Kadete eta Junior mailetako bigarren faseak hasten dira, nesken lehen mailetako bigarren itzuliarekin batera.
KADETE NESKAK
Bigarren fasean, bi multzo ezberdintzen dira, A1 eta A2.
A1-ean jardunaldia MOVILTECK ISB eta LOINTEK GERNIKA-ren lehiarekin hasiko da. Gernikarrak Final 4-erako tokia badute lehenengo fasea irabazi eta gero, baina ez dira Azkoitira goiza pasatzera joango. Gipuzkoarrak Espainiko txapelketara sailkatzeko ilusioarekin, etxean irabazten hasi nahi dute.
OPTICA TROCONIZ ARABA-k, Gipuzkuko ligatik igotako ZAST KURAYE ZKE jasoko du etxean. Gipuzkoarrak ez diote erraza jarriko lehenengo fasean bigarren geratutako taldeari. Urbi-renak gogotsu daude Euskal Ligan irudi ona emateko.
EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-rentzako garaipena ezinbestekoa izango da Final 4-erako sailkapena lortzeko. Lehenengo fasean 4º eta 5º izanda, badakite aukera hori lortzeko irabazten hastea garrantzitsua dela.
A2an aldiz, talde berri asko daude Euskal Liga disfrutatzeko gogoarekin. LA SALLE BILBAO-k BERA BERA jasoko du larunbat goizean. Bilbotarrak debuta egingo dute liga ondo ezagutzen eta maila mantentzeko helburua duen talde baten aurka.
EKIOLA OINTXE!-k 5+11 FUNDAZIOA-ren aurka jolastuko du partidua nola joango den ziurgabetasunarekin. Arrasatearrak, lehenengo fasearen esperientziarekin, ondo hasi nahi dute fase hau etxean irabaziz.
MARIANISTAS IRRIBARREA-k lehenengo geratzeko faboritoena den ASEVI ARASKI-ren aurka jolastuko du. Nahiz eta berdekoak maila hobeto ezagutzen duten, gasteiztar derbi bat da eta etxekoek ez dizkiete gauzak erraz utziko.
Azkenik, arri BKL PAGOETA-k eta LOIOLA INDAUTXU 08-k itxiko dute jardunaldia aurreko asteko errepikapenean. Bilbotarrak etxekoen gainetik pasa ziren orduan baina ziur gaude beasaindarrak hobeto konpetituko dutela oraingoan.
KADETE MUTILAK
A1-ean EKIOLA OINTXE!-k eta FUNDACION 5+11 “A”-k irekiko dute bigarren fasea larunbat goizean. Gipuzkoarrak badakite zer den gasteiztarrei irabaztea lehenengo fasean egin baitzuten. Balentria hori errepikatzen saiatuko dira.
EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k jolastuko dute partidurik erakargarriena. Lehenengo fasean bizkaitarrek irabazi zituzten bi partiduak baina donostiarrak etxean sendo ibiltzen dira. Ikuskizuna ziurtatuta dago.
TABIRAKO BAQUE-k igo berri den BERRIO-OTXOA-ren aurka jolastuko du hurrengo astean (partidua atzeratu egin da). Bi taldeek badakite Final 4-erako txartela lortzeko ezinbestekoa izango dela partidu hau irabaztea. Neurketa parekatsua espero da.
A2-an ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta AXA AMURRIO “A”-k zabalduko dute fasea. Bi arabar taldeak gogotsu daude hurrengo denboraldian Euskal Ligan jarraitzeko eta ondo hasi nahiko dute bigarrren fasea.
Multzoko beste arabar taldeak, JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-k, SANTURTZI SK jasoko du Euskal Ligako debutean. Bizkaitarrak lehenengo fasean ez zuten partidurik irabazi eta bigarren fasean dinamika hori aldatzen saiatuko dira.
ORDIZIA HOTEL ORDIZIA Euskal Ligara bueltatu da berriro kadete mailan eta beste igo berri baten aurka jolastu du, GETXO SBT. Bi taldeak itxaropenik gabe iristen dira esperientzia honetaz disfrutatzeko eta ikasteko intentzioarekin.
Azkenik, ZAST & FURIOUS-ek BARAKALDO BASKET jasoko du etxean. Zarauztarrak, A1-erako sailkapena lortu gabe, pena hori atzean utzi eta arerio gogor baten aurka jolastu beharko dute. Partidu estua espero da Euskal Ligan zegoen talde eta bertan geratu nahi den beste baten artean.
JUNIOR NESKAK
Junior nesketan, LOIOLA INDAUTXU 06 eta ATLETICO SN ANIE-k irekiko dute A1-eko multzoa. Eiza-renak, urte askotako lanari amaiera emateko, paper ona egin nahi dute Euskal Ligan. Bilbotarrak aldiz, Espainiko Txapelketara joateko aukera askorekin, garaipenarekin hasi nahi dute.
LOINTEK GERNIKA-k eta EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-k ere, Espainiko Txapelketara joateko ilusioarekin, ahalik eta posizio onena lortzen saiatuko dira Final 4-era begira. Bi aurkari zuzen dira eta edozer gauza gerta daiteke. Ikuskizun itzela izango da.
EUROMEX ARASKI-k edukiko du partidurik zailena lehenengo faseko txapeldunaren aurka, FSGROUPE ARABA. Oraingoan berdeen etxean, aurreko asteko partidua errepikatuko dute garaipenaren bila. Nesken bi harrobi erreferente bezela, bata bestea baino hobea dela erakusten saiatuko dira.
A2-an bi igo berrik zabaltzen dute multzoa, LAURO A-k eta FUNDACION 5+11 BASKONIA-k. Gasteiztarrak puntu batengatik galdu zuten A1-era sailkatzeko finala eta gogor egin dute lan aste honetan hori ahazteko. Bihar serio sartuko dira hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu nahi dutelako. Bizkaitarrak etxean oso fidagarriak dira eta neurketa berdintsua izango da.
INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k Euskal Ligetan esperientzia haundia duen BERA BERA-ren aurka jolastuko du. Etxean jolasten dutela aprobetxatuz, ezustekoan harrapatu nahiko dute donostiar taldea.
Azkenik EASO BASKET BURUNTZA eta LA SALLE BILBAO ditugu. Donostiarrak sentsazio oso onekin sailkatu ziren Gipuzkuko finalean eman zuten erakustaldiarengatik eta gauzak zail jarriko dizkiete oso jokalari onak dituen talde bati.
FUNDIBIDE ISB-k atsedena du jardunaldi honetan.
JUNIOR MUTILAK
A1-ean gasteiztar derbi batekin hasten gara AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta FUNDACION 5+11 “A”-ren artean. A priori kanpokoak dira faboritoak, baina derbi batean edozer gauza gerta daiteke eta igo berriak gogor borrokatuko dute.
Kadetetan bezela, EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k BILBAO BASKET FUNDAZIOA jasoko du Angulas Aguinagan oso erakargarria izango den goiz batean. Lehenengo fasean bilbotarrak gailendu ziren bi partiduetan baina oraingoan ezberdina da, txartel baliotsu bat dago eta jokoan.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta LOIOLA INDAUTXU 06-k ere txartel hori nahi dute eta badakite ezinbestekoa dela garaipena lortzea gauzak oso garetsi daudelako fase honetan. Beraien arteko bi partiduak infartuzkoak izan ziren aurreko fasean eta igandean ez da ezberdina izango.
A2-an ORDIZIA ORKLI eta GETXO SBT hasiko dira larunbat goizean. Gipuzkoarrak lehenengo bezela igo ziren euskal ligara eta aurkari deserosoa izango da denontzat. Bizkaitarrak aldiz lehenengo faseko esperientzia badute eta maila mantentzea izango da helburu.
ZAST ZARAUTZ-ek aritzbatalden jasoko du SANTURTZI SK. Hirugarren aldia izango da jolasten dutena denboraldi honetan eta nahiz eta aurreko bietan gipuzkoarrak irabazi, kanpokoak badakite posible dutela garaipena lortzea.
TABIRAKO BAQUE-k AXA AMURRIO “A”-ren aurka jolastuko du Landakon igande goizean. Bi talde hauek igo berriak dira eta orain arte ez dute elkar jolastu. Nork irabaziko duen ziurgabetasunarekin, bi taldeek dena utziko dute kantxan eta esperientzia honetaz ikasten saiatuko dira.
Azkenik, IBAZABAL eta ALTER CONSULTING ISB-k itxiko dute jardunaldia igo berrien arteko beste partidu batean. Euskal Ligetako bi harrobi klasiko dira eta nahiz eta azken urteetan beraien maila onenean ez egon, biei dagokien lekua berreskuratzen saiatuko dira.
NESKEN BIGARREN MAILA
13.en jardunaldia izango da nesken bigarren mailakoa eta A-A multzoan hainbat partidu interesgarri ditugu.
NAVASKET-ek etxean jasoko du KILLYAN-ATLETICO SAN SEBASTIAN. Bi taldeak A1-era sailkatu nahi dira eta helburu hori zehazteko garaipena funtsezkoa izango da.
EASO IBAETA BASKET-ek liderraren etxea bisitatzen du, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO. Donostiarrak garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute aurreko astean denboraldiko bigarren partidua galdu zuten bizkaitarren aurka.
MECALASER UNIBASKET-ek ere ez du erraza izango bigarren doan UNSAIN GRUPO LAGUNAK jasoko baitu etxean. Errioxarrak azkeneko bost partiduak galdu dituzte eta bolada horrekin amaitu nahiko dute naparrei ezusteko bat emanez.
GAZTE BERRIAK S.K.-k eta LEIOA SBT-ek funtsezko partidua dute goran sartzeko lehian. Garaipen bateko aldea dago bi taldeen artean non bizkatarrak 4º dauden eta naparrak 7º. Partidu honek bi talde hauen etorkizuna erabakita utzi dezake edo dena guztiz berdinduta utzi.
Multzo honetako azkeneko partiduan, ESCOLAPIOS BILBAO eta MARISTAS LOGROÑO-k jolasten dute. Kanpokoak denboraldiko ezustekoa eman zuten azkeneko partiduan eta bigarren partidua jarraian irabazi nahiko dute. Bilbotarrentzako aukera ona da gora begiratzen hasteko.
A-B multzoan gauzak ere nahiko berdintsu daude.
Aste honetan partidurik interesgarriena sailkapeneko azkeneko bien artean izango da, AXA AMURRIO A eta JACOBEO ALBERITE. Bi taldeek badakite goran sartzea ia ezinezkoa dela, baina aldi berean ezinbestekoa da partidua irabaztea batez ere denboraldi amaiera gogoekin hartzeko.
Multzoko dinamika onenean dagoen IZ4 HONDARRIBIA-k, GETXO SBT jasotzen du etxean 7.en garaipen jarraia gehitzeko. Etxekolanak eginda dituztela, ez dira garaipenaren barkutik jetsi nahi. Bizkaitarrentzako aldiz garrantzitsua izan daiteke irabaztea goran sartzeko.
Beste partidu oso erakargarria VALLE DE EGÜES eta LICEO MONJARDIN-en artean izango da. Bi taldeak porrota jaso zuten aurreko astean eta oraingoan ez dute berdina nahiko. Napar derbi bat izanik ikuskizuna ziurtatuta dago.
AVIA ZIZUR ARDOI-k dauka jardunaldiko partidurik zailena liderraren aurka, GRAFICAS JUARISTI ZKE. Beñat Jauregi-renak denboraldi oso sendoa burutzen ari dira eta nahiz eta bigarren faserako etxeko lanak eginak dituzten, ez diote aurkariari ezer oparituko.
Bukatzeko, ITC PACKAGING UBERAGA SOPELA eta ALKIVENT TOJU-ren arteko partidua dugu non, bi garaipeneko aldearekin, partidu oso parekatsua eta erakargarria espero da. Azken aukera izan daiteke gasteiztarrentzako goran sartzeko.
MUTILEN BIGARREN MAILA
Lehenengo itzulia bukatzen da mutilen bigarren mailan eta aurkari zuzenen artean hainbat partidu ditugu.
Lehenik eta behin lidergotza jokoan egongo da Askartza Ikastolan. ASKARTZA CLARET-ek liderra jasotzen du etxean, irabazteko intentzioarekin eta lehenengo itzulia 1º bukatzeko. Donostiarrek badakite borroka estua izango dela mailako zelairik zailenetakoan.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta DISDIRA BITXITEGIA ISB ere garaipen bateko aldearekin daude sailkapeneko goiko partean. Gipuzkoarrak sasoi onean daude eta etxean jolasten dutela aprobetxatuz bilbotarrak aurreratzen saiatuko dira.
PADURA eta ORDIZIA K.E. era oso ezberdinean iristen dira. Bizkaitarrak azkeneko hiru partiduak galdu dituzte eta dinamika txar horri buelta eman nahi diote. Ordiziarrak aldiz, 2024 urtean ezin hobe hasi dira eta beste garaipen bat gehitu nahiko dute gora begiratzen hasteko.
Beheko partean ere borroka erakargarria egongo da dinamika oso onean dagoen BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-ren eta kontran, azkeneko bi partiduak galdu dituen BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ren artean. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta irabazten saiatuko dira jetsiera postuetatik alde egiteko.
Arabar derbi bat ere badugu ICS EBAKI SOLUTIONS SAN PRUDENCIO eta AXA AMURRIO A-ren artean. Bi taldeak egoera oso ezberdinean daude non, etxekoak garaipena nahi dute Final 4-eko postuetara gerturatzeko, eta kanpokoak aldiz, arrisku zonatik atera.
Azken sailkatuak, ERROIBIDE IRUN-ek, etxean jasoko du igandean HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU. Gipuzkoarrak aukera ederra dute potzutik ateratzeko urtea oso ondo hasi ez duen talde baten aurka. Bilbotarrak sentsazio onak berreskuratzen saiatuko dira azken sailkatuaren aurka.
Jardunaldia ARABERRI BASKET CLUB eta SORALUCE BKE-k itxiko dute egoera oso ezberdinean dauden beste bi talde hauen artean. Gasteiztarrak 4º daude azkeneko 4 partiduak irabazi eta gero. Gipuzkoarrak aldiz, denboraldia oso ondo hasi zuten baina azken bolada ez da ona izan. Dinamika aldatzen hasteko irabazten saiatuko dira.
NESKEN LEHENENGO MAILA
Bigarren itzulia hasteko IBAETA BASKET EASO eta NAVARRO VILLOSLADA-ren arteko partidua dago. Iragarpenek diote donostiarrak aukera gehiago dituztela partidua irabazteko baina kanpokoak oso ondo konpetitzen dute partiduro eta ezustekoa ematen saiatuko dira.
Final 4-erako borroka oso berdinduta dago hainbat taldeen artean. SAN IGNACIO PREMO eta LOIOLA INDAUTXU dira horietako bi talde 9 garaipenekin. Asteburu honetan berdinketa hori hautsiko da eta bata bestearen gainean jarriko da. Naparrek etxean jolasten dutela aprobetxatuz, kopako finalaren porrotaren mendekua hartu nahi dute.
9 garaipenekin dagoen beste taldea MONDRAGON UNIBERTSITATEA da. Hauek hurrengo asteazkenean jolastuko dute ASKARTZA CLARET-en etxean. Iñaki Ogara-ren neskak badakite bizkaitarrak oso fuerte egiten direla beraien etxean, baina igotzeko postuengatik borrokan jarraitzeko garaipena ezinbestekoa da.
LOINTEK GERNIKA azken talde hauen atzetik dago garaipen batera eta jardunaldi honetan azkena doan ABN CENTRO DENTAL GURPEGUI jasoko du etxean. Errioxarrek ez dute ezer galtzeko eta bigarren itzulia ezin hobe hasteko, denboraldiko bigarren garaipenaren bila joango dira potzutik ateratzeko aukera edukita.
AFILADOS GASTEIZ ARABA-k partekatzen du azken postua errioxarrekin. Aste honetan Durangora bidaiatuko dute TABIRAKO BAQUE-ren aurka jolasteko. Aukera ederra da denboraldiko bigarrena lortzeko oso parekatsua izango den partidu batean.
MESPLET TRUCKS UNIBASKET-ek ZORNOTZA ST-ren aurka jolasten du igande goizean. Etxekoak taula erdian daude inoren ez den lur batean. Hala ere, garaipena ezinbestekoa dute arazoetan ez sartzeko eta aldi berean, goiko postuetara begiratzen hasteko.
Azkenik, lehenengo itzulian partidurik galdu ez duen eta liderra den ARASKI-k etxean jolasten du LA SALLE VERSIA-ren aurka. Gasteiztarrak ez dute partidu erraza izango 7º postuan dagoen eta Final 4-era sailkatzera joango den aurkari baten aurka.
MUTILEN LEHENENGO MAILA
Lehen mailako mutilek ere lehen itzulia bukatzen dute asteburu honetan, sailkapenean berdinduta dauden talde askoren artean.
Jardunaldia CABARRI GALVANIZADOS UNANUMO eta EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-k hasiko dute. Bi taldeek azkeneko partiduak galdu dituzte eta nahiz eta oraindik asko gelditzen den, bigarren itzulia moralez beteta hasi nahi dute jardunaldi honetan irabaziz.
VALLE DE EGÜES-ek ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxea bisitatuko du zirraragarria izango den partidu batean. Donostiarrak denboraldi oso ona burutzen ari dira eta naparren nagusitasuna apurtu nahi dute sailkapena sutan jartzeko. Naparrek badakite denboraldiko irteerarik zailenetarikoa izango dela.
MEGACALZADO ARDOI, aurreko asteko estropezuaz altxatzeko, azkena den GOIERRI ALMACENES USABIAGA jasotzen du etxean. A priori naparrak dira irabazteko faboritoak baina urretxuarrak oso ondo konpetitzen ari dira azkenaldian eta denboraldiko lehen garaipena lortzera joango dira.
TABIRAKO BAQUE-k eta LOIOLA INDAUTXU-k jolastuko dute asteburuko partidurik interesgarriena. Etxekoak 4º daude garaipen batera eta lehenengo hiru sailkatuen haria ez galtzeko funtsezkoa dute irabaztea. Bilbotarrak aldiz garaipena lortzen badute, alde txikia zabalduko dute.
AISLA ARMETI IBAIZABAL eta LA SALLE VERSIA-ren artean lehia estua espero da. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta bata bestearen gainetik gelditzen saiatuko dira bigarren itzulian goiko postuetara gerturatzeko helburuarekin.
NAVASKET eta LEIOA SBT-ren artean ere partidu parekatsua izango da. Bi taldeak 4 garaipenekin daude eta beheko postuak atzean utzi nahiean garaipenaren bila joango dira. Biek irabazi zuten aurreko jardunaldian eta bolada horrekin jarraitu nahi dute.
Bukatzeko, ULACIA ZKE-k eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k irabazten bukatu nahi dute lehen itzulia. Hauek ere garaipen berdinak dituzte sailkapeneko jetsiera postuetan eta hortik ateratzeko ezinbestekoa izango da irabaztea.