SELEKZIOAK DEFINITZEN DOAZ!
Urtarrilak 28 izango da gure MINI-en hurrengo saioa, bosgarrena.
Mutilak iada itxi dute lista 12 jokalariekin. Neskak aldiz, oraindik 15 izango dira.
Oraingoan bi selekzioek berriro ere leku eta ordutegi berdinean entrenatuko dute. Goizeko 10:30etatik 12:30etara goizeko saioa eta 14:30etatik 16:00etara arratsaldekoa, 12:45etan bazkalduz.
Entrenamenduak Irlandesas Kiroldegian (Santsoena Auzoa 1, Leioa) egingo dira.
Gogoratu, entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.
Eskerrak eman nahi diegu orain arte entrenamendu guztietan egon eta azkenean kanpoan geratu diren jokalari guztiei. Segi ezazue gogor lanean. Etorkizuna zuena da!