SASKIBALOI FESTA SARRIGURENEN
Lehen Mailako Kopako Finalek ez zuten huts egin eta sekulako festa bizi genun atzo Maristas Kiroldegian.
Goizeko 10:30etan hasi zen SAN IGNACIO PREMO eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren arteko partiduarekin. Partidua oso berdindua izan zen, lehenengo zatian hartu-eman itzela ikusi genuen bi taldeen artean non naparrak nahiz eta ia lehenengo zati guztian zehar aurretik egon, atsedenaldira indautxuarrak puntu bateko abaintailarekin joan ziren, 41-42.
Aldageletatik bueltan bizkaitarrak beste energia batekin sartu ziren 12 puntuko abantaila lortuz. Hala ere, San Ignacio-k borrokatzen jarraitu zuen eta azken laurdenera 8 puntura sartzea lortu zuten, 52-60. Azken laurdenean San Ignacio-k dena utzi zuen kantxan markagailuari buelta emateko baina indautxuarrak, Nerea Vazquez-en lidergotzarekin, partidua kontrolpean mantendu zuten. Azken laurdeneko hartu-emana eta gero finala 67-75 bukatu zen.
12:30etan eduki genuen bigarren ikuskizuna AISLA ARMETI IBAIZABAL eta VALLE DE EGÜES-en artean. Kasu honetan bailarakoak hobe sartu ziren partidura 13-21eko partzial batekin. Bigarren laurdenean intentsitatea asko igo zen eta kanastak sartzea asko kosta zen. Bi taldeek bazekiten jokoan zegoena eta garbi utzi zuten defentsako lana klabe izan behar zela. Aldageletara 21-28 joan ziren.
Bigarren zatia zoragarria izan zen, Galdakaokoak hobe hasi eta puntu batera jartzea lortu zuten lehenengo lau minutuetan. Egües-ek hutsartea eskatu eta hortik aurrera berirro goraka egin zuten 12 puntuko abantaila lortuz. Tira-bira ez zen hor bukatu Ibaizabal-ek azkeneko partzial bat egitea lortu baitzuen azkeneko laurdenera bizirik iristeko, 41-46. Azkeneko laurdena hasi eta Ibaizabal-en hasiera itzelari esker aurretik jarri ziren 7-0eko partzial batekin. Hala ere, pozak gutxi iraun zitzaien bizkaitarrei izan ere naparrek bi hiruko jarraiekin erantzun zuten eta hortik aurrera partidua haustea lortu zuten 0-15eko partzial bat lortuz. Azkenean 53-64 bukatu zen.
Zorionak txapeldunei baina baita ere txapeldunordeei.
Izugarrizko ikuskizuna eman duzue eta igande goizean Kiroldegira gerturatu ziren guztiek asko disfrutatu zuten.
Gogoratu txapeldunek denboraldi amaierako Final 4-erako txartel zuzena lortu dutela beti ere ligako lehenengo zortzi postuen artean gelditzen badira.
Orain ligan arreta jartzeko momentua iritsi da. Denboraldi luzea gelditzen da aurretik eta maila haundiko saskibaloiaz disfrutatzeko aukeraz jarraituko dugu. Neskek 12. jardunaldiarekin jarraituko dute eta mutilek aldiz, 11.ena.
ARGAZKIAK: IOSU PEZONAGA