Berdinketa laukoitza mutilen lehen mailako lidergotzan, nesken bigarren mailako A-B multzoan dena erabakita dagoen bitartean.
NESKEN BIGARREN MAILA
A-A multzoan KILLYAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek porroten bolada txarrari amaiera ipini zion MECALASER UNIBASKET-i 76-63 irabaziz. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, donostiarrak hirugarren laurdenean partidua haustea lortu zuten partzial sendo bati esker. Errioxarrak ez zioten etsi eta duintasunez borrokatu zuten bukatu arte.
UNSAIN GRUPO LAGUNAK dinamika apartarekin jarraitzen du EASO IBAETA BASKET-en etxean irabazi eta gero, 53-71. Naparrak hasieratik gehiago izan ziren atsedenaldira 19 gora joanez. Atsedena eta gero partidua oso parekatuta egon zen baina kanpokoek emaitza kontrolatu zuten donostiarrei gerturatzen utzi gabe.
MARISTAS LOGROÑO-k urtea ederki hasi du eta sekulako dinamika darama azkeneko 5 partiduetatik 4 irabaziz. Igandean jolastu zuten GAZTE BERRIAK S.K.-ren aurka eta indartsu egin ziren etxean, batez ere hasieran, non lehenengo zati on bati esker atsedenera 8 gora joan ziren. Hirugarren laurdenean naparrak ondo erantzun zuten partziala irabaziz eta desabantail txikiarekin iritsiz azken laurdenera. Bertan, etxekoak gehiago izan ziren eta partidua eraman zuten 63-49 irabaziz.
ESCOLAPIOS BILBAO eta LEIOA SBT-k gauza asko zituzten jokoan eta kanpokoak urrea balio duen garaipena lortu zuten A1-era sailkatzeko helburuarekin. Partidua oso estu egon zen atsedenaldira arte, espero zen bezela. Hirugarren laurdenean etxekoak finago ibili ziren partiduaren kontrola hartuz baina, azkenekoan, kontrol hori besteek hartu zuten sekulako partziala lortuz eta 38-54 amaituz.
Azkenik, NAVASKET eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren arteko lehian, dena oso parekatuta egon hasieran atsedenaldira berdinketarekin iritsiz. Hirugarren laurdenean, Claudia Mujika-ren laguntzaz (16 puntu laurdenean), bilbotarrak partidua hautsi zuten sekulako emanaldia eskeiniz. Naparrek azkenekoan erantzuten saiatu ziren partzial on bati esker baina buelta ematea lortu gabe. Kanpokoak 63-73 irabazi zuten.
SAILKAPENA:
A-B multzoan dena zehaztuta gelditu da jardunaldi honetan GETXO SBT-ren garaipena eta VALLE DE EGÜES-en porrota eta gero.
Jardunaldia ALKIVENT TOJU eta AVIA ZIZUR ARDOI-k zabaldu zuten gasteiztarren garaipenarekin, 66-34. Hala ere, naparrak hobeto sartu ziren partidura lehenengo partziala irabaziz batez ere defentsa gogor bati esker. Hortik aurrera, istorioa guztiz aldatu zen eta etxekoak jaun eta jabe izan ziren erritmo haundiarekin jolastuz.
LICEO MONJARDIN-ek ere garaipena eskuratu zuen azken sailkatuaren aurrean, AXA AMURRIA A. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen azken laurdenera sartu arte. Bertan, etxekoak partidua hautsi zuten eraso eraginkorrez lagunduta eta defentsa bikain bati esker. Arabarrak duintasunez lehiatu zuten baina azken laurdenean hustu egin ziren.
Lehen aipatu bezela, sailkapenean dena zehaztuta gelditu da, VALLE DE EGÜES-en porrota eta gero. Naparrak IZ4 HONDARRIBIA-ren aurka jolastu zuten, bigarren sailkatua eta espero bezela ez zen partidu erraza izan. Gipuzkoarrak oso ondo sartu ziren partidura abantail txikia lortuz eta hori mantenduz atsedenera arte. Hortik bueltan, etxekoak sendo egin ziren eta emaitza murriztea lortu zuten azkeneko laurdenara 4 behera iritsiz. Azkenean, eta kanpokoek finago egonez, azkenean 52-61 bukatu zen bailarakoei A1-era sailkatzeko aukerarik gabe utziz.
GETXO SBT-k bere partetik berea egin zuen sailkapen zuzena lortzeko JACOBEO ALBERITE-ren aurka irabaziz. Hasieratik nagusi izan ziren laurden guztiak irabaziz eta partidu borobila eginez. Kanpokoak ez zuten lortu etxekoen erritmoa berdintzea eta nahiz eta duintasunez borrokatu, porrot gogorra jaso zuten, 88-54.
Bukatzeko, UBERAGA SOPELA eta GRAFICAS JUARISTI ZKE-k itxi zuten jardunaldia igande arratsaldean. Zarauztarrak sekulako denboraldia egiten ari dira eta dinamika oso ona daramate partidu guztietan jaun eta jabe izanez. Bizkaitarrak ezin izan zuten hauen nagusitasunarekin eta 45-71 erori ziren.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
Jardunaldia ERROIBIDE IRUN eta BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ren partiduarekin irekitzen dugu, izan ere, gipuzkoarrak porroten bolada txarrari amaiera jarri zioten 61-52 irabaziz. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen kanpokoen lehenengo zati finago batekin non 5 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian irundarrak emaitzari buelta eman zioten eta azken laurden itzel bati esker irabaztea lortu zuten.
Bestalde, EASO GIPUZKOA BASKET-ek berdin jarraitzen bolada txarra daraman HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ri 66-53 irabazi eta gero. Partidu oso gorabeheratsua izan zen non donostiarrak hasiera hobea eduki zuten 10 puntuko aldea lortuz, baina atsedenaldira eta bilbotarren bigarren laurden on baten ostean, azken hauek 1 gora joan ziren. Bigarren zatian etxekoak berriro ere partiduaren agintea hartu zuten partidua guztiz hautsiz azkeneko laurdenean.
SAN PRUDENCIO eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren arteko neurketan, partidua bigarren zatian erabaki zen gipuzkoarren alde. Partidua Ander Zugazua eta Markel Errasti-ren arteko hiruko lehia batean laburbildu daiteke, non tira bira bizi baten ostean, kanpokoak partidua haustea lortu zuten hirugarren laurdenean.
ORDIZIA K.E.-k garaipenaren senda berreskuratu du LOIOLA INDAUTXU-ri 71-70 irabazi eta gero. Infartuzko partidua izan zen, une oro alde txikiekin bien artean eta azken bi minutuetara berdinketarekin iritsiz. Azkenean, eta jaurtiketa libre bat medio, garaipena etxean geratu zen.
ASKARTZA CLARET-ek sentsazio onak berreskuratu ditu hirugarren garaipen jarraia lortuz AXA AMURRIO A-ri 76-54 irabaziz. Bizkaitarrak hasiera sendoa eduki zuten 12 gora jarriz lehenengo laurdenean eta hortik aurrera partidua guztiz kontrolatuz. Arabarrak lan ona egin zuten hurrengo bi partzialetan emaitzari buelta emateko intentzioarekin baina, azken laurden eraginkor bati esker, etxekoak partidua guztiz hautsi zuten.
PADURA-k laugarrena jarraian lortu du SORALUCE BKE-ren aurka. Bizkaitarrak goraka doatz eta Final 4 postuetan finkatzeko helburuarekin, partidura oso serio sartu ziren. Partidu luzea izan zen, gipuzkoarrak oso ondo lehiatu zuten eta etxekoek pixkanaka pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren 65-52 irabazten bukatu arte.
Azkenik, ARABERRI BASKET CLUB-ek berriro ere garaitzea lortu du BIOTZ ALOÑA MENDI txiro baten aurrean. Arabarrak hasieratik gehiago izan ziren partidua guztiz kontrolatuz eta menderatuz. Gipuzkoarrak kalidade xehetasunak erakutsi zituzten baina ezin izan zuten denboraldi bikaiana egiten ari den talde baten aurka. Azken laurden sendo baten ostean, 74-45 bukatu zen norgehiagoka.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
Nesken lehenengo mailan, ASKARTZA CLARET eta LOINTEK GERNIKA-k zabaldu zuten jardunaldia larunbat arratsaldean. Bizkaitarrak garaipen sendoa lortu zuten porroten bolada txarrari amaiera ipiniz, eta aurrera pauso haundia emanez. Gernikarrak aldiz ez dute lortzen dinamika hori aldatzea eta 3.en porrot jarraia gehitu dute. Partiduan etxekoak gehiago izan ziren partidu guztian zehar 60-38 irabaziz.
AFILADOS GASTEIZ ARABA eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko partiduan, bizkaitarrak jaun eta jabe izan ziren denbora guztian. Arabarrak hasieran emaitzari eutsi zioten, baina kanpokoen ezarri zuten erritmoa oso altua izan zen azkenean, 35-88.
SAN IGNACIO PREMO-k ere bolada aparta darama eta ABN-ren etxean 36-54 irabazi zuten. Lehenengo zati aparta egin ostean, etxekoak, hirugarren laurdenean energia ezberdinarekin sartu ziren eta emaitza murriztea lortu zuten, 11 puntura jarriz. Azken laurdenean, kanpokoak partiduaren kontrola hartu zuten eta asko sufritu gabe garaipea Larrabidera eraman zuten.
LA SALLE VERSIA eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehia, beti bezela, izugarria izan zen. Durangoarrak hasiera hobea izan zuten eta atsedenera 3 gora joan ziren. Hortik bueltan, bilbotarrak, hirugarren laurden itzela egin zuten partidua guztiz hautsiz eta 24-11ko partzial batekin 10 gora sartuz azken laurdenera. Azkenean, bukaerako hartu eman biziarekin, partidua 71-63 amaitu zen.
NAVARRO VILLOSLADA-k oso ondo lehiatu zuen liderraren aurka, ARASKI, 71-85 galduz. Gasteiztarrei uste baino gehiago kosta zitzaien, gauzak oso ondo egin zituen talde baten aurka. Bigarren zatian erabaki zen dena non, hirugarren laurden sendo bati esker, berdekoak partidua haustea lortu zuten azkeneko laurdenean emaitza kontrolatuz.
EASO IBAETA BASKET-i ere espero baina gehiago kosta zitzaion etxean oso ondo jolasten duen ZORNOTZA ST-ren aurka. Izan ere, lehenengo hiru laurdenak oso parekatsuak izan ziren, eta ez zen izan azken partzialera arte non, donostiarrak, erritmoa sartzea lortuz eta maila fisikoa areagotuz, 58-68 irabazi zuten.
Bukatzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta MESPLET TRUCKS UNIBASKET-en arteko lehian, kolore bakarra egon zen, morea. Iñaki Ogara-ren neskak partidu oso serioa egin zuten une oro eta bigarren laurdenetik aurrera jaun eta jabe izan ziren. Errioxarrak ondo hasi ziren baina ez zioten eutsi etxekoen erritmo altuari, 94-46 bukatuz.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
GOIERRI ALMACENES USABIAGA-k denboraldiko bigarren garaipena lortu du 67-68, mailako zelairik zailenetakoan, EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-renean. Partidu itzela izan zen bi taldeen izugarrizko emanaldiari esker, non azken minutura arte ez zen erabaki. Urretxuarrak zaila daukate, baina azkeneko bi garaipen hauek hegoak ematen dizkiete potzutik ateratzeko ilusioarekin.
CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k ere funtsezko garaipena lortu zuen aurkari zuzen baten aurka, MONDRAGON UNIBERTSITATEA. Bilbotarrak irribarrea berreskuratu dute partidu borobila egin eta gero. Lehenengo laurdenean dena oso estu egon zen, are gehiago, gipuzkoarrak zeuden aurretik lehenengo 10 minutuen bukaeran. Hortik aurrera, etxekoak sekulako garaipena eraikitzen joan ziren azken laurdenean partidua guztiz haustea lortu arte 90-74 amaituz.
AISLA ARMETI IBAIZABAL-ek sekulako denboraldia daramate eta Final 4-erako postuetatik garaipen batera jarri dira, ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxean irabazi ostean. Donostiarrak hobeto hasi ziren lehenengo laurdenean, baina hortik aurrera bizkaitarrak partiduaren kontrola hartu zuten, eta 13-32ko hirugarren laurden bati esker non Iker Villota-k sekulako emanaldia eman zuen. Partidua 75-91 bukatu zen.
ULACIA ZKE eta NAVASKET-ek asko zuten jokuan, eta hala izan zen azken minutura arte. Lehenengo zatia oso gorabeheratsua izan zen non, naparren hasiera hobeari, azkar erantzun zieten zarauztarrek. Bigarren zatia beste istorio bat izan zen, bi taldeen arteko erakustaldi onari esker. Azken minutura etxekoak 1 gora sartu ziren baina, segundu gutxiren faltan, Hugo Jimenez-ek saskiratze erabakigarria sartu zuen partidua amaitutzat uzteko, 74-76.
Lidergotzan dagoen berdinketa laukoitzari buruz hitz egiteko momentua iritsi da. Hasteko, LOIOLA INDAUTXU-k, LEIOA SBT hartu zuen etxean 71-56 irabaziz. Bilbotarrei kosta egin zitzaien baina pixkanaka nahi zuten partidua eraikitzen joan ziren azkeneko laurdenera 15 gora sartuz. Kanpokoak, amaitu arte borrokatzen jarraitu zuten baina etxekoak emaitza kontrolatu zuten.
MEGACALZADO ARDOI eta LA SALLE VERSIA-ren artean ere, naparrak sendo ibili ziren eta, nahiz eta lehenengo zati berdintsua izan, azkenean 85-69 irabazi zuten. Bilbotarrak lesioekin daude eta bigarren itzuli honetan erritmoa eustea kostatzen ari zaie. Hala erem beti bezela, duintasunez borrokatu zuten Natxo Gomez-en mutilek.
Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE eta VALLE DE EGÜES-en artean, jardunaldiko partidua espero zen. Etxekoak bikain hasi ziren 28-14ko partzial bat eginez lehenengo laurdenean, baina naparrek ez zuten partidua amaitutzat eman. Hortik aurrera esfortzu haundia egin zuten partiduari buelta emateko eta azken laurdenean, 6 puntura jarri ziren. Azkenean, eta 3 hiruko jarraiez lagunduta, Xabi Chico-renak 90-69 irabazi zuten sailkapena sutan jarriz.
Aipatu beharra dago, maila honetan dagoen nibela oso haundia dela, eta edozeinek edozeini irabazi diezaiokela. Dena inoiz baino zirraragarriago dago, eta espero dugu horrela jarraitzea amaierara arte.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ