela eskuratu zuen Araba garaitu ostean (45-71). Bigarren finalerdiko hasieran berdintasuna zen nagusi. Laurdeneko erdialdera heltzerakoan, Nafarroak 6-12ko partziala eskuratu zuen lehen laurdena aurretik bukatzeko. Bigarren laurdenean, bi selekzioek eraso egoerak aprobetxatu zituzten eta ez zen markagailuko aldea aldatu. Ondorioz, atsedenaldirako 23-29 aurretik zen Nafarroa.

Hirugarren laurdenean, Nafarroak defentsa maila hobetu, eraso egoerak bihurtu zituen eta Arabaren akatsak aprobetxatuz, 29-43 amaitu zuen hirugarren laurdena. Azken laurdenak ildo bera jarraitu zuen, Nafarroak aldea handitu zuen amaierako 45-71ra arte.

 

3. eta 4. postuak: BIZKAIA – ARABA


Bizkaiak ezinhobe hasi zuen neurketa eta hasieratik alde handia atera zuen jokoaren eta errebotearen jabetza izanik. Lehen laurdena 25-7 bukatu zuen bizkaitarren alde. Bigarren laurdenaren hasieran, arabarrek intentsitate maila areagotu zuten eta 8 puntura hurbiltzera heldu ziren. Hala ere, Bizkaiak martxa bat gehitu eta berriz ere aurretik zuen aldea berreskuratu zuen. Atsedenaldirako markagailuak 48-33 islatzen zuen Bizkaiaren alde.

Aldageletatik itzultzerakoan, bizkaitarrek aldea aregotu zuten 30 puntuko aldea izatera helduz eta partidaren jabetza guztia izanik. Azkenik, neurketak 87-58 bukatu zuen Bizkaiak brontzezko domina lortuz.

 

FINALA: GIPUZKOA – NAFARROA


Gipuzkoak Nafarroa irabazi zuen 2023ko Euskadi eta Nafarroako Haur mailako finalean. Hasieratik amaierara Gipuzkoa izan zen finalaren jaun eta jabe. Lehenengo laurdenean 28-15 aurretik ziren gipuzkoarrak jada. Hurrengo laurdenetan zehar, Gipuzkoak aldea areagotzen joan zen. Azken laurdena hastear zegoelarik, 30 puntu aurretik ziren jada. Azken txanpan berriz, Gipuzkoak intentsitate maila jaitsi zuen eta era berean, Nafarroak aldea murriztu zuen amaierako 88-67ra arte. Horrela, Gipuzkoa txapeldun bihurtu zen urrezko domina eskuratuz.