KADETE NESKAK


Abenduaren 23an Ordizia Gorka Tere Fisioterapiaren eta Óptica Trokoniz Arabaren artean jokatuko den neurketa falta delarik, Lointek Euskal Ligako lehen postuan kokatzen da.

Ekiola Ointxek garaipena lortu zuen Asevi Araskiren aurka. Nahiz eta gasteiztarrak lehenengo laurdena aurretik bukatu (15-18), arrasatearrek jarraian erantzun zuten eta aurretik izan ziren gainerako hiru laurdenetan zehar (59-53).

Lointek Gernikaren eta Easo Ibaeta Basket Oriamendiren arteko neurketan, gernikarrak irten ziren irabazle (61-53). Donostiarrak lehenengo laurdenean bakarrik izan zuten neurketaren jabetza. Bigarren laurdena erabat erabakigarria izan zen norgehiagoka erabakitzeko, izan ere, gernikarren aldeko 23-7ko partziala eman zen; Ane Iturriozen jokoa azpimarragarria izan zen (12 puntu eta 7 errebote).

Azkenik, Moviltek ISBk erraztasunez garaitu zuen Bera Bera (59-40). Azkoitiarrek lehenengo laurdenean jada alde handia lortu zuten 24-6ko partzial bati esker. Bigarren eta hirugarren neurketak antzeko joera mantendu zuen. Azken laurdenean berriz, donostiarrek erantzun zuten laurdena irabaziz (7-13).

 

KADETE MUTILAK


Barakaldon irabazi ostean, Easo Gipuzkoa Basket Cromova sailkapeneko hirugarren postuan kokatzen da. Aurreko asteburuko neurketan, lehenengo laurdena bizkaitarrek irabazi zuten (17-15). Ondoren, bigarren laurdenean, donostiarrek markagailua irauli zuten eta atsedenaldirako 3 puntuko aldea eskuratu zuten jada (26-29). Bigarren zatian ostera, Easok alde areagotu zuen gutxinaka-gutxinaka amaierako 56-64ra arte.

Itasasaurre Arrainak erraztasunez irabazi zuen Ekiola Ointxeren etxean. Araberrik errebotean lan handia egin zuen eta neurketa aurrera zihoan heinean aldea aregotu zuen amaierako 67-83ra arte.

Fundación Bilbao Basketek garaipena eskuratu zuen Tabirako Baquéren aurka (64-80). Lehenengo eta bigarren laurdenetan bilbotarrak erabat nagusi izan ziren 12-21eko eta 10-24ko partzialak burutuz. Hala ere, durangarrek azken laurdenean 23-16ko partzial bati esker aldea murriztu zuten.

Azkenik, Fundación 5+11 “A”k garaipen erosoa eskuratu zuen CB Santurtzi SKren aurka (105-22).

 

JUNIOR NESKAK


FSGruope Arabak La Salle Bilbao irabazi zuen (70-64) eta sailkapeneko lehen postuan jarraituko du. Atsedenaldirako arabarrek ia 10 puntuko alde zeramaten; jarraian, hirugarren laurdena 5 puntu aurretik bukatu zuen, izan ere, La Sallek markagailuan gerturatzea lortu zuen jaurtiketetan fin ibili ostean. Horren ostean, bilbotarrek puntu batera hurbildu ziren neurketa amaitzeko 2 minutu falta zirelarik. Azken txanpan Arabaren 8-3ko partziala erabakigarria izan zen garaipena etxean geratzeko.

Lointek Gernika garaile irten zen Easoren etxean. Lehenengo hiru laurdenetan zehar, gernikarrak aurretik izan ziren eta hirugarren laurdena bukatu orduko 17 puntuko aldea zeramaten. Azken laurdena ostera, 18-13 irabazi zuen Easok. Azkenik, 61-73 Lointek Gernikaren alde.

Lehenengo laurden berdintsua bizi izan zen Azkoitian Iraurgiren eta Bera Beraren artean. Bigarren laurdenean, etxeko taldeak 8 puntuko aldea eskuratu zuen eta hortik aurrera, aldeak gorantz egin zuen. Amaieran, garaipena etxean geratu zen (65-46).

Euromex Araskik garaipena poltsikora eraman zuen Loiola Indautxuren etxean irabazi ostean (51-77). Hasieratik amaierara gasteiztarrak izan ziren neurketaren jaun eta jabe.

 

JUNIOR MUTILAK


Fundación Bilbao Basket Fundazioak lehen postuan jarraitzen du beste aste batez, Mondragon Unibertsitatearen etxean irabazi ostean (54-84).

Fundación 5+11 “A”k etxean garaile irten zen Loiola Indautxu 06ren aurka (91-70). Filip Raicevicen eta Galder Martínezen (biek 21 punturekin) jokoa erabakigarria izan zen garaipena Gasteizen gera zedin. Bigarren zatira arte Baskonia ez zen neurketa behin betiko apurtzeko gai izan.

Zast Zarautzek erraztasunez garaitu zuen CB Santurtzi SK. Santurtziren lehen hirukoaren eta 5 eta 7 puntuko berdinketen ostean, Zarautz aurretik mantendu zen markagailuan. Norgehiagokak aurrera egiten zuen heinean, Zarautzek aldea areagotzen zihoan ere amaierako 57-80ra arte.

Azkenik, Easo Gipuzkoa Basket Andatzak garaipen erosoa lortu zuen Getxo SBTen aurka (39-69). Hasieratik amaierara donostiarrek izan zuten neurketaren jabetza.