Lehenengo eta bigarren mailako mutilek 2.en itzulia hasten dute, oso erakargarria izango den jardunaldi batean.

KADETE NESKAK

Bigarren jardunaldia hastera doa eta LOINTEK GERNIKA-k eta EASO IBAETA BASKET-ek irekiko dute kadete nesken mailan. Gernikarrak, aurreko asteko porrota ahaztu nahiean, garaipena nahi duen aurkari zail bat jasoko du etxean. Donostiarrak ere galdu egin zuten.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren artean ere asko dago jokoan. Aurreko astean bi taldeek irabazi zuten eta dinamika horrekin jarraitu nahiko dute.

Azkenik, ZAST KURAYE ZKE eta MOVILTECK ISB-ren lehia edukiko dugu igande arratsaldean. Kanpokoak aurreko asteko nagusitasunarekin jarraitu nahi dute bigarren garaipena gehituz. Zarauztarrak ez dizkiete gauzak erraz jarriko.

A2-an jardunaldia 5+11 FUNDAZIOA eta arri BKL PAGOETA-ren artean hasiko da. Bi taldeak Euskal Ligan estreinatzeko lehenengo garaipena gehitu nahiko dute oso berdindua espero den partidu batean.

LOIOLA INDAUTXU 08-k MARIANISTAS IRRIBARREA jasoko du etxean goiko postuetan finkatzen hasteko. Gasteiztarrak aurreko porrotaz berritu nahiko dira gauzak zail ipiniz bilbotarrei.

Momentuz liderra den ASEVI ARASKI-k LA SALLE BILBAO jasoko du etxean partidu interesgarri batean. Gasteiztarrak goran egon nahi dute eta bilbotarrak lehenengo garaipena lortu.

Azkenik, aurreko fasean egon ziren eta oso ondo ezagutzen diren bi aurkari ikusiko dira elkar, BERA BERA eta EKIOLA OINTXE! Lehenengo fasean donostiarrak gailendu ziren bi partiduetan baina oraingoan edozer gauza gerta daiteke.

 

KADETE MUTILAK

FUNDACION 5+11 A-k oaindik estreiniatu gabeko TABIRAKO BAQUE-ren aurka jolastu du larunbat goizean. Gasteiztarrak erraz irabazi zieten lehenengo fasean eta durangoarren helburua sendo konpetitzea izango da.

BERRIO-OTXOA ere ez da oraindik estreinatu eta EASO GIPUZKOA BASKET-en aurka tokatzen zaio. Donostiarrak gose askorekin joango dira aurreko asteko porrotaz berritzeko. Etxekoei buruz oraindik informazio gutxi dugu beraz, gai izango dira emaitza on bat ateratzeko?

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k EKIOLA OINTXE! jasoko du etxean. Lehenengo fasean bilbotarrak gipuzkoarren gainetik pasa ziren eta oraingoan berdina egiten saiatuko dira. Kanpokoek erronka bezela hartuko dute partidua irabaztea.

A2-an SANTURTZI SK eta ZAST & FURIOUS-ek jolastuko dute lehenengo eta etxekoak denboraldiko lehen garaipena gehitu nahi dute. Zarauztarrak aldiz aurreko asteko dinamika igualarekin jarraitu.

AXA AMURRIO A-k ere lehen garaipena nahi du ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-ren aurka. Aurreko astean arabar derbian ondo konpetitu eta gero, gipuzkoarren bolada onarekin amaitu nahiko dute.

GETXO SBT eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-k elkarren kontra jolastuko dute larunbat arratsaldean. Bi taldeak egoera ezberdinean datoz eta etxekoen helburua izango da aurreko asteko porrotaz berritzea eta kanpokoak aldiz, dinamika berdinarekin jarraitu.

Bukatzeko, BARAKALDO BASKET eta ARABERRI-ren arteko lehia edukiko dugu. Gasteiztarrak bigarren garaipena lortzera joango dira gauzak ondo egiteko gogoarekin dagoen talde baten aurka.

 

JUNIOR NESKAK

Partidu oso interesgarriak ditugu jardunaldi honetan A1 multzoan.

Hasteko, EASO IBAETA BASKET eta EUROMEX ARASKI-ren arteko lehia, non bi taldeek fase honetako lehen garaipena gehitu nahi dute, Final 4erako sailkatzeko ilusioarekin.

FSGROUPE ARABA-k eta LOIOLA INDAUTXU 06-k aldiz lidergotzaren bila joango dira partidu oso erakargarri batean. Lehenengo fasean gasteiztarrak erraz gailendu ziren baina ziur gaude oraingoan bilbotarrak zaila jarriko dietela.

ATLETICO SN ANIE eta LOINTEK GERNIKA-k ere partidu erakargarria jolastuko dute. Gernikarrak irteera zaila edukiko dute Euskal Ligako erritmoa hartzea falta zaion arerio baten etxea bisitatuz. Donostiarrak ezustekoa ematen saiatuko dira.

A2-an lider dagoen INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-ri, atsedena tokatzen zaio jardunaldi honetan.

Bestetik, FUNDACION 5+11 BASKONIA eta EASO BASKET BURUNTZA-ren arteko partiduarekin hasiko gara larunbat goizean. Bi taldeek galdu egin zuten aurreko asteburuan eta oraingoan lehenengoa gehitzera joango dira.

Aurreko asteko atsedena eta gero, FUNDIBIDE ISB-k bilbora bidaiatuko du LA SALLE BILBAO-ren etxea bisitatzeko. Bi talde hauek dira faboritoenak hurrengo denboraldiko bi plazak lortzeko, beraz, partidu zirraragarria izango da.

Bukatzeko, BERA BERA-k eta LAURO A-k jolastuko dute. Bi talde hauek ez dira ezagutzen beraz inork ez daki zer gerta daitekeen. Donostiarrak etxean jolasten dutela aprobetxatuz sendo egin nahiko dira aurreko asteko porrota ahazteko.

 

JUNIOR MUTILAK

Junior mutiletan BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI izango ditugu lehenik eta behin. Irteera zaila izango da gasteiztarrentzako lehenengo faseko txapeldunaren aurka. Bilbotarrak lehenengo postua nahi dute beraz irabaztea ezinbestekoa izango da.

FUNDACION 5+11 A-k MONDRAGON UNIBERTSITATEA jasoko du etxean. Lehenengo fasean etxekoak gipuzkoarren gainetaik pasa ziren sekulako ikuskizunak eskeiniz. Oraingoan kanpokoak ezustekoa eman nahi diete gasteiztarrei.

EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k LOIOLA INDAUTXU 06 jasoko du etxean multzoko partidurik erakargarrienean. Donostiarrak gutxigatik galdu zuten aurreko astean eta porrot horretatik berritzen saiatuko dira partidu oso zail batean.

A2-an AXA AMURRIO A eta ORDIZIA ORKLI-k zabalduko dute jardunaldia. Dena oso berdindua dago multzo honetan eta lehenengo partidu hau horrela izango da. Arabarrak garaipenarekin datoz eta gipuzkoarrak aldiz porrotarrekin. Ikuskizuna ziurtatuta dago.

ALTER CONSULTING ISB-k eta TABIRAKO BAQUE-k ere lehenengo garaipena gehitu nahi dute fase honetan. Bi taldeek gutxigatik galdu zuten aurrekoan eta oraingoan ez dute garaipenari alde egiten utziko.

SANTURTZI SK-k denboraldiko lehenengoa nahi du baina horretarako aurkari oso zaila jasoko du etxean, IBAIZABAL. Galdakaokoak dinamika oso ona daramate eta kontun edukitzeko talde bat da. Edozer gauza gerta daiteke bizkaitar derbi honetan.

Azkenik, GETXO SBT eta ZAST ZARAUTZ-en arteko lehia estua izango dugu. Beraien arteko azkeneko partiduan zarauztarrak 2 gora egin zuten, beraz, bizkaitarrak oraingoan emaitza horri buelta ematen saiatuko dira.

 

NESKEN BIGARREN MAILA

Lehenengo fasea bukatzen ari da eta sailkapena oso berdinduta dago A-A multzoan.

Jardunaldia ATLETICO SAN SEBASTIAN eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren arteko lehiarekin hasiko da. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta ezinbestekoa izango dute garaipena lortze goiko multzoan sartzeko. Joanekoan donostiarrak 9 gora egin zuten beraz aberajea garrantzitsua izango da.

EASO IBAETA BASKET-ek eta MECALASE UNIBASKET-ek ezinezkoa dute goran sartzea baina garaipen bateko aldearekin, bata bestearen gainetik geratzen saiatuko dira. Bi taldeak ez daude dinamika oso onean eta porroten boladari amaiera jarri nahi diote.

LEIOA SBT-k 3º sailkatua jasoko du etxean, NAVASKET. Bizkaitarrak berdinketa laukoitz batean daude sartuta eta irabaztea funtsezkoa izan daiteke aurrera pauso bat emateko. Naparrak etxeko lanak eginak dituzte baina ez dira arazoetan sartu nahi.

MARISTAR LOGROÑO liderra jasoko du etxean igande goizean, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO. A priori bizkaitarren garaipena espero da, baina errioxarrak gauzak oso ondo egiten ari dira azken aldian eta ezustekoan harrapatu nahiko dituzte bilbotarrak.

Multzoko azken partidua UNSAIN GRUPO LAGUNAK eta GAZTE BERRIAK S.K.-ren artean izango da. Sailkapeneko goiko partean dauden bi talde dira beraz partidu oso parekatsua espero da. Etxekoak goran egoteko sailkatuak daude eta kanpokoak aldiz sailkatzeko aukera askorekin.

A-B multzoan sailkapena garbiago dago baina oraindik talde batzuk badute zer esanik.

Hasteko 3º postuaren borroka edukiko dugu LICEO MONJARDIN eta UBERAGA SOPELA-ren artean. Naparrak azkeneko bi partiduak galdu dituzte eta nahiz eta goran sartzeko sailkatuta egon, sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte. Kanpokoak aldiz, goiko multzoan sartzea ziurtatzeko, garaipena behar dute.

ALKIVENT TOJU bolada hoberenean dagoen taldea jasotzen du etxean, IZ4 HONDARRIBIA. Gasteiztarrak goran sartzeko azkeneko aukera bezela, garesti jarriko diote garaipena gipuzkoarrei. Azken hauek goran egoteko sailkatuta daude.

GETXO SBT-k ere ezin du galdu azken sailkatuaren aurka, AXA AMURRIO A, goran egoteko sailkatu nahi bada. Arabarrak azken garaipenari esker moralez beteta bidaiatuko dute eta partidu oso erakargarria espero da.

JACOBEO ALBERITE eta AVIA ZIZUR ARDOI beheko multzoan egongo dira, baina garaipen bateko aldea dute beraien artean eta bata bestearen gainetik egoten saiatuko dira. Joanekoan etxekoak 9 gora egin zuten, beraz, irabaziz gero naparrei aurreratuko diete.

Bukatzeko, GRAFICAS JUARISTI ZKE eta VALLE DE EGÃœES-ek jolastuko dute igande atsaldean. Naparrentzako garaipena funtsezkoa izan daiteke goiko multzoan sartzeko 2 garaipeneko abantailarekin daude eta. Zarauztarrak aldiz etxeko lanak eginak dituzte baina ez dute galdu egin nahi zaleen aurrean.

 

MUTILEN BIGARREN MAILA

Bigarren itzulia hastear dago maila honetan eta borroka itzelak daude sailkapen guztian zehar.

Liderrak, EASO GIPUZKOA BASKET-ek, UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU jasoko du etxean maila haundiko partidu batean. Donostiarrak soilik partidu bat galdu dute aurten eta berdin jarraitu nahi dute. Bilbotarrak berdinketa hirukoitz batean daude 2º postuaren borrokan.

SAN PRUDENCIO eta SORALUCE BKE egoera oso ezberdinean aurkitzen dira. Etxekoak goiko postuetatik garaipen batera daude azkeneko bi partiduak irabazi eta gero. Gipuzkoarrak aldiz beheko postuetatik aldendu nahiean, porroten boladari amaiera jarri nahi diete.

ASKARTZA CLARET aurreko asteko porrotatik berritu nahi da azken aldian oso ondo dabilen ORDIZIA K.E.-ri irabaziz. Bizkaitarrak 2º daude eta liderrak alde egin ez dezan partidua irabazten saiatuko dira.

BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-k mailako forma onenean dagoen DISDIRA BITXITEGIA ISB jasoko du etxean. Partidu oso zaila delarik, oñatiarrak dinamika onarekin hasi nahi dute bigarren itzulia eta ezustekoan harrapatu aurkaria.

PADURA eta HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren artea izango da partidurik parekatsuena. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean eta Final 4 postuetatik garaipen gutxira. Edozeinek irabazi dezake bizkaitar derbi hau.

ERROIBIDE IRUN eta AXA AMURRIO A-k garaipena beharrezkoa dute eta sekulako borroka edukiko dute igande goizean Artalekun. Bi taldeak jetsiera postuetan daude dinamika ez oso on batean eta irabaztea funtsezkoa izan daiteke bigarren itzulian egoerari buelta emateko.

Azkenik ARABERRI BASKET CLUB eta BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ren arteko partiduarekin amaituko da jardunaldia igande arratsaldean. Arabarrak dinamika onarekin jarraitu nahi dute final 4erako postuetan finkatuz eta bizkaitarrak aldiz jetsiera postuetatik urruntzen saiatuko dira.

   

 

NESKEN LEHENENGO MAILA

AFILADOS GASTEIZ ARABA eta SAN IGNACIO PREMO-ren arteko partidua da lehenengoa. Gasteiztarrak asko sufritzen ari dira denboraldi honetan eta nahiz eta aurkari zail bat duten aurrean, 3º sailkatua, aurpegia ematen saiatuko dira.

Azken sailkatuak, ABN CENTRO DENTAL GURPEGUI-k, aukera ona dauka potzutik ateratzeko UNIBASKET-en aurka. Errioxarrak aldiz taula erdian daude goiko postuetatik oso gertu eta azkeneko bi partiduak irabazita. Dinamika horrekin jarraitzea funtsezkoa izango da gora egiteko.

LA SALLE VERSIA-k eta LOINTEK GERNIKA-k lehia oso estua edukiko dute 5º postuaren borrokan. Gernikarrak garaipen bateko abantaila dute eta bilbotarrak sailkapenean berdintzera joango dira. Joaneko partiduan kanpokoak 7 gora egin zuten.

NAVARRO VILLOSLADA eta ASKARTZA CLARET ere aurkari zuzenak dira eta maila mantentzeko borrokan murgilduta daude. Bizkaitarrak daude gainetik baina soilik garaipen bateko aldearekin. Hala ere, aberaje oso positiboa dute eta zaila egingo zaie naparrei hori berreskuratzea.

Asteburuko partidurik erakargarriena LOIOLA INDAUTXU eta EASO IBAETA BASKET-en artean izango da. 2º sailkatuak bilbotarren zelaia bisitatuko du Araskiren erritmoari eusten jarraitzeko. Bilbotarrak azkeneko porrotaz ahaztu dira iada eta goiko postuetan segitzeko intentzioarekin daude.

ZORNOTZA ST eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko partidua ere oso parekatsua espero da. Bi taldeak sailkapeneko beheko postuetan daude garaipen bateko aldearekin. Jetsiera postuak atzean uzteko, aurkari zuzen baten aurkako ezinbesteko garaipena gehitu beharko dute.

Azkenik, sekulako partidua izango dugu MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ARASKI-ren artean. Gasteiztarrak denboraldiko lehen porrota sufritu zuten pasa den astean eta oraingoan bolada oso onean dagoen talde gipuzkoarraren etxea bisitatzen du. Maila haundiko partidua espero da.

   

 

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Bigarren itzuli hau ostiralean hasiko da TABIRAKO BAQUE eta GOERRI ALMACENES USABIAGA-ren artean. Durangoarrak bolada onean datoz eta oraindik partidurik irabazi ez duen urretxuarren aurka jolasten dute. Gipuzkoarrak zail edukiko dute baina ezustekoa ematen saiatuko dira.

Larunbatean EKOGAR GEOTERMIA URGATZI eta LEIOA SBT-k jolastuko dute Olabide Ikastolan. Gasteiztarrentzako aukera ona izango da goiko postuetara gerturatzeko eta bizkaitarrentzako aldiz, jetsiera postuetatik aldentzeko. Partidu erakargarria izango da.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO eta LOIOLA INDAUTXU-k ere lehia sendoa edukiko dute. A priori kanpokoak dira irabazteko faboritoenak baina, etxekoak sendo egingo dira zaleen aurrean. Azken hauek garaipenaren senda berreskuratu nahi dute gora begiratzen hasteko.

ATLETICO SAN SEBASTIAN eta LA SALLE VERSIA-k lehia itzela edukiko dute Final 4erako postuen borrokan. Donostiarrak bilbotarrak baino garaipen bat gehiago dute eta etxean jolasten dutela aprobetxatuz abantaila hori haunditzen saiatuko dira.

Beste partidu parekatsu bat AISLA ARMETI IBAIZABAL eta NAVASKET-en artekoa izango da. Bi talde hauek ere garaipen bateko aldearekin daude eta denboraldi bukaeran arazoak sahiestu nahiean irabazten saiatuko dira.

ULACIA ZKE-k liderra jasoko du etxean igande arratsaldean, VALLE DE EGÃœS. Naparrak lehenengo itzuli ia ezin hobea egin dute eta dinamika berdinarekin hasi nahi dute bigarrena. Zarauztarrak bere partetik jetsiera postuetan kokatuta daude baina oso ondo konpetitzen duen talde bat dira.

Bukatzeko, MEGACALZADO ARDOI eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren arteko partiduan, gipuzkoarrak ezustekoan harrapatu nahi dituzte bigarren sailkatuak. Naparrek igoera zuzena lortu nahi dute eta horretarako aurreko asteko sentsazio onei jarraipena ematen saiatuko dira.

Â