KADETE NESKAK

A1 multzoari hasiera emateko, MOVILTECK ISB eta LOINTEK GERNIKA-k jolastu zuten larunbat goizean Azkoitian. Bizkaitarrak, lehenengo faseko txapeldun bezela, dinamika berdinarekin hasi nahi zuten fase berri hau partidua irabaziz. Gipuzkoarrak ez zieten erraz jarri behar eta atsedenera arte dena oso berdinduta egon zen 35-37ko emaitzarekin. Bigarren zatian azken hauek partiduaren jabetza hartu zuten defentsan eginiko lanari esker eta nola ez, Nora Arozena-ren beste erakustaldi batez lagunduta (30 puntu eta 35 errebote). Azkenean, etxekoak garaipen sendoa lortu zuten 84-50 irabaziz.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta igo berria den ZAST KURAYE ZKE-k jolastu zuten jardunaldiko bigarren partidua. Arabarrak lortu zuten garaipena 56-39, momentu oro kontrolpean eduki zuten partidu batean. Hasieratik partzial guztiak kontrolatuz eta defentsako lan onari esker, azken laurdenera 21 puntuko abantailarekin iritsi ziren. Azken partzial horretan, zarauztarrak finago ibili ziren eta partziala irabaztea lortu zuten. Euskal Ligako erritmoa hartzea lortzen dutenean, arerio arriskutsua izango da talde gipuzkoarra.

EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren arteko partidua izan zen multzo honetako berdintsuena. Hasiera oso dinamikoa izan zen, bi taldeen hartu-eman interesgarriarekin. Bigarren laurdenean donostiarrak gehiago asmatu zuten atsedenera 5 gora joanez. Hirugarren laurdenean gauzak oso parekatsu jarraitu zuten azken laurdenera 4 puntuko aldearekin iritsiz. Orduan izan zer Arkaitz-en neskak erritmoa areagotu zutenean eta azken partzial on bati esker 49-54 eraman zuten.

SAILKAPENA:

A2-an LA SALLE BILBAO eta BERA BERA-ren artean hasi zen bigarren fasea partidu parekatsu batekin. Lehenengo zatian Donostiarrak puntu bateko abantaila lortu zuten 27-28 joanez aldagelara. Bigarren zatian, azken hauek, lehenengo faseko esperientzia aprobetxatuz hobeto sartu ziren jokora eta abantaila haunditzen joan ziren amaierara arte 46-58 irabaziz. Bilbotarrak jaurtiketa libreetan asko barkatu zuten eta horrek partidua irabazteko aukerekin bukatu zuen.

EKIOLA OINTXE! eta FUNDACION 5+11 BASKONIA-k Iturripen jolastu zuten larunbat goizean. Etxekoak orokorrean hobeto egon ziren partzial guztiak irabaziz eta emaitza kontrolatuz. Gasteiztarrak ondo konpetitu zuten partidu guztian zehar baina ezin izan zuten gipuzkoarren erritmoa jarraitu. Lehenengo partidu hauetan asko nabaritzen da aurreko fasean Euskal Ligan egon diren taldeek “plus” bat dutela eta igo berriei kosta egiten zaie erritmoa jarraitzea.

MARIANISTAS IRRIBARREA-k eta ASEVI ARASKI-k gasteiztar derbia jolastu zuten non kanpokoak gehiago egin ziren bigarren zatian. Lehenengo zatian etxekoak ondo mantendu ziren partiduan 7 behera iritsiz atsedenenera. Aldageletetik bueltan, berdekoak beraien nagusitasuna ezarri zuten 37-65 irabaziz. Alex Suso-renak faboritak dira lehenengo postuan geratzeko bigarren fase honetan eta ez zuten barkatu.

Azkenik, arri BKL PAGOETA eta LOIOLA INDAUTXU 08-k jolastu zuten aurreko asteburuko partiduaren errepikapenean. Partiduan gorabehera asko egon ziren. Hasieran bilbotarrak finago egon ziren eta 10 puntuko abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, etxekoak oso fuerte hasi ziren eta 11-0ko partzial batekin 1 gora jartzea lortu zuten lehenengo 5 minutuan. Hutsarte bat eta gero, kanpokoak berriro ere buelta ematea lortu zuten eta laurdena 10 gora bukatu zuten. Azken laurdenean Beasaindarrak duintasunez borrokatu eta hainbat hirukoei esker 4 puntura jartzea lortu zuten 2 minuturen faltan. Azkenean 53-61 bukatu zen.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

A1-ean bi partidu soilik jolastu ziren, TABIRAKO BAQUE eta BERRIO-OTXOA-ren arteako partidua datorren asteburuan jolastuko delako.

EKIOLA OINTXE!-k lehenengo faseko txapelduna jaso zuen etxean, FUNDACION 5+11 A. Partidu zirraragarria izan zen puntu askorekin non etxekoak aurpegia eman zuten momentu oro baina ezin izan zuten gasteiztarren nagusitasunarekin. Gipuzkoarrak asko sufritu zuten errebotean eta horrek bigarren aukera gehiegi eman zien kanpokoei bigarren aukera asko emanez. Azkenean 63-106 bukatu zen.

EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k sekulako partidua jolastu zuten larunbat goizean. Lehenengo laurden estu bat eta gero, donostiarrak 10 puntuko aldea ireki zuten eta abantail horrekin joan ziren atsedenera. Bigarren zatian bilbotarrak gerturatzen joan ziren minutu baten faltan irabazteko saskiratzea lortu arte eta 70-72eko emaitzarekin bukatuz. Bi talde hauek aurkari zuzenak dira eta Espainiko txapelketara joateko borrokan eta garaipena ateratzea garrantzitsua izan zen.

SAILKAPENA:

A2-an orokorrean emaitza lodiak egon ziren taldeen artean. JOTAKE RESTAURANTE BAHIA, SANTURTZI SK-ren gainetik pasa zen 88-61 irabaziz. Arabarrak ritmo haundiarekin hasi ziren saskiratze asko lortuz eta horrela egon ziren amaierara arte. Bizkaitarrak orokorrean ondo egon ziren baina ez zuten lortu etxekoen erasoa gelditu. Oraindik lehenengo garaipena lortzeko itxaron beharko dute.

ZAST & FURIOUS-ek ere erraz irabazi zion BARAKALDO BASKET-i 85-54. Zarauztarrak lehenengo hiru laurdenean oso fin ibili ziren 40 puntuko aldea edukitzera lortuz erasoan gauzak oso ondo eginez. Bizkaitarrak ez zuten eguna eduki ehuneko eskasekin, hala ere, duintasunez borrokatu eta azken partziala irabaztea lortu zuten emaitza zertxobait apainduz.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k bere partetik 57-43 irabazi zuen GETXO SBT-ren aurka partidu arraro batean. Lehenengo laurdenean etxekoak jaun eta jabe izan ziren 22-10eko partzialarekin. Bigarrenean aldiz filma guztiz aldatu zen eta bizkaitarrak izan ziren partzial oso positiboa lortu zutenak atsedenera 1 gora joanez. Hirugarren laurdenean berriro ere dena aldatu zen eta ordiziarrak partiduaren kontrola berreskuratu zuten 19-4ko partzial bati esker eta azken laurdenera lasai iritsi ziren partidua kontrolatzeko intentzioarekin.

Arabar derbia izan zen guztietatik parekatsuena ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta AXA AMURIO “A”-ren artean. Lehenengo zatian hartu eman ederra egon zen aldaketa askorekin markagailuan eta gorabehera askorekin bi taldeen artean. Hirugarren laurdenean etxekoak gehiago asmatu zuten eta 9 puntuko abantaila lortu zuten azkeneko laurdenaren faltan. Azken partzial horretan tira bira haundiak egon ziren baina une oro gasteiztarrak emaitza kontrolatu eta 75-67 irabaztea lortu zuten.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

A1 multzoan LOIOLA INDAUTXU 06 oso indartsu hasi da ATLETICO SN SN ANIE-ri 70-52 irabaziz. Hasieratik oso serio sartuta, partidua guztiz menderatu zuten lehenengo zatian 22 puntuko aldea lortuz. Bigarren zatian gauzak zerbait berdindu ziren baina etxekoek hirukoak sartzen jarraitu zuten (11 hiruko guztira) donostiarrei gerturatzen utzi gabe. Azken hauek ez zuten etsi eta bukaeran 7-17ko partzial bati esker partidua sentsazio onekin bukatzea lortu zuten. Bilbotarrak Espainiko txapelketara joateko ilusioarekin gauzak oso garbi dituztela erakutsi zuten lehenengo partidu honetan.

Malosten infartuzko partidua jolastu zen LOINTEK GERNIKA eta EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA-ren artean. Espero zen bezela bi aurkari zuzen hauek asko zuten jokoan eta partidu ikusgarria eskeini zuten. Donostiarrak 8-10 puntuko aldearekin egon ziren momentu askoretan baina Leire Vallejo-k erabaki zuen gauzak horrela ez zirela geratuko (35 puntu). Minutu baten falta gernikarrak 1 gora iritsi ziren eta bertan, jaurtiketa libreak medio, partidua 79-78 bukatu zen azken hauen alde.

EUROMEX ARASKI-k ia ezustekoa ematen dio lehenengo faseko txapeldunari, FSGROUPE ARABA. Lehenengo zatian zuri-gorriak hobeto ibili ziren atsedenaldira 15 puntuko abantaila lortuz. Bigarren zatian fin jarraitu zuten baina etxekoak esfortzu haundia egin zuten eta pixkanaka markagailuan gerturatzen joan ziren azken bultzada itzel bati esker. Azkenean, 55-60.

SAILKAPENA:

A2-an LAURO A eta FUNDACION 5+11 BASKONIA izan ziren lehenengoak. Partidua oso parekatuta egon zen non etxekoak zerbait gehiago asmatu zuten lehenengo zatian 11 puntuko aldearekin iristen. Bigarrenean hartu eman haundia egon zen bi taldeen artean saskibaloi ikusgarria eginez eta saskiratze asko lortuz. Gasteiztarrak saiatu ziren baina jaurtiketa libreetan gehiegi barkatu zuten eta buelta ematea ezinezkoa egin zitzaien 60-51 bukatuz.

Zornotzan partidu interesgarria jolastu zen INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA eta BERA BERA-ren artean. Hasiera batean bazirudien donostiarrak zerbait hobeto iritsiko zirela ohituta daudelako Euskal Ligako mailara, baina bizkaitarrak orokorrean hobeto jolastu zuten. Lehenengo zati gorabeheratsu baten ondoren, berdinduta joan ziren aldageletara. Hortik bueltan, etxekoak oso ondo sartu ziren bigarren zatira eta 76-60 eraman zuten, gipuzkoarrei partiduan sartzeko aukerarik eman gabe.

Azkenik EASO BASKET BURUNTZA-k eta LA SALLE BILBAO-k jolastu zuten igande goizean. Donostiarrak izugarri sartu ziren partidura 16-6ko partzial batekin, partidua guztiz kontrolatuz. Hala ere, bizkaitarrak segituan buelta eman eta atsedenera 1 gora joan ziren. Bigarren zatian kanpokoak beraien nagusitasuna erakutsi zuten eta Noa Romaña-ren aginpean (28 puntu 5 hirukorekin), partidua menderatzea lortu zuten nahiz eta etxekoak oso ondo borrokatu. Azkenean 59-74.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

Asteburuko partidurik zirraragarriena luzapenean erabaki zen EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean. Espainiko txapelketara joateko borrokatuko duten bi talde bezela, argi eta garbi utzi zuten irabazi nahi zutela. Gipuzkoarrak gehiago izan ziren lehenengo zatian aldageletara 15 puntuko abantailarekin iritsiz. Bigarren zatian bilbotarrak partiduari guztiz buelta eman zioten bukatzeko minutu bat falta zela 7 gora jarriz. Azken minutu horretan etxekoak azken esfortzua egin zuten eta 10 segunduren faltan Eneko Martinez-en hiruko bati esker partidua luzapenera joan zen. Bertan bizkaitarrak finago egon ziren eta azkenean 96-100 irabazi zuten.

Gasteiztar derbian, AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI eta FUNDACION 5+11 “A”-ren artean, kolore bakarra egon zen, gorri-urdina. Lehenengo zatian etxekoen gainetik pasa ziren defentsan lan ona eginez baina batez ere erasoko mendebalari esker. Hirugarren laurdenean etxekoak Baskoniaren saskiratze maila berdintzea lortu zuten laurden hori irabaziz, baina azkenekoan berriro ere kanpokoek laurdena menderatu zuten. Azkenean 60-114.

A1-eko azken partiduan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k galdu egin zuen 75-81 LOIOLA INDAUTXU 06-ren aurka. Partiduan orokorrean bilbotarrak finago egon ziren azken laurdenera 16 gora iritsiz. Partidua kontrolpean zutela, etxekoak arraza atera zuten eta azken minutura 2 puntura jartzea lortu zuten. Hortik aurrera, jaurtiketa libreak medio, kanpokoak partidua itxi zuten asko sufritu eta gero.

SAILKAPENA:

A2-an partidu guztiak oso parekatsu egon ziren. Lehenik eta behin ORDIZIA ORKLI-k eta GETXO SBT-k jolastu zuten larunbat goizean. Lehenengo zatia tira-bira gogorra izan zen atsedenera puntu bateko aldearekin iritsiz. Hirugarren laurdenean etxekoak soilik jaurtiketa libre bat gehitzea lortu zuten bizkaitarren 15 punturen ondoan. Azken laurdenean aldiz ordiziarrak izan ziren laurdena guztiz menderatu zutenak baina esfortzu haundia eta gero, ertzean geratu ziren, 54-56.

IBAZABAL-ek eta ALTER CONSULTING ISB-k ere sekulako ikuskizuna eskeini zieten zale guztiei. 92-90eko emaitzarekin, etxekoak pixkanaka nahi zuten partidua eraikitzen hasi ziren azken laurdenera 11 puntuko aldearekin iritsiz. Hala ere, gipuzkoarrak amore emango ez zutela garbi zegoen, eta azkeneko partzial izugarri bati esker partiduan sartu ziren irabazteko aukera edukita. Aipatzekoa da Jon Paternina (34 puntu) eta Eneko Errasti-k (33 puntu) eduki zuten lehia itzela.

TABIRAKO BAQUE-k AXA AMURRIO “A” jaso zuen etxean partidu arraro batean. Arabatarrak oso ondo sartu ziren 10-33ko partzial bat eskuratuz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera gauzak berdintzen joan ziren baina etxekoek ez zuten lortzen emaitza murriztea. Azken laurdenera arte, non durangoarrak erritmoa areagotu zuten eta azken partzial bati esker markagailuan asko gerturatu ziren. Azkenean 70-77 irabazi zuten kanpokoak lehenengo laurdenean eginiko partzialari esker.

Azkenik, ZAST ZARAUTZ eta SANTURTZI SK-ren arteko partidua jolastu zen, 71-55eko emaitzarekin. Bi taldeak, hirugarren aldiz jolasten zuten elkarren aurka. Hiruetan gipuzkoarrak gailendu dira baina oraingoan izerdi asko bota eta gero. Lehenengo laurdenean 12 puntuko aldea zabaldu zuten baina, bizkaitarrak, bigarrenean, partiduan bukaeraraino egongo zirela erakutsi zuten. 8 puntuko aldearekin, etxekoak pixkanaka partiduaren kontrola hartu zuten garaipena lortuz.

SAILKAPENA: