Araia Peña-k historia egin zuen 44 puntu sartuz Ibaizabal-en garaipenean.

NESKEN LEHEN MAILA

KUTXABANK ARASKI-k euskal derbia irabazi zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka 75-72. Partidua oso parekatua egon zen atsedenaldira arte non gasteiztarrak 4 gora joan ziren. Bigarren zatian kanpokoak hobeto sartu ziren partzial on batekin eta alde txiki bat lortuz, baina berdekoak azken laurden finago bati esker, garaipena etxean geratzea lortu zuten.

IDK EUSKOTREN-ek bere partetik Murtzian galdu zuen HOZONO GLOBAL JAIRIS-en aurka. Donostiarrak oso ondo sartu ziren partidura eta atsedenaldira irabazten joan ziren. Bigarren zatian etxekoak sendo egin ziren eta partiduari buelta eman zioten bi partzialak menderatuz. Azkenean 67-61 eta Azu-renak aukera ederra galdu zuten sailkapenean aurrera pauso bat emateko.

NESKEN BIGARREN MAILA

Jardunaldi honek izen propioa du eta hori Araia Peña-rena da. IBAIZABAL-ek etxean irabazi zuen CB ANDRATX-en aurka 86-78. Partidua oso estu egon zen beheko postuetan dauden bi taldeen artean, eta behar zuten bezela, biek garaipenaren bila atera ziren. Araia Peña-k oso garbi zuen, garaipena etxean geratzea eta horretarako, sekulako emanaldia eman zuen 44 puntu sartuz. 2002/03 denboralditik ez da ikusi horrelakorik eta garbi dago gernikarrak egin duena historikoa izan dela.

HGB AUSARTA BARAKALDO-k bere partetik garaiezin jarraitzen du denboraldi eder batean. Oraingoan BASKET ALMEDA-ren etxea bisitatu zuten, sailkapeneko azken aurrena, eta espero zen bezela, nahiz eta etxekoak lehenengo laurdenean bizkaitarren erritmoari eutsi, pixkanaka partidua menderatu eta kontrolatu zuten 54-79 irabaziz.

Azkenik, sailkapeneko 2º postuaren borroka eduki genuen FUSTECMA NBF CASTELLO eta DOMUSA TEKNIK ISB-ren artean. Gipuzkoarrentzako aukera aparta zen aldea zabaltzeko aurkari zuzen honen aurka baina castelloarrak fuerte egin ziren etxean eta partidua kontrolatu zuten denbora guztian zehar. Gipuzkoarrak azken esfortzu batean eta laurden on bati esker, 5 puntura jartzea lortu zuten azkenean 61-55 galduz.

   

ACB LIGA

BASKONIA-k izerdi asko bota behar izan zuen garaipena eramateko OBRADOIRO-ren aurka. Howard anaien lehia itzelean, gasteiztarrak erritmo haundiko partidu batean 89-79 eraman zuten. Garaipen honekin 6º postuan jartzen dira Valentzia Basket-ekin berdinduta eta 4º postua garaipen batera edukita.

SURNE BILBAO BASKET-ek ere garaipena gehitu zuen aurkari zuzena den BASKET ZARAGOZA-ren aurka infartuzko partidu batean. Bilbotarrak lehenengo zatian partidua menderatu eta denborak kontrolatu zituzten 13 puntuko aldea lortuz. Bigarren zatian aragoiarrak bizkortu egin ziren eta partiduan sartzea lortu zuten 86-83 galduz.

ZILARREZKO LEB MAILA

JUARISTI ISB-ek garaipenaren senda berreskuratu zuen LOBE HUESCA LA MAGIA-ri irabazi eta gero, 71-67. Gipuzkoarrak beharrezko garaipena lortu zuten zaleen aurrean Gaizka Maiza goren baten aginpean (24 puntu). Lehenengo zatia guztiz kontrolatu eta menderatu zuten baina huescakoak bigarren zatian eginiko esfortzuarengatik partiduan sartu ziren azken minutuetan.

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-k bosgarren garaipena jarraian lortu zuen HUELVA COMERCIO-ren etxean 90-91. Etxekoak orokorrean hobeto egon ziren partidu guztian zehar, baina azken laurdenean bizkaitarrak arraza atera eta 19-30eko partzial bati esker garaipena etxera eraman zuten. 10 segunduren faltan jaurtiketa libre bati esker lortu zuten azken abantaila.

   

EBA MAILA

Jardunaldia MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta REDLINE MEKANIKA TAKE-k zabaldu zuten Iturripen. Tolosarrak lehenengo zatian sekulako ikuskizuna eman zuten etxeko taldea oso txiki eginez. Hala ere, arrasatearrak jokalari oso onak dauzkate eta talentu horri esker pixanaka partiduari buelta ematen hasi ziren irabazten bukatu arte, 91-88.

SANTURTZI SK-k ezin izan zuen 2º postuan dagoen LBC COCINAS-en aurka. Lehenengo hiru laurdenetan, nahiz eta errioxarrak gehiago asmatu, bizkaitarrak partiduan mantendu ziren momentu oro. Azken laurdenean aldiz kanpoko taldeak partidua guztiz hautsi zuen 52-74 irabaziz.

Liderra den BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ri espero baino gehiago kosta zitzaion GRUPO INMAPA FILIPENSES-i irabaztea. Bilbotarrak, bigarren laurdenean lortu zuten abantailari esker atera zuten oso borrokalari egon zen talde baten aurka. Azkenean 66-55 bukatu zen eta 9.en garaipen jarraia lortu dute.

GETXO SASKIBALOI TALDEA-k goiko postuetan jarraitzen du CANTBASKET04-ri 83-69 irabaziz. Partidua oso parekatsua izan zen orokorrean azken laurdenera arte, non defentsa bikain bati eta batez ere Carlos Gil-en erakustaldiari esker (36 puntu 7 hirukokin), garaipena etxean geratu zen.

BASKONIA-k azkenaren etxea bisitatu zuen, VENTA DE BAÑOS, garaipen atsegin bat lortuz. Gasteiztarrak partiduko kontrola eraman zuten denbora guztian partzial guztiak irabaziz eta erasoan gozatuz. 3º postuan jarraitzen dute lehenengo bi taldeen porroten zai.

Azkenik, beste gipuzkoar derbian, ULACIA ZKE eta GIPUZKOA BASKET EASO-ren artean, zarauztarrak gailendu ziren. Etxekoak funtsezko garaipena lortu zuten aurkari zuzen baten aurka eta sailkapenean aurreratzen diete. Partidua oso berdindua izan zen orokorrean non zarauztarrak partzial txikiei esker 10 gora sartu ziren azken laurdenera. Bertan, donostiarrak, buelta emateko intentzioarekin, puntu batera jartzea lortu zuten. Azkenean, jaurtiketa libreei esker, 68-63 bukatu zen.

   

ARGAZKIAK: MARIA MENTXAKA