Gernika, Baskonia, Araba eta Bilbao Basket lehenengo faseko txapeldunak!

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA izan da lehenengo faseko txapelduna ASEVI ARASKI-ri 63-43 irabazi eta gero. Gasteiztarrak ez zioten erraza jarri txapeldun izateko irabazi beharra zuen Gernikari. Lehenengo zati on bati esker, etxekoek 18 puntuko abantaila lortu zuten. Atsedenetik bueltan, kanpokoak gain-azpi egiten saiatu ziren bizkaitarrei lan gogorra eginaraziz abantaila mantentzeko. OPTICA TROCONIZ ARABA aukerarik gabe iritsi zen azkeneko partidura Gernikarren garaipena eta gero. Hala ere, guztiarekin atera ziren partidua irabazteko. Zaila izango zela garbi zegoen MOVILTECK ISB-ren aurka, 3º sailkatua, baina hasiera serio bati eta hainbat hirukoei esker 6-20 irabazi zuten lehenengo laurdena. Hortik aurrera, gipuzkoarrak partiduan sartzen joan ziren pixkanaka, Nora Arozena-ren nagusitasunaz lagunduta (23 puntu, 22 errebote eta 12 falta jasota) eta partiduari buelta ematea lortu zuten azken segunduetara 1 behera iritsita. 7 segunduren faltan, Azpeitia-Azkoitarrak azken jaurtiketa egin zuten baina ez zen sartu. Azkenean 58-59.  Donostiar derbian eta San Sebastian eguneko ajearekin, BERA BERA-k 62-69 galdu zuen EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI-ren aurka. Kanpokoak hobeto egon ziren orokorrean lehenengo zatian, 11 gora joanez atsedenera. Dena den etxekoek ez zuten azkeneko hitza esan eta hirugarren laurden izugarri bati esker, 3 behera sartu ziren azkeneko laurdenean. Azkeneko minutuetan Easotarrak gehiago asmatu zuten eta neurketa eramatea lortu zuten. Bukatzeko, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta EKIOLA OINTXE!-ren arteko partiduan kanpokoak ia ezustekoa ematea lortzen dute lehenengo laurden ikaragarri bati 10-20 irabaziz. Bigarren laurdenetik aurrera, etxekoak partidua guztiz kontrolatu eta menderatu zuten eta azkenean 70-53 irabazi zuten.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

FUNDACION 5+11 “A”-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k lidergotzarengatik borrokatu zuten larunbat goizean Gasteizen. Partidu oso estua espero zen txapeldun izan nahi ziren bi taldeen artean eta hasieran tira-bira bizia egon zen. Bigarren laurdenetik aurrera gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren eta bilbotarren gainetik pasa ziren. Azken hauek azken laurdenean emaitzari buelta ematen saiatu ziren baina etxekoek ez zuten saskiratze erritmoa jaitsi 89-62 bukatuz. BARAKALDO BASKET eta ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-k bazekiten A2-an egongo zirela, baina bata bestearen gainean bukatu nahi zuten lehenengo fasean. Partidu oso parekatsua izan zen orokorrean non etxekoak 3 gora joan ziren aldageletara. Bigarren zatian arabarrak finago ibili ziren eta 60-69 irabaztea lortu zuten. TABIRAKO BAQUE-k eta EKIOLA OINTXE!-k ere (biak A1-ean) sailkapeneko 4º izateko borrokatu zuten. Hasieran hartu-eman itzela egon zen, bi taldeek saskiratzeak txandakatuz. Bigarren laurdenean aldiz gipuzkoarrak partiduaren erritmoa igo zuten 27 puntu lortuz eta atsedenera 13 gora joan ziren. Hortik aurrera, Oier Inda-ren aginpean, partidua kontrolatu zuten eta nahiz eta bizkaitarrak saiatu, ezin izan zioten buelta eman partiduari. SANTZURTZI SK-k eta EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA-k, San Sebastian eguna zela eta partidua aurreratu zuten eta ez dute asteburu honetan jolastu. Donostiarrak hobeak izan ziren eta ez zioten aukerarik eman oraindik partidurik irabazi ez duen Santurtziri. Gipuzkoarrak ordea 3º geratu dira azkeneko 4 partiduak irabaziz eta sentsazio oso onekin iristen dira bigarren fasera.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

Jardunaldi zirraragarria izan da Junior Neskena partidu oso parekatsuekin. Gasteiztartarrak zabaltzen zuten asteburua derbi interesgarri batekin. Etxekoak finago egon ziren lehenengo zatian 16 puntuko abantaila lortuz eta ikuskizun aparta eskeiniz. Partidua bukatutzat jo gabe, kanpokoak zuri-gorrien gainetik pasa ziren hirugarren laurdenean puntu bateko aldearekin sartuz azkeneko 10 minutuetara. Azken laurdenean, berdekoak partiduaren kontrola berreskuratu zuten eta azkenean 62-52 irabazi zuten. BERA BERA-k eta LA SALLE BILBAO-k ere bazuten zer esan azkeneko jardunaldi honetan. Inorri ez zaio azkena izatea gustatzen eta hori sahiesteko sekulako lehia izan zuten bi taldeek. Bilbotarrak partidura oso ondo sartu ziren, saskiratze errazak lortuz eta defentsa aparta eginez, 10-21. Hurrengo bi laurdenak apartak izan ziren bien partetik; bigarren laurdenean defentsa sendoei esker eta hirugarrenean aldiz saskiratze asko lortuz. Partidu guztian zehar 10 puntuko aldearekin egon eta gero, donostiarrak azken erasora 2 behera iritsi ziren azken minutuetako bultzadari esker. Eraso horretan kanpokoak baloia lapurtu eta irabaztea lortu zuten 54-56. Azpeitian FUNDIBIDE ISB-k irabazi egin zion LOINTEK GERNIKA-ri 62-60. Bizkaitarrak eraman zuten partiduaren pixua orokorrean, baina gipuzkoarrak hirukoen asmatzeari esker ez ziren inoiz partidutik askatu. Azken laurdenean eta 10 puntuko desabaintailarekin, etxekoak 15-0ko partzial bat egin zuten lehenengo 8 minutuetan emaitzari buelta emanez. Azkeneko 2 minutuetan ematen zuen etxekoek iada partidua irabazi behar zutela baina June Gisasola-k bi hiruko sartu zituen partidua berdintzeko. Azken segunduetan Fundibide ISB-k bikoa sartu zuen partidua epaituz. Jardunaldiko azkeneko partiduan, EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-k galdu egin zuen LOIOLA INDAUTXU 06-ren aurka oso parekatsu egon zen partidu batean. Bilbotarrak azken laurdenean finago egon ziren eta 56-61 irabaztea lortu zuten. Donostiarrak bigarren aukera gehiegi baimendu zituzten eta azkenean ordaindu egin zuten. Bi taldeak A1-era sailkatu dira eta Espainiko txapelketarako txartelaren bila joango dira bigarren fasean.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k denboraldiko lehenengo partidua galdu zuen FUNDACION 5+11 “A”-ren aurka. Goiz polita izan zen gasteiztarrentzako 2tik 2 garaipen lortuz. Hasiera parekatsu izanik, etxekoek pixkanaka nahi zuten partidua eraikitzen hasi ziren eta abantail txikiak lortzen joan ziren. Azken laurdenean 14 puntuko aldea zegoen bien artean eta hartu-eman indartsu bat eta gero 77-64 bukatu zen. GETXO SBT eta ZAST ZARAUTZ-en artean ere borroka interesgarria espero zen 6º postuaren bila. Partidu oso gorabeheratsua non kanpokoak hobeto egon ziren orokorrean 11 gora joanez atsedenera. Bigarrenean zatian ordea, etxekoak grina atera zuten eta azken segundura arte buelta ematen saiatu ziren. Azken segunduan bizkaitarrek jaurtiketa bat egin zuten partidua irabazteko baina ez zen sartu eta 66-68 bukatu zen. MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta SANTURTZI SK-ren artean gipuzkoarrak hasieratik agintea eraman zuten partiduaren norabidea markatuz. Bizkaitarrak erasoan fin egon ziren eta ondo konpetitu zuten baina aurkariak eduki zuen erritmoari ezin izan zioten eutsi. Partidua 87-61 bukatu zen. Azkenik LOIOLA INDAUTXU 06-k eta EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k itxi zuten fasea. Bi taldeak lehenengo 5 postuetan, garaipenaren bila atera ziren. Etxekoak lehenengo laurdenean oso ondo sartu ziren, oso serio eta saskiratze asko lortuz. Bigarrenean, donostiarrak intentsitatea igo zuten eta etxekoak baino gehiago izan ziren 7-26ko partzial batekin. Bigarren zatian bilbotarrak berriro ere serio egon ziren baina ezinezkoa egin zitzaien markagailuari buelta eman 63-76 galduz.

SAILKAPENA:

Horrela bukatzen dira lehenengo faseak. Gogoratu lehenengo 5 sailkatuak A1-ean jolastuko dutela eta azkeneko 3ak aldiz A2-an.

A1-ean dauden taldeak Espainiko txapelketa jolasteko txartela eskuratzen saiatuko dira. A2-an ordea hurrengo denboraldira begira Euskal Ligan tokia mantentzea izango da helburua.