Lehenengo faseko azkeneko partiduak jolastuko dira Kadete eta Junior mailetan eta 1º neskak lehenengo itzulia bukatzen dute.

KADETE NESKAK

Azkeneko jardunaldi hau Ordizian irekiko da ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta EKIOLA OINTXE!-ren artean. Ordiziarrak 5º izango dira sailkapenean eta Arrasatekoak azkenak. Larunbatean ere LOINTEK GERNIKA eta ASEVI ARASKI-ren arteko partidua jolastuko da Malosten. Bizkaitarrak garaipenaren bila joango dira lehenengo fasea hau irabazteko, beraien eskuetan egonik. Igandean BERA BERA-k eta EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI-k jolastuko dute oso interegaria izango den Donostiar derbia eta fasea MOVILTECK ISB eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko partiduarekin bukatuko da. Talde hauek 3º eta 2º postuetan daude hurrenez hurren a priori jardunaldiko partidu erakargarrienean. Nahiz eta talde gehienek ez duten ezer jokoan, gauzak ondo egin nahiko dituzte bigarren fasera ahalik eta ondoen iristeko.

KADETE MUTILAK

Kadete mutiletan lehenik eta behin SANTURTZI SK eta EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA-k jolasturiko partiduari buruz hitz egingo dugu. San Sebastian eguna dela eta, Donostiarrek partidu hau aurreratu zuten beraien egunaz disfrutatu ahal izateko. Partidua 48-86 bukatu zen gipuzkoarren alde eta 3º izango dira. Bizkaitarrak aldiz, azkenak. Bestalde, larunbatean FUNDACION 5+11 “A”-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k 1º postua dute jokoan. Joaneko partiduan gasteiztarrak gailendu ziren, beraz irabazten duenak lehenengo izango da. Larunbatean ere TABIRAKO BAQUE eta EKIOLA OINTXE!-k elkarren artean jolasten dute 4º izateko intentzioarekin. Bi taldeak A1 sailkatuta daude, beraz, froga interesgarria izango da hurrengo faseari begira. Azkenik, BARAKALDO BASKET eta ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-k ondo amaitu nahiko dute fasea.

JUNIOR NESKAK

Fase hau amaitzeko eta ia posizio guztiak definituta, EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-k eta LOIOLA INDAUTXU 06-k jolastuko dute jardunaldiko partidurik interesgarriena. Sailkapenean berdinduta daude eta 3º izateko borrokatuko dute. FSGROUPE ARABA-k, fase honetako txapeldun bezela, EUROMEX ARASKI jasoko du Gasteiztar derbi erakargarrian non berdekoak mendekua hartu nahiko dute joaneko partidutik. BERA BERA-k eta LA SALLE BILBAO-k azkena ez izatea dute jokoan eta nahiz eta biak A2-ra joango diren, ez dute leku horretan geratu nahi. Azkenik, FUNDIBIDE ISB eta LOINTEK GERNIKA-k partidu lasaia izango dute ez dutelako ezer jokoan. Hala ere, bientzako aurredenboraldiko partidu bat bezela izango da beraz gauzak ondo egiten saiatuko dira.

JUNIOR MUTILAK

Hemen ere ez dago ezer jokoan, baina hainbat partidu interesgarri daude. Lehenik eta behin kadete mutiletan bezela, FUNDACION 5+11 “A” eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artekoa. Kasu honetan bilbotarrak garaitu gabe daude eta 1º izango dira, baina lehenengo fase hau garbi pasa nahiko dute. GETXO SBT-k eta ZAST ZARAUTZ-ek, nahiz eta ez duen askorako balio, berdinduta daude sailkapenean eta bata bestearen gainetik gelditzeko borrokatuko dute. Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k SANTZURTZI SK jasoko du etxean eta LOIOLA INDAUTXU 06-k EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA. Arrasatearrak eta bilbotarrak berdinduta daude sailkapenean 4º eta 5º postuetan. Nahiz eta garrantzitsua ez izan, 4º postua nahiagoko dutela ziur gaude. Santurtzik bere partetik denboraldiko lehen partidua irabazi nahiko du.

NESKEN BIGARREN MAILA

13.en jardunaldiarekin hasiko dira A-A multzoan non liderrak, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k 3º sailkatuaren etxea bisitatuko duen, UNSAIN GRUPO-LAGUNAK. Ikuskizuna ziurtatuta dago Barañainen. Beste partidu zirraragarri bat Leioan izango dugu LEIOA SBT eta KYLLYAN-ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean. 5º eta 4º postuetan hurrenez hurren, bizkaitarrak 3 behera egin zuten joaneko partiduan eta abantail horri buelta eman nahiko diote gipuzkoarrak sailkapenean gainditzeko. 2º sailkatua, NAVASKET-ek, azkenaren etxea bisitatuko du, MARISTAS LOGROÑO, lidergotzara gerturatzeko intentzioarekin. Azkenik, sailkapeneko beherako postuetan, GAZTE BERRIAK S.K. – MECALASER UNIBASKET eta EASO IBAETA BASKET – ESCOLAPIOS BILBAO-ren arteko partiduak edukiko ditugu. Partidu oso interesgarriak non talde guztiek goraka egiten saiatuko diren.

A-B multzoan seguraski asteburu guztiko partidurik erakargarriena izango dugu GRAFICAS JUARISTI ZKE eta LICEO MONJARDIN-en artean. Liderra bigarrenaren aurka, zarauztarrak 1º postua ziurtatu nahiko dute garaipena lortuz. Naparrek bere partetik 9 puntu baino gehiagorengatik irabazi beharko dute lidergotza lortu nahi badute. Sailkapenaren beste aldean, AVIA ZIZUR ARDOI eta AXA AMURRIO A-ren arteko partidua dugu. Multzoko azkeneko biak dira eta azkeneko partiduetako dinamika aldatzen saiatuko dira garaipena lortuz eta moralez puztuz. Besterik gabe, ALKIVENT TOJU-k VALLE DE EGÜES jasoko du etxean, GETXO SBT goiko postuetara gerturatzen saiatuko da ITC PACKAGING UBERAGA SOPELA-ri irabaziz eta IZ4 HONDARRIBIA-k bigarren postua lortu nahi du (edota 1º zarautzek galtzen badu) JACOBEO ALBERITE-ren aurka. Jardunaldi oso interesgarria non partidu oso onak biziko ditugun.

  

MUTILEN BIGARREN MAILA

Jardunaldi honetan partidu asko daude aurkari zuzenen artean. Hasteko, 2º postuaren lehia dugu LOIOLA INDAUTXU eta ASKARTZA CLARET-en artean. Bi taldeak berdinduta daude eta garaipena lortzera joango dira 1º postuaren borroka ez galtzeko. Postu horretan hain zuzen EASO GIPUZKOA BASKET dugu eta PADURA jasoko dute igande arratsaldean. Ez da partidu erraza izango liderrarentzat izan ere bizkaitarrak garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute. Beheko postuetan borroka bizia izango dugu asteburu honetan. SORALUCE BKE eta BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-n artean gipuzkoar bi taldeen arteko lehia klasiko bat edukiko dugu. Oñatiarrak azkeneko garaipenari jarraipena eman nahi diote eta bergarakoak aldiz porroten dinamika txarrarekin bukatu. Ordizian izango dugu beste partidu erakargarri bat ORDIZIA eta ERROIBIDE IRUN-en artean. Kanpokoak, azkenak sailkapenean, garaipena behar dute potzutik atera ahal izateko eta etxekoak aldiz beherako postuak atzean utzeko borrokatuko dute. Hor beheran dauden beste bi taldeek, ZORNOTZA-k eta AXA AMURRIO A-k partidu zailak edukiko dituzte DISDIRA BITXITEGIA ISB eta ARABERRI BASKET CLUB-en aurka hurrenez hurren. Arabar derbiak itxura oso ona dauka herrikoak gehiago direla frogatu nahi dutelako. Jardunaldia HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-k eta EBAKI SOLUTIONS SAN PRUDENCIO-k itxiko dute igande arratsaldean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta Final 4-erako borrokan sartzen juteko garrantzitsua izango da garaipena lortzea.

   

NESKEN LEHENENGO MAILA

Asteburu honetan bukatzen da lehenego itzulia eta sailkapenean taldeak pixkanaka desberdintzen doaz. Liderrak, ARASKI-k, azken sailkatua jasotzen du etxean, ABN DENTRO DENTAL GURPEGUI. 12tik 12 gehitu dituzte eta itzulia ezin hobe bukatu nahi dute. Bigarren sailkatuak aldiz, IBAETA BASKET EASO-k, irteera zaila edukiko du SAN IGNACIO-PREMO-ren aurka. Naparrek dinamika ona daramate eta donostiarrei San Sebastian “asteburua” izorratzen saiatuko dira. TABIRAKO BAQUE eta LOIOLA INDAUTXU-ren artean ere partidu erakargarria izango dugu. Nahiz eta sailkapenean aldea dagoen bien artean, bi talde klasiko dira gure saskibaloiean eta Durangoarrak indartsu egingo dira beraien etxean. Beste bizkaitar derbi bat ere edukiko dugu ASKARTZA CLARET eta LA SALLE VERSIA-ren artean non garaipenak bere garrantzia duen. Batak besteari sailkapenean berdintzen saiatuko da, eta alderantziz, besteak batari atzean utzi nahi dio. Bizkaitar derbiekin bukatzeko, LOINTEK GERNIKA eta ZORNOTZA ST-ren arteko lehia dugu. Gernikarrak gora begiratzen jarraitu nahi dute eta kanpokoak berriz, beheko postuetatik alde egin. Azkenik, MESPLET TRUCKS UNIBASKET – AFILADOS GASTEIZ ARABA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA – NAVARRO VILLOSLADA neurketak ditugu. Errioxarrak, arabarrak eta naparrak sailkapenean gora egin nahi dute eta gipuzkoarrak aldiz 6.en garaipena jarraian eskuratu.

   

MUTILEN LEHENENGO MAILA

San Sebastian eguna dela eta, jardunaldiko lehenengo partidua atzo jolastu zen MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean. Partidua luzapenera joan zen sekulako ikuskizun batean. Donostiarrak irabazi zuten 100-106. Bestalde, jardunaldi aparta dugu aurretik, lehenik eta behin LOIOLA INDAUTXU eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean. Bilbotarrak etxean jolasten dutela aprobetxatu nahi dute liderrari irabazteko eta 1º postuarengatik borrokatzen saiatzeko. Gainera, VALLE DE EGÜES-ek AISLA ARMETI IBAIZABAL jasoko du, koparen finalaren errepikapenean. Naparrak gailendu ziren orduan eta oraingoan kanpokoak mendekua hartu nahi dute. EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-k eta TABIRAKO BAQUE-k bere partetik, lehia izugarria edukiko dute Olabide Ikastolan Final 4-erako postuen borrokarengatik. Sailkapeneko beheko postuetan, GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta ULACIA ZKE-k, azken sailkatuak, dinamika txarrari amaiera ipini nahi diote eta irabazten hasi nahi dute. Urretxuarrentzako aukera ona izango da lehenengo garaipena lortzeko. LEIOA SBT-k aldiz, CABARRI GALVANIZADOS-UNAMUNO jasoko du etxean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean 3 garaipenekin, beraz, jetsierako postuetatik aldentzeko irabaztea garrantzitsua izango da. Bukatzeko, LA SALLE VERSIA-k eta NAVASKET-ek partidu interesgarria jolastuko dute. Bilbotarrak taula erdian daude goraka egin nahiean eta naparrek aldiz beheko postuetatik urrundu nahiean.