KADETE NESKAK


Lointek Gernikak lehenengo postuan jarraituko du Ekiola Ointxe garaitu ostean (38-76). Atsedenaldirako gernikarrak 30 puntu baino gehiagoko aldea zuten, beraz, garaipen erosoa lortu zuten Arrasaten.

Óptica Trokoniz Arabak Easo Ibaeta Basket Oriamendiren aurka lortu zuen garaipena Divino Maestro polikiroldegian. Arabarrak 20 puntu aurretik ziren atsedenaldirako eta hortik aurrera, aldea mantendu zen bukaerara arte. Azkenean, 74-50.

Moviltek ISB garaile irten zen Asevi Araskiren etxean. Azkoitiarrak bigarren laurdenean 14 puntu aurretik izan arren, hirugarren laurdenean etxeko taldeak markagailua iraultzeko gai izan zen. Laugarren laurdena hasterakoan, puntu bat aurretik ziren arabarrak. Hala ere, azken laurdenean azkoitiarrak, Elaia Mendizabalen eskutik, berriz ere aurretik jarri ziren. Bukaeran, 47-52 eta azkoitiarrek eraman zuten garaipena poltsikora.

Gorka & Tere Fisioterapiak etxean ez zuen huts egin eta Bera Bera irabazi zuen 7 puntugatik (66-59). Hirugarren laurdenaren bukaeran ordiziarrak 16 puntu aurretik ziren eta horren ostean, laugarren laurdenean, donostiarrek aldea murriztea lortu zuten.

 

KADETE MUTILAK


Fundación 5+11k oraindik ez du porrotik jaso; aurreko asteburuan, Itsasaurre Arrainak Araberriren etxean lortu zuen zortzigarren garaipena 41-98 emaitzarekin.

Fundación Bilbao Basket Fundazioak 12 puntugatik irabazi zuen Easo Gipuzkoa Basket Oriamendi (80-68). Norgehiagoka guztian zehar, alde gutxigatik irabazten joan zen Bilbao Basket.

Ekiola Ointxek! erraztasun handiz irabazi zuen Barakaldo Basket (92-67) Arrasateko Iturripe polikiroldegian. Bizkaitarrak norgehiagokaren barruan izan ziren 8 eta 12 puntu azpitik izan arren. Ondoren, Arrasateko taldearen 21-9ko partzial bati esker, norgehiagoka etxeko taldearen alde apurtu zen.

Baita Tabirako Baquek ere erraztasunez irabazi zuen CB Santurtzi SKen aurka (89-45). Durangarrak hasieran 20 puntuko aldea atera zuten jada eta amaierara arte neurketaren jaun eta jabe izan ziren.

 

JUNIOR NESKAK


FS Groupe Arabak eta Lointek Gernikak, Loiola Indautxuren eta La Salle Bilbaoren aurka irabazi zuten hurrenez hurren. Hasteko, arabarrek neurketaren jabetza izan zuten denbora osoan zehar. Norgehiagoka aurrera zihoan heinean, aldeak gorantz egiten zuen ere, azkeneko 59-88ra arte. Lointek Gernikak berriz, azken laurdenean burututako partziala (18-10) erabakigarria izan zen garaipena etxean gera zedin. Azkenean, 67-51.

Donostiako derbia Easo Ibaeta Basket Plagamaniak eraman zuen poltsikora 73-48 Bera Bera irabazi ostean. Nahiz eta Easok neurketaren jabetza eduki, markagailuan ihes egiteko gai ez ziren izan hirugarren laurdenera arte.

Azkenik, Iraurgik luzapenean lortu zuen garaipena Euromex Araskiren etxean. Lehenengo zatian azpeitiarrak izan ziren nagusi. Aldageletatik itzultzerakoan, arabarrek markagailua irauli eta luzapena indartu zuten. Luzapenean gipuzkoarrak finago aritu ziren eta 4 puntugatik lortu zuten garaipena (63-67).

 

JUNIOR MUTILAK


Bilbao Basket Fundazioak lehenengo postuan jarraitzen du. Aurreko asteburuan, Artxandako polikiroldegian etxeko taldeak irabazi zuen Easo Gipuzkoa Basket Andatzaren aurka (86-65). Lehenengo zatian Bilbao Basket aurretik izan arren, hirugarren laurdenean ihes egin zuten markagailuan bilbotarren 24-13 partzial bati esker. Partzial horri esker lortutako 20 puntuko aldea, bukaerara arte mantendu zen.

Loiola Indautxu 06ek Arrasaten irabazi zuen (66-68). Gipuzkoarrak aurretik izan ziren markagailuan lehenengo hiru laurdenetan, hirugarren laurdeneko momentu zehatz batzuk salbu. Azken laurdeneko hasierako minutuetan, bilbotarrek 0-10eko partziala eskuratu zuten eta horri esker, 2 puntugatik irabaztea lortu zuten.

Getxok Santurtziren etxean irabazi zuen. Getxotarrek 11 puntuko aldea lortu zuten atsedenaldirako. Aldageletatik itzultzerakoan, etxeko taldeak aldea murriztu zuen. Horren ostean, bi talden aldeko saskiratzeak eman ostean, 3 puntugatik irabazi zuen Getxok (56-59).

Azkenik, Fundación 5+11 “A”k erraztasunez irabazi zuen Zarautzko Aritzbatalde polikiroldegian.

Argazkia: M. Lizarralde