Garaipen asko lortu dira jardunaldi honetan batez ere mutilen mailetan.

NESKEN LEHENENGO MAILA

Selekzioen geldialdia eta gero, 21.en jardunaldia jolastu zen nesken lehenengo mailan.

IDK EUSKOTREN-ek, mailako liderra jaso zuen, VALENTZIA BASKET, eta sekulako patidua egin ostean, ertzean galdu zuten, 63-70. Donostiarrak duintasunez lehiatu zuten partidu guztian zehar baina ezin izan zuten arerioaren talentuaren aurka. Sailkapenean 6º postuan jarraitzen dute 5.enarekin berdinduta.

LOINTEK GERNIKA-k ere ezin izan zuen CADI DE LA SEU-ren etxean eta hasiera kaxkar baten ondorioz, 68-59 galdu zuen. Kataluniakoak orokorrean gehiago izan ziren partidu guztian zehar partzial guztiaz irabaziz azkenekoa izan ezik, non, gernikarrak arraza atera zuten emaitza apaintzeko. Bizkaitarrak bolada txarra igarotzen ari dira 3. porrot jarraia gehituz.

KUTXABANK ARASKI izan zen garaipena lortu zuen talde bakarra, sekulako emanaldia emanez azkenekoaren etxean, EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, non atsedenera soilik 6 puntuko aldearekin joan ziren gasteiztarrak, bigarren zatian jaun eta jabe izan ziren partidua guztiz menderatuz eta 48-78 irabaziz.

NESKEN BIGARREN MAILA

Bigarren mailan, bizkaitar derbia eduki genen AUSARTA BARAKALDO E.S.T. eta IBAIZABAL-en artean non, etxekoek irabaztea lortu zuten, izerdi asko bota eta gero. Izan ere, galdakaotarrak oso ondo lehiatu zuten batez ere kontuan edukita baja dexentekin zeudela, eta soilik 7 jokalariekin aurkeztu zirela. Hala ere, hasiera parekatsu baten ostean, mailako liderrak pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren 83-63 irabazten bukatu arte. 18.en garaipena eta igoera lortzeko gertuago.

DOMUSA TEKNIK ISB-eri garaipenak alde egin zion azkeneko momentuan UNILEVER VILADECANS-en aurka. Gipuzkoarrak oso ondo sartu ziren partidura lehenengo laurdena guztiz menderatuz eta atsedenaldira arte emaitza kontrolatuz. Bigarren zatian ordea dena aldatu egin zen eta kanpokoak partiduan sartzea lortu zuten hirugarren laurden bikain bati esker. Azken laurdenean dinamika kanpokoen alde jarraitu zuen eta azken minutura irabazten sartu ziren, 67-70 bukatuz.

 

URREZKO LEB MAILA

GUUK GIPUZKOA BASKET-ek garaipenaren senda berreskuratu zuen RIOVERDE CLAVIJO-ri 84-66 irabazi eta gero. Lehenengo zatian erabakita utzi zuten neurketa erasoan edukitako eraginkortasunari esker. Bigarrenean aldiz, dena oso parekatuta egon zen baina donostiarrek kontrola eduki zuten une oro. Sailkapeneko goiko partean jarraitzen dute lehenengo postutik 2 garaipenera.

ZILARREZKO LEB MAILA

JUARISTI ISB-k asko izerditutako garaipena lortu zuen etxean MELILLA CIUDAD DEL DEPORTE-ren aurka, 17 hiruko sartu ostean. Izan ere sekulako hiruko festa izan zen Azpeitian bizitakoa, non gipuzkoarrak lehenengo laurden bikain bati esker, sufritzen baino, irabaztea lortu zuten 80-77. Aipatzekoa da Ierai-ren 6 hirukoak, Gaizka eta Nola Patrick-en 4 hirukoekin batera. Ibarrako antolatzailea bueltatu denetik, dena errazagoa izaten ari da otsoentzako.

Bestalde, TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-k fin jarraitzen du ALGECIRAS-en aurka 90-68 irabazi ostean. Bizkaitarrak hobeto sartu ziren partidura 18 puntuko abantailarekin joanez aldageletara. Hortik bueltan, kanpokoak esnatu egin ziren eta hirugarren laurdenean 10 puntura gerturatzea lortu zuten. Hala ere, azkeneko laurden eraginkor bati esker, etxekoek partidua hautsi eta igoera postuetan sendo mantentzen dira.

 

EBA MAILA

Euskal derbi askoriko jardunaldi batean, ULACIA ZKE-k laugarren garaipen jarraia lortu zuen REDLINE MEKANIKA TAKE-ren etxean. Partiduak bi zati eduki zituen, lehenengoa non tolosarrak finago ibili ziren atsedenaldira 8 gora iritsiz; eta bigarrena, non zarauztarrek bikain egon ziren eta emaitzari buelta eman zioten 61-65 irabaziz.

GIPUZKOA BASKET eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean, liderrak ez du barkatzen eta denboraldiko 18. garaipena gehitu zuen Angulas Aguinagan. Lehenengo zatia oso parekatsua izan zen hartu eman itzel batekin, etxekoak 2 gora iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian aldiz, bilbotarrak partiduaren agintea hartu zuten, eta esfortzu haundi bat eta gero, 56-65 eraman zuten.

Azkeneko derbian, BASKONIA-k azkeneko segunduetan lortu zuen SANTURTZI SK menderatzea 86-84. Infartuzko partidua izan zen etengabeko lidergotza aldaketekin eta bizkaitarren irabazteko sartu ez zen azkeneko jaurtiketa batekin, 10 segunduren faltan. Talentu askoko lehia izan zen non, jokalari asko azpimarratu ditzazkegu, 9 izan baitziren digitu bikotzak lortu zituztenak saskiratze arloan.

Bestalde, GETXO SASKIBALOI TALDEA-k ezin izan zuen GRUPO DE SANTIAGO menderatu, eta 83-71 erori zen, esfortzu haundi bat egin ostean. Izan ere partidua ez zen ondo hasi bizkaitarrentzat, etxekoak oso fin hasi baitziren lehenengo laurdenean. Hala ere, bigarren eta hirugarren laurden bikain batzuei esker, soilik 2 puntuko desabantailarekin iritsi ziren azkeneko 10 minutuetara. Bertan, etxekoak sendo egin ziren eta Angel Infante eta Javier Salinas-en hirukoek, partidua epaituta utzi zuten.

Bukatzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren luzapenean lorturiko garaipenaz hitz egingo dugu, CANTBASKET04-ren etxean. Gipuzkoarrak garaipena behar zuten goiko postuetara gerturatzen hasteko, eta horregatik oso serio sartu ziren partidura 35 puntu lortuz lehenengo laurdenean. Hala ere, etxekoak, bigarren laurdenean partidua berdintzea lortu zuten, luzapenera arte horrela jarraituz. Luzapenean morekoak segituan hartu zuten agintea eta 99-103 irabazi zuten. 6 jokalarik gainditu zituzten 10 puntuak.

 

ARGAZKIAK: MIKEL DE LAS HERAS