ATARIKOA
Hurrengo igandean, urtarrilak 7, lehen mailako kopako finalak jokatuko dira Maristas Kiroldegian (Sarriguren).
Nesken partetik, SAN IGNACIO PREMO eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU edukiko ditugu. Naparrak, Mesplet Trucks Unibasket-en aurka hasi zuten kopako bidea final-zortzirenetan. Partidu oso parekatsua izan zen azken laurdenera arte, non 26-9ko partzial batekin lortu zuten partidua aurrera eramatea, 69-51. Final-laurdenetan ligako liderra den Araski izan zuten aurrean eta betan ere, partidu borrokatu bat eta gero, 64-79 irabazi zuten. Final-erdietan Mondragon Unibertsitatea gailendu zuten. Partiduan sartzea kostata, baina esfortzu haundi bat eta gero, ateratzea lortu zuten, 61-69.
Indautxuarrak bere partetik ere, aurreko urteko irabazleak izanda eta titulua berretsi nahiean, ez dute erraza izan. Final-zortzirenetan La Salle Versia gainditu zuten 63-54. Partidua oso ondo hasi zuten 21-11ko partzial batekin eta gai izan ziren diferentzia hori ez galtzeko partidu guztian zehar. Final-laurdenetan Zornotza St-ren aurka neurtu ziren eta kasu honetan ere, lehen partzial on batekin, 13-22, partidua kontrolpean eduki zuten une oro, 53-64 irabazi arte. Azkenik, final-erdietan Askartza Claret aurkari bezela eta infartuzko partidu batean, final-erdi batek behar duen bezela, irabaztea lortu zuten. Detaile txikiengatik erabaki zen, 52-56.
Igandean 10:30etan neurtuko dira bi talde hauek eta ziur gaude ikuskizun izugarria emango dutela. Ligan 5º eta 3º postuetan daude hurrenez hurren garaipen eta porrot berdinekin. Naparrak gainera errebantxa nahiko dute izan ere ligako lehenengo itzulian Bizkaitarrak gailendu ziren 67-54.
Mutilen kasuan, AISLA ARMENTI IBAIZABAL eta VALLE DE EGÜES-en artean izango da finala. Galdakaokoak, bigarren mailatik igo berri, Gabarri Galvanizados Unamuno-ren aurka jolastu zuten final-zortzirenak, partidu oso serioa jolastuz eta jokoa kontrolatuz momentu oro, 68-54. Final-laurdenetan Mondragon Unibertsitatearen aurka jolastu eta lehenengo neurketan bezela, partidu gogorra izan zen. Azkeneko laurdenean erabaki zen dena non 23-14ko partzial bati esker partidua aurrera atera zuten, 5 hiruko sartuz partzial honetan. Final-erdietan sekulako ikuskizuna ikusi genuen Megacalzado Ardoi-en aurka. Ibaizabal 12 gora sartu zen azkeneko laurdenera eta partidua bukatuta zegoela ematen zuenenan, Naparrek ez zioten borrokatzeari utzi eta azken segundura arte partiduan egon ziren. Azkenean, 69-68 gailendu ziren.
Valle de Egües-ek bere bidea aurreko urteko kopako irabazlearen aurka hasi zuen, Atletico San Sebastian. Espero zen bezela, partidua berdinduta egon zen momentu oro bukaerara arte 65-69 irabaziz. Final-laurdenetan Navasket-en aurka jolastea tokatu zitzaien eta hasieratik partiduaren agintea eraman zuten 10 puntuko abantaila lortuz atsedenaldian. Bigarren zatian partidua haustea lortu eta ez zioten aukerarik eman aurkariari. 79-52 bukatu zen. Azkenik, final-erdietan La Salle Versia-ren aurka neurtu ziren. Atletico-ren aurkako partiduan bezela, bukaeraraino hartu-emana izan zen eta 30 segundun faltan 68-68 zijoztela, hiruko batekin erabaki zen partidua. Azkenean 73-68.
Igandean 12:30etan jolastuko dute final haundia eta ligan oraindik neurtu ez direnez, lehenengo aldia izango da elkarren kontra egiten dutena. Sekulako partidua espero da eta azken segundura arte ez dugu jakingo zeinek irabaziko duen.
Gogoratu irabazleek kopa altxatzeaz aparte, denboraldi bukaerako Final 4-erako txartela eskuratu dezaketela, beti ere ligan lehenengo zortzi taldeen artean geratzen badira. Gainera, 2º eta 5º postuen tartean gelditzen balirake, Final 4-a beraien etxean izango litzateke.
ZORTE ON DANOI!