NESKEN LEHEN MAILA

Kronika IDK EUSKOTREN eta KUTXABANK ARASKI-ren arteko partiduarekin irekitzen dugu. Hasieran partidua oso estu egon zen non bi taldeek garbi utzi zuten irabazi egin nahi zutela. Atsedenera gipuzkoarrak 13 gora joan ziren portzentai hobeei esker, baina hirugarren laurdenean kanpokoak partiduan sartzen saiatu ziren 10 puntura gerturatzen. Azken laurdenean etxekoak partidua hautsi zuten Maria España-ren hirukoei esker 73-47 irabaziz.

LOINTEK GERNIKA-k aldiz MOVISTAR ESTUDIANTES jaso zuen etxean. Lehenengo zatian Madrildarrak aurretik joatea lortu zuten 3 punturengatik. Atsedenetik bueltan, bizkaitarrak gustoko duten saskibaloia egiten hasi ziren hirugarren laurdena dominatuz. Azken laurdenean kanpokoak partidua berdintzea lortu zuten eta gehiagorako denborarik gabe, partidua luzapenera joan zen. Bertan gureak finago ibili ziren eta 76-71 irabazi zuten.

NESKEN BIGARREN MAILA

IBAIZABAL-ek bigarren garaipena jarraian lortu du ROBLES FORÇA LLEIDA-ren aurka 75-63 irabazi eta gero. Denboraldiko partidurik onenetarikoa egin zuten partidu oso serioa eta biribila eginez. Hasieran ez zen erraza izan eta partidua oso pareko egon zen azken laurdenera arte. Orduan izan zen Galdakaokoak partidua guztiz hautsi zutenean 27 puntu lortzeari esker.

HGB AUSARTA BARAKALDO-k asko sufritu zuen baina 13.ena gehitu zuten. Garaitu gabeko talde bakarra izanez, arerio zuzen baten aurka jolastu zuten, FUSTECMA NBF CASTELLÓ. Atsedenaldira galtzen sartuta, hirugarren laurden itzela egin zuten 12 gora jartzeko. Azken laurdena lasaiagoa izango zela zirudiela, kanpokoak ez zioten garaitzeari etsi eta buelta ematen saiatu ziren. Azkenean bizkaitarrak sendo mantendu ziren eta 69-63 atera zuten.

DOMUSA TEKNIK-ek Sevillara bidaiatu zuen BALONCESTO SEVILLA-ren aurka jolasteko. Partiduan sartzea kosta egin zitzaien hasiera nahiko kaxkarrarekin eta 41-22 galtzen joan ziren aldageletara. Bigarren zatian esnatu egin ziren eta ia egoerari buelta eman zioten partidua berdintzera iritsiz azkeneko minutuan. Jaurtiketa libreak erabaki zuten partidua etxekoen alde eta 64-60 bukatu zen.

   

ACB LIGA

SURNE BILBAO BASKET oso ondo sartu zen MORABANC ANDORRA-ren aurkako partiduan baina hirugarren laurdenean hustu egin zen. Etxekoek saskiratze maila haundia mantendu zuten partidu guztian zehar eta bizkaitarrei ezinezkoa egin zitzaien erritmo hori mantentzea hirugarren laurdenean. Azkenean 87-78. Bilbotarrak PlayOff-ean sartzeko borrokan jarraitzen dute.

BASKONIA-ren partidua aldiz oso gorabeheratsua izan zen BAXI MANRESA-ren aurka. Lehenengo laurdenean etxekoak oso fin ibili ziren 9 puntuko abantaila lortuz. Hala ere, gasteiztarrak bigarrenean buelta eman zioten eta 1 gora joan ziren aldegeletara. Hortik bueltan, bigarren zati ikaragarria jolastu zuten bi taldeek eta gureek irabaztea lortu zuten 82-90.

URREZKO LEB MAILA

GIPUZKOA BASKET-i garaipenak alde egin zion azkeneko momentuan MOVISTAR ESTUDIANTES-en aurka. Partidua une oro parekatua egon zen, alderdi oso txikiekin bi taldeen artean non Donostiarrak 40 segunduren faltan 7 gora jartzea lortu zuten. Hortik aurrera, kanpokoak 3 hiruko jarraian sartu zituzten partidua berdinduz 9 segunduren faltan. Orduan, donostiarrentzako zen baloia, baina urratsak egin zituzten eta ondorioz baloia galdu. 5 segunduren faltan Wintering-ek bere zelaian baloia hartu, beste aldera iritsi eta partidua irabazi zuen jaurtiketa batekin, 83-85.

ZILARREZKO LEB MAILA

Asteburu honetan Euskal Derbia eduki dugu ere maila honetan TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA eta JUARISTI ISB-ren artean. Partidua une oro parekatua egon zen, derbi batek behar duen bezela. Atsedenera etxekoak 3 gora joan ziren eta bigarren zati erakargarria geratu zen. Etxekoek, 6 puntuko abantailarekin sartu ziren azken laurdenera eta gai izan ziren abantail hori ondo kudeatzeko, nahiz eta gipuzkoarrak berdintzeko gertu egon ziren. Azkenean 86-76.

     

EBA MAILA

SANTURTZI SK-ren garaipenarekin hasiko gara REDLINE MEKANIKA TAKE-ren aurka. Partidu oso parekatsua izan zen bi aurkari zuzenen artean non etxekoek 10 puntuko abantailarekin sartzea lortu zuten azkeneko laurdenera. Bertan tolosarrak oso ondo konpetitu zuten azken minutura 2 puntuko desabantailarekin sartuz. Azkenean jaurtiketa libreak medio, bizkaitarrak irabazi zuten 78-73.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k bere partetik MONDRAGON UNIBERTSITATEA jaso zuen etxean lidergotza mantentzeko intentzioarekin. Orokorrean bizkaitarrak oso superiorrak izan ziren 29 puntuko aldearekin sartuz azken laurdenean. Orduan izan zen gipuzkoarrak kasta atera zutenean emaitza itxuraldatzea lortuz, 87-72.

GETXO-k bere partetik EBA mailan forma hoberenean dagoen LBC COCINAS jaso zuen etxean. Espero bezela, partidu oso zaila izan zen non errioxarrak lehenengo zatian partidua guztiz kontrolatu zuten 21 puntuko abantaila lortuz. Etxekoak ez zuten amore eman eta bigarren zati oso on bati esker markagailuan asko gerturatu ziren, 80-87.

ULACIA ZKE-ek berriro ere azken segunduan eraman zuen garaipena 81-80 CANTBASKET04-ren aurka. Lehia izugarria izan zen taulan berdinduta dauden (garaipen honi esker) bi taldeen artean. Kanpokoak partiduko abantail haundienarekin sartu ziren azken laurdenera baina zarauztarrek ez zuten beraien azkeneko hitza esan. Azken partzial on bati esker 1 behera iritsi ziren azken segundura eta Jokin Collantes-en pizarrari esker, saskiratzea lortu zuten saski azpian.

BASKONIA-k Renedora bidaiatu zuen igande arratsaldean PAS PIELAGOS-en aurka jolasteko. Gasteiztarrak, 3º sailkapenean, azkenaren etxea bisitatu zuten sentsazio onak berreskuratzeko intentzioarekin. Lehenengo zatian kosta egin zen, etxekoentzako partidu guztiak garrantzitsuak direlako potzutik ateratzeko eta atsedenera soilik 6 puntuko desabantailarekin joan ziren. Bigarren zatia beste istorio bat izan zen eta bertan kanpokoak erakutsi zuten zergatik diren igoerarako kandidatuak. Azkenean 62-88 eta 3º postua mantentzen dute gureak.

Azkenik, EASO GIPUZKOA BASKET-ek irteera zaila eduki zuen GRUPO DE SANTIAGO-ren aurka. Donostiarrak sailkapeneko goiko postuetara gerturatze nahiean, kosta egin zitzaien lehenengo hiru laurdenetan finago ibili zen aurkari baten aurka. Azken laurdenean partiduaren norabidea aldatu eta gureak partidua kontrolatzea eta menderatzea lortu zuten esfortzu haundi bat eginez. Azken segunduetan, hiruko bat jaurti zuten partidua berdintzeko baina ez zen sartu eta partidua 82-79 bukatu zen.

     

ARGAZKIAK: LUIS GARCIA