KADETE NESKAK


Lointek Gernikak 10 jardunaldi jokatu ostean, sailkapeneko lehen postuan jarraituko du beste aste batez. Oraingoan 30 puntugatik irabazi zuen Bera Beraren aurka (72-42). Lehenengo laurdena 4 puntuko aldearekin bukatu zuten gernikarrek, baina bigarrenean berriz, 28-11ko partzial batek garaipenera gidatuko zien.

Óptica Trokoniz Arabak derbi gasteiztarra irabazi zuen Araskiren etxean (38-66). Garaipen argi honen ostean Araba bigarren postuan kokatzen da.

Ordiziako Majori polikiroldegian, etxeko taldea irten zen garaile Iraurgiren aurka. Ordiziarrak nagusi izan ziren hasieratik amaierara arte (59-41).

Gipuzkoako beste derbian, Easo Ibaeta Basket Oriamendik Ekiola Ointxeren aurka irabazi zuen 52-73. Donostiarrak denbora osoan zehar izan ziren neurketaren jaun eta jabe, hala ere, bigarren laurdenean Arrasateko taldeak bi puntura kokatzea lortu zuen (31-33). Hortik aurrera, Maite Cocaren eta Joana Cresporen eskutik 14 puntura kokatu ziren donostiarrak (40-54). Horren ostean, Easok aldea luzatu zuen amaierako emaitzeraino.

 

KADETE MUTILAK


Fundación Bilbao Basketek Araberriren etxean irabazi zuen (51-89). Bilbotarrek neurketa aurrera zihoan heinean, aldea areagotu zuten.

Fundación 5+11 “A”k Landako polikiroldegian Tabirako Baqué garaitu zuen. Lehenengo laurdena durangarrena izan arren (17-15), bigarren laurdenean gasteiztarrek markagailua irauli zuten. Hortik aurrera Baskoniak aldea areagotu zuen amaierako 61-86ra arte.

Arrasateko Iturripe kiroldegian, etxeko taldeak irabazi zuen Easoren aurka (85-77). Lehenengo laurdenean donostiarrak aurretik jarri arren (17-20), arrasatekoek bigarren laurdenean erantzun zuten markagailua irauliz. Hirugarren laurdenean ostera, donostiarrek aldea murrizteko gai izan ziren baina ez zen nahikoa izan. Bukaeran, derbi gipuzkoarra Ointxek eraman zuen poltsikora.

Azkenik, Barakaldo Basketek erraztasunez irabazi zuen derbi bizkaitarra Santurtziren aurka (83-48).

 

JUNIOR NESKAK


FSGroupe Araba lehenengo postuan kokatzen da Bera Bera argi eta garbi irabazi eta gero (89-26).

Lointek Gernika bigarren postuan, sailkapenaren buruzagitza partekatzen du Arabarekin, hamargarren jardunaldian Araskiren etxean irabazi ostean. Bigarren laurdenean egindako 9-27 partziala erabakigarria izan zen garaipena eskuratzeko. Amaieran, garaipena Gernikara joan zen (49-71).

Loiola Indautxun jokatutako Bilboko debia, La Sallek eraman zuen poltsikora. Bigarren laurdenean, egindako 15-28ko partzial bati esker, La Salle 11 puntu aurretik jarri zen atsedenaldirako (28-39). Bigarren zatian, La Salle aurretik mantendu zen amaierara arte (56-68).

Azkenik, Easo Ibaeta Basket Plagamaniak Fundibide ISB garaitu zuen. Easo, alde handirik hartu gabe, aurretik izan zen norgehiagoka osoan zehar. Azkoitiarrek ezin izan zuten markagailua berdindu eta 60-53 amaitu zuen neurketak, donostiarren alde.

 

JUNIOR MUTILAK


Fundación Bilbao Basket lehenengo postuan jarraituko du Zast Zarautzen aurka irabazi ostean (48-95).

Fundación 5+11 “A”k erraztasunez irabazi zuen Mondragon Unibertsitatea. Lehenengo laurdena Baskoniak eraman zuen poltsikora (15-29) baina bigarrena berriz, arrasatearrek (20-18). Bigarren zatian, Baskoniak aldea areagotuko zuen amaierako 84-106ra arte.

Easo Gipuzkoa Basket Andatzak CB Santurtzi garaitu zuen (59-78). Donostiarrak neurketaren gehiengoan aurretik izan arren, Santurtzi aurretik kokatu zen bigarren laurdenean. Azken laurdenean Easok markagailuan aldentzea lortu zuen.

Azkenik, derbi bizkaitarra Getxo SBTk eraman zuen poltsikora Loiola Indautxu 06ren aurka. Getxotarrak aurretik izan ziren neurketa osoan zehar. Getxok laugarren laurdena bederatzi puntuko aldearekin hasi zuen, hala ere, Loiola Indautxu markagailuan hurbiltzeko gai izan zen. Bukaeran, 71-66 Getxok irabazi zuen.