Kadete eta Junior mailak ohikoa den bezela, ez dute huts egin.

KADETE NESKAK

A1-ean sailkapena sutan dago berdinketa hirukoitz batekin lehenengo postuan.

Izan ere, OPTICA TROCONIZ ARABA eta MOVILTCEK ISB-ren arteko partiduan, Gipuzkoarrak gailendu ziren 57-67. Partidua orokorrean berdinduta egon zen nahiz eta lehenengo zatian kanpokoak zerbait finago ibili. Hala ere, arabarrak, hiruko marratik eta Lucia Chico-ren partidu bikain bati esker (21 puntu 12 errebote), Azkoitiarrek ezarritako erritmoari eustea lortu zuten. Azkenean, eta Nora Arozena-ren beste emanaldi bat eta gero (37 puntu eta 30 errebote), txanpona azken hauen alde erori zen.

Ordizian ere infartuzko partidua bizi zen ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean. Lehenengo hiru laurdenetan etxekoak hobeto egon ziren partzial guztiak gutxigatik irabaziz eta azken laurdenera 12 gora sartuz. Bertan, gernikarrak erakutsi zuten sekulako taldea direla eta beste abiadura bat sartu zuten partiduari buelta ematen saiatzeko. Era berean, lehenengo 5 minutuetan 1-16ko partziala egin zuten aurretik jartzeko markagailuan, 5 puntuko abantaila lortuz. Azkenean, eta bukaera estu baten ostean, garaipena etxean geratu zen jaurtikera libre bati esker.

Zarautzen ere lehia zirraragarria egon zen sailkapeneko azkeneko bien artean. ZAST KURAYE ZKE eta EASO IBAETA BASKET-ek, lehenengo garaipena lortu nahi zuten Final 4-era sailkatzeko aukerak ez galtzeko. Partidua oso gorabeheratsua izan zen, hasieran donostiarrak finago ibiliz, baina etxekoak atsedenera 2 gora joanez. Bigarren zatian dena parekatuta egon zen eta ez zen erabaki azken segunduetara arte non, kanpokoak gailendu ziren, 48-49.

SAILKAPENA:

A2-an ere, dena nahiko parekatsu dago batez ere erdiko zonaldean.

Jardunaldia, atarikoan azaldu genuen bezela, gasteiztar derbi batekin hasi zen asteartean, MARIANISTAS IRRIBARREA eta FUNDACION 5+11-ren artean, kanpokoen garaipenarekin, 47-52.

Asteburuan beste hiru partiduak jolastu ziren LA SALLE BILBAO eta EKIOLA OINTXE!-ek zabalduriko lehiarekin. Lehenengo zatian bilbotarrak gehiago izan ziren partidua guztiz menderatuz eta aldageletara 9 puntuko abantailarekin joanez. Bigarren zatian, gipuzkoarrak esnatu egin ziren eta hirugarren laurden parekatsu baten ostean, azkeneko laurdenean partiduaren kontrola hartu zuten eta, partzial on bati esker, azkenean 64-71 irabazi zuten.

BERA BERA eta LOIOLA INDAUTXU 08-ren artean ere, partidua antzekoa izan zen. Lehenengo zatian donostiarrak jaun eta jabe izan ziren 14 gora joanez atsedenaldira baina, hortik bueltan, bilbotarrak energia ezberdin batekin sartu ziren hirugarren laurden bikain bati esker eta azkeneko laurdenera 2 behera iritsiz. Azkenean, dinamika kanpokoen alde jarraitu zuen eta amaiera estu bat eta gero, partidua 53-56 bukatu zen.

Bukatzeko, ASEVI ARASKI eta arri BKL PAGOETA-ren arteko lehian, Gasteiztarrak Beasaindarren gainetik pasa ziren hasiera itzel bati esker. Kanpokoak oso gaizki sartu ziren partidura eta etxekoek hori ondo aprobetxatu zuen atsedenaldira 24 puntuko aldea lortuz. Bigarren zatian, gipuzkoarrak dakiten bezela jolasten hasi ziren eta partzial on bati esker markagailuan zerbait gerturatzea lortu zuten. Hala ere, azkenean eta berdekoen azken partzial on bati esker, 70-40 amaitu zen.

SAILKAPENA:

 

 

KADETE MUTILAK

A1-ean soilik bi partidu jolastu dira jardunaldi honetan, emaitza oso antzekoekin.

Lehenik eta behin lidergotzaren borroka eduki genuen FUNDACION 5+11 eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean. Gasteiztarrak oso ondo sartu ziren partidura lehen partzial on bat lortuz eta erritmo haundiarekin jolastuz. Bigarren laurdenean aldiz, bizkaitarrek defentsako maila areagotu zuten eta hainbat baloi lapurtuz partiduan sartzea lortu zuten, 5 behera iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian, dena oso parekatuta egon zen, baina, etxekoek errebotean eduki zuten nagusitasunari esker, ez zieten utzi kanpokoei emaitzari buelta ematen. Azkenean 77-73 eta itzuliko partiduan erabakiko da dena.

Bestalde, TABIRAKO BAQUE eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek antzeko emaitza utzi zuten, 74-77. Orokorrean donostiarrak gehiago izan ziren batez ere lehenengo zatian. Hala ere, bizkaitarrak partiduari eutsi zioten une oro, eta nahiz eta momentu askotan 20 puntuko desabantailarekin egon, sendo borrokatu zuten bukaerararte, azken minutuan 2 puntura jartzea lortuta. Azkenean, kanpokoek jaurtiketa libreetaz baliatuta, ez zuten barkatu.

Jardunaldia datorren ostegunean amaituko da EKIOLA OINTXE! eta BERRIO OTXOA-ren artean.

SAILKAPENA:

A2-an ere jardunaldia zirraragarria izan zen.

BARAKALDO BASKET eta GETXO SBT-ren artean, azken segunduetan erabaki zen kanpokoen alde, 66-67. Hala ere hasieran partiduak kolore bakarra eduki zuen, getxotarrena. Hauek lehenengo zatia guztiz menderatu zuten eta atsedenaldira abantail eroso batekin iritsi ziren, 16 gora. Bigarren zatian etxekoak esnatu egin ziren eta erritmoa areagotzea lortu zuten partiduan sartuz. Azken laurdenean eta partzial eder baten ostean, azken minutura 1 gora sartu ziren. Azkenean, egindako esfortzu haundiari ezin izan zioten amaiera bikaina eman kanpokoak irabaztea lortu baitzuten.

ZAST & FURIOUS-ek ere ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-ren aurka galdu zuen 66-71. Partidu guztian zehar bi taldeek tira-bira bizia eduki zuten hainbat lidergotza aldaketekin. Atsedenaldia eta gero, gasteiztarrak indartsu sartu ziren eta partzial on bat lortu zuten abantail txiki batekin sartzeko azken 10 minutuetara. Azkeneko laurden estu baten ostean, etxekoak ez zuten lortu emaitzari buelta ematea eta kanpokoak sailkapenean aurreratzen diete nahiz eta garaipen eta porrot berdinekin egon.

AXA AMURRIO A eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-ren arteko arabar derbian, etxekoak daramaten bolada onari jarraipena eman zioten bigarren garaipen jarraia lortuz. Azken hauek, hasiera on bati esker, partiduaren kontrola eraman zuten azken laurdenera arte. Bertatik aurrera, hiriburukoak partiduari guztiz buelta ematea lortu zuten 2-14ko partzial bati esker, baina, ezin izan zioten emaitzari eutsi eta lidergotza berriro ere etxera bueltatu zen pare bat hirukoez lagunduta, 71-67.

Bukatzeko, liderrak, ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k, ez zuen barkatu azkenaren etxean, SANTURTZI SK, emaitza sendo bat lortuz, 56-91. Hasieratik bukeararaino gehiago izan ziren erritmo haundiarekin jolastuz eta batez ere erasoan asko sortuz. Dinamika oso ona daramate gipuzkoarrak eta oraintxe bertan garaitu gabe dagoen talde bakarra dira.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

A1-eko sailkapenean, goiko taldeek aurrera pauso garrantzitsua eman dute.

Jardunaldia LOINTEK GERNIKA eta EUROMEX ARASKI-k zabaldu zuten larunbat goizean. Hasiera nahiko berdintsua izan zen baina, gernikarrak, pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren hirugarren laurdenean alde txiki bat zabalduz. Gasteiztarrak bikain lehiatu zuten baina ezin izan zioten eutsi etxekoen erritmoari. Azkenean, 69-55 eta Mikel Retolaza-renak garaitu gabe jarraitzen dute.

LOIOLA INDAUTXU 06 eta EASO IBAETA BASKET-en artean borroka estua espero zen, eta hasiera horrela izan zen, bi taldeen arteko hartu eman biziarekin. Bigarren laurdenean iada etxekoak finago ibili ziren eta alde txiki bati esker atsedenera 6 gora iritsi ziren. Hirugarrenean, berriro ere dena oso parekatuta egon zen baina bilbotarren abantaila mantenduz. Azkenean, donostiarrak hustu egin ziren eta bizkaitarren azken partzial bikain bati esker, 83-65 bukatu zen.

ATLETICO SN SN ANIE-k ezin izan zion eutsi liderrak, FSGROUPE ARABA-k, ezarritako hasierako erritmoari eta 47-69 galdu zuen. Partidua iada lehenengo zatian erabaki zen gasteiztarren sekulako emanaldiari esker, 20-42. Bigarrenean, donostiarrak sendoago egon ziren kanpokoen indarrak berdinduz baina emaitzari buelta ematea lortu gabe. Arabarrak lidergotzan jarraitzen dute gernikarrekin berdinduta.

SAILKAPENA:

A2-a iragarrezina bihurtzen ari da emaitza oso ezberdinekin aste batetik bestera.

Hasteko, FUNDACION 5+11-ek FUNDIBIDE ISB-ri irabazi zion 62-60. Partidua oso gorabeheratsua izan zen denbora guztian. Lehenengo laurdenean gipuzkoarrak gehiago izan ziren alde txiki bat lortuz baina, arabarrak, segituan erantzun zuten atsedenaldira indarrak berdinduz. Hirugarren laurdenean berriro ere kanpokoak finago ibili ziren baina partidua haustea lortu gabe eta azkeneko partzialera 4 gora iritsiz. Azkeneko laurdenean, dena oso parekatuta egon zen non, 2 minuturen faltan, Azkoitiarrak 7 punturengatik agintzen zuten. Partidua horrela bukatuko zela ematen zuenean, etxekoek azken bultzada eman zuten eta 9-0ko partzial bati esker, emaitzari buelta eman zioten.

BERA BERA dinamika onean sartu da fase honetako bigarren garaipen jarraia lortuz eta 3º postuan kokatuz. Aurrean ondo ezagutzen duen eta lehenengo fasean sufritu zuen LA SALLE BILBAO izan zuten. Bilbotarrak ez ziren ondo sartu partidura eta donostiarrak lehenengo zatia guztiz menderatu zuten, 18 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian kanpokoak buelta ematen saiatu ziren baina etxekoek une oro emaitza kontrolatu zuten eta sentsazio oso onekin 72-57 gailendu ziren.

Azkenik, INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA eta LAURO A-ren arteko lehian, lidergotza zegoen jokoan. Etxekoak gailendu ziren hasieran lorturiko partzial on bati esker eta horrek, erosotasuna eman zien partidu guztian zehar. Kanpokoak duintasunez borrokatzen jarraitu zuten eta hurrengo bi laurdenetan dena oso estu egon zen azken laurdenera 11 puntuko aldearekin iritsiz. Azkenean, bizkaitarrak partidua hautsi zuten 76-58 irabaziz eta lehenengo izateko aurrera pauso itzela eman dute.

EASO BASKET BURUNTZA-k atsedena eduki zuen jardunaldi honetan.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

A1-ean, FUNDACION 5+11 eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko lehiarekin zabaldu zen jardunaldia. Partidua, espero zen bezela, oso parekatsua izan zen bi taldeen arteko hartu eman itzelarekin. Hala ere, gasteiztarrak bigarren laurdenean alde txiki bat zabaltzea lortu zuten, bukaeraraino aurretik egotea lortuz. Aipatzekoa da, Filip Raicevic-en eraginkortasuna, batez ere kanpokoak gerturatzen ari zirenean. Azkenean 84-75.

AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-k sekulako garaipena lortu zuen LOIOLA INDAUTXU 06-ri 71-65 irabazi eta gero. Gasteiztarrak aurrera pauso itzela eman dute sailkapenean garaipen honekin Final 4 postuetan kokatuz. Partidua oso gorabeheratsua izan zen orokorrean. Bilbotarrak hasieran hobeto hasi ziren erasoan oso fin ibiliz baina bigarren laurdenean gasteiztarrak emaitzari buelta eman zioten atsedenera 6 gora iritsiz. Hirugarren laurdenean etxekoak dinamika onarekin jarraitu zuten azken laurdenera abantail garrantzitsu batekin sartuz. Partidua amaituta zegoela zirudienean, kanpokoak azken esfortzua egin zuten emaitzari buelta emateko baina bidean geratu ziren.

Azkenik, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta EASO GIPUZKOA BASKET-en arteko lehian, donostiarrak gehiago izan ziren une oro eta partidu guztia menderatu zuten. Hirugarren laurdenean arrasatearrak partiduan sartzen saiatu ziren baina azkeneko laurdenean berriro ere kanpokoek beraien nagusitasuna erakutsi zuten, 53-92 irabaziz. Garaipen honekin hiriburukoak 3º postuan kokatzen dira sentsazio oso onak berreskuratuz.

SAILKAPENA:

A2-an ALTER CONSULTING ISB eta GETXO SBT-ren artean zabaldu zen jardunaldia. Gipuzkoarrak eraman zuten partiduaren pixua hasieratik eta erasoan edukiko ehunekoez lagunduta, 84-59 irabazi zuten. Garaipen honekin 3º jartzen dira eta nahiz eta hasiera txarra eduki, dinamika ona aurkitu dute. Bizkaitarrei aldiz kontrakoa gertatu zaie, hasiera oso ona eduki zuten baina bigarren porrot jarraia gehitu dute honekin.

IBAIZABAL garaitu gabe jarraitzen du TABIRAKO BAQUE-ri 60-51 irabazi eta gero. Galdakaokoak hasiera itzela eduki zuten 8 puntuko aldea zabalduz markagailuan. Hortik aurrera dena oso parekatsu egon zen bien arteko hartu eman interesgarriarekin. Durangoarrak bukaerara arte borrokatu zuten baina etxekoak momentu oro emaitza ondo kudeatu zuten partidua amaitu arte.

SANTURTZI SK eta ORDIZIA ORKLI-k lehenengo garaipenarengatik borrokatu zuten bizkaitarren etxean. Partidua oso parekatuta egon zen hasieratik, bi taldeak oso serio sartu baitziren, garaipenak zuen garrantziaz kontzientziatuta. Lehenengo hiru laurdenetan inorrek ez zuen lortu partidua haustea baina, azkenekoan, gipuzkoarrak sendo sartu ziren eta erasoan fin ibiliz 52-62 irabazi zuten.

Azkenik, AXA AMURRIO A eta ZAST ZARAUTZ-en artean, lehenengo zati gorabeheratsuarekin hasi zen partidua. Lehenengo laurdenean etxekoak jaun eta jabe izan ziren 24-8ko partzial bat eskuratuz, baina gipuzkoarrak, bigarren laurden sendo bati esker, 6 puntura jarri ziren atsedenaldira. Bigarren zatian arabarrak berriro ere oso serio sartu ziren eta neurketa guztiz kontrolatuz 65-49 irabazi zuten lidergotza partekatuz Ibaizabalekin.

SAILKAPENA: