A1-eko mutilen sailkapenak argitzen doatz, nesketan dena bizirik dagoen bitartean.

KADETE NESKAK

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA da sailkapeneko lider berria ZAST KURAYE ZKE-ri 50-72 irabazi eta gero. Lehenengo zati parekatsu eta bizi baten ostean, ordiziarrak hirugarren laurdenera beste martxa batekin sartu ziren eta partidua haustea lortu zuten 9-25eko partzial batekin. Arkaitz Iruarriz-en neskak sekulako bigarren fasea egiten ari dira eta Final 4-erako sailkapena oso gertu dute.

Lidergotza hori MOVILTECK ISB-rekin partekatzen dute, Azkoitiarren garaipena eta gero EASO IBAETA BASKET-en aurrean. Hasiera estu bat eta gero, etxekoak partiduaren kontrola hartzen joan ziren pixkanaka, hirugarren laurden bukaerara 22 gora irtisiz. Donostiarrak, 5º bukatu dute lehenengo itzuli hau eta, Final 4-era sailkatzeko intentzioarekin, bigarren itzulian ezingo dute barkatu.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko lehian, gernikarrak garaitzea lortu zuten 58-50. Hirugarren aldia da aurten elkar egiten dutena, eta orain arte bezela, partidua oso estu egon zen orokorrean. Hala ere, etxekoak zerbait finago egon ziren hasieratik, 10 puntuko abantailarekin iritsiz azken laudenera. Bertan, arabarrak emaitzari bueta ematen saiatu ziren baina bizkaitarrak sendo mantendu ziren dena kontrolpean mantenduz.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz, berdinketa hirukoitza dugu lehenengo postuan.

Izan ere, ASEVI ARASKI-k, LOIOLA INDAUTXU 08-ren etxean irabazi zuen hauen lehenengo porrota gehituz. Lehenengo zatian gasteiztarrak hobeto egon ziren partidua guztiz menderatuz eta atsedenaldira 10 gora irtisiz. Atsedenaldian, bizkaitarrak akatsak zuzendu zituzten eta defentsa itzel bati esker partiduan sartzea lortu zuten azkeneko minuturen faltan. Azkenean, eta kanpokoen azken partzial onari esker, 40-50 amaitu zen .

BERA BERA-k ez zuen barkatu FUNDACION 5+11 BASKONIA-ren aurka infartuzko partidu batean, 65-66. Partidua hasieratik oso berdinduta egon zen, baina gasteiztarren ehuneko onei esker, azken laurdenera 8 gora sartu ziren. Orduan, Nora Rubio-k (36 puntu), taldea bizkarrean hartu zuen eta izugarrizko azken laurden bati esker, emaitzari buelta ematea lortu zuten.

arri BKL PAGOETA eta LA SALLE BILBAO-ren arteko partiduan, Bilbotarrak bikain hasi ziren 5 hiruko lortuz lehenengo laurdenean. Hasieratik nagusi izan ziren eta nahiz eta Beasaindarrak beste batzuetan baino hobeto lehiatu, bizkaitarrak etengabe jarraitu zuten kanpotik sartzen. Azkenean 35-62.

Bukatzeko, MARIANISTAS IRRIBARREA eta EKIOLA OINTXE!-ren arteko partiduan, gipuzkoarrak jaun eta jabe izan ziren hasieratik bukaeraraino, gasteiztarrei aukerarik gabe utziz, 28-88.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

Kadete mutileko A1-eko jardunaldian, istorio gutxiko partiduak egon dira, alde haundiko emaitzak egonez.

Hasteko, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k 89-17 irabazi zion TABIRAKO BAQUE-ri. Defentsan ezarritako maila fisikoari esker izan ziren nagusi bizkaitarrak, kanpokoen gainetik pasatzen. Durangotarrak ez zute eguna eduki baina 4º jarraitzen dute EKIOLA OINTXE!-ren porrotari esker.

Izan ere, arrasatearrak EASO GIPUZKOA BASKET-en etxean galdu zuten 81-60, ondo lehiatutako partidu batean. Donostiarrak ez zuten barkatu eta lehenengo zati bikain bati esker partidua kontrolpean mantendu zuten une oro. Kanpokoak bigarren zatian finago ibili ziren baina esan bezela, etxekoek emaitzarekin jolastu zuten arerioari gerturatzen utzi gabe.

Azkenik, BERRIO-OTXOA eta FUNDACION 5+11 A-ren artean, espero bezala gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren 41-114 irabaziz. Hasieratik erritmo haundia ezarriz, kanpokoak erasoan sekulako ikuskizuna eman zuten 114 puntu lortuz. Mailako liderrak ez du barkatzen eta lehenengo itzulia garaitu gabe bukatu du.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz dena emaitza oso parekatsuak eman dira jardunaldi honetan. Gainera, berdinketa hirukoitza dugu ere lehenengo postuan.

Hasteko, ORDIZIA HOTEL ORDIZIA eta ZAST & FURIOUS-en arteko partiduan, zarautarrak garaitu gabe zegoen beste talde gipuzkoarrari irabaztea lortu zuen. Espero bezala, partidua oso estu egon zen momentu guztietan. Lehenengo zatian, defentsak gailendu ziren erasoen aurrean eta atsedenaldira 2 puntuko aldearekin iritsi ziren. Hirugarren laurdenean, kanpokoak zerbait finago egon ziren emaitzari buelta emanez eta azken laurdenera 4 gora iritsiz. Azken 10 minutuetan eta izugarrizko borroka baten ostean, garaipena zarautzera joan zen 44-45.

ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-k hurrengo urtean Euskal Ligan egoteko ilusioarekin, ez zuen barkatu gasteiztar derbi gorabeheratsu bat eta gero, JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-ren etxean. Lehenego laurdeneko berdinketarekin, bigarren laurdenean kanpokoak sekulako emanaldia eman zuten 5-26ko partzial bat eskuratuz eta partidua guztiz hautsiz atsedena baino lehen. Bigarren zatian etxekoak hobeto egon ziren eta duintasunez borrokatu eta gero, emaitza apaintzea lortu zuten, 59-72 bukatuz.

AXA AMURRIO A eta BARAKALDO BASKET-en artean ere lehia sutsua egon zen arabarren garaipenarekin azken minutuetan. Partiduak bi zati eduki zituen, lehenengoa non bizkaitarrak hobeto egon ziren atsedenaldira 11 puntuko abantailarekin joanez, eta bigarren zatia non, batez ere azken laurden sendo bati esker, 24-12ko partzial batekin, etxekoak emaitzari buelta eman zioten 76-73 irabaziz.

Amaitzeko, SANTURTZI SK-k denboraldiko lehen garaipena urratu zuen GETXO SBT-ren etxean 58-56 galduz. Partidu bikaina izan zen bi talde bizkaitarren artean, non etxekoek, azken segunduetan sarturiko hiruko bati esker, fase honetako 3.en garaipena lortu zuten. Kanpokoak 6 behera sartu ziren azken laurdenera baina, azken partzial horretan, Aner Rodriguez-ek 3 hiruko sartu zituen bere taldea 4 gora ipintzeko. Hala ere, Pablo Zuloaga getxotarrak, 15 segunduren faltan hiruko bat sartu zuen partidua irabazteko eta santurtziarren ilusioarekin amaitu zuen.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

A1 multzoan soili 2 partidu jolastu dira izan ere FSGROUPE ARABA eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko lehia, hurrengo igandera Martxoak 3-ra atzeratu da.

Bestalde, EUROMEX ARASKI eta LOIOLA INDAUTXU 06-ren artean, azken segunduetan erabaki zen bilbotarren alde, 57-58. Lehia bizia eta estua eduki zuten bi taldeek partidu guztian zehar non kanpokoak alde txiki batekin sartu ziren azken laurdenera. Bertan, gasteiztarrak, finago egon ziren emaitzari buelta emanez eta azken minutura berdinketarekin sartuz. Azkenean, kanpokoak saskiratze bat lortu zuten eta garaipena etxera eraman zuten.

EASO IBAETA BASKET-ek, hiruko marratik edukiko eraginkortasunaz lagunduta, ATLETICO SN SN ANIE-ri irabazi zion 82-59. Hasiera parekatsu bat eta gero, bigarren laurdenean etxekoak partidua haustea lortu zuten 22 gora joanez aldageletara. Bigarren zatian partidua berriro ere berdindu egin zen baina kanpokoei ezinezkoa egin zitzaien Donostiar derbiari buelta ematea.

SAILKAPENA:

A2 multzoan, EASO BASKET BURUNTZA-k eta INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k zabaldu zuten jardunaldia bizkaitarren garaipenarekin, 42-76. Bizkaitarrak, multzoa irabazteko eta hurrengo urtean Euskal Ligan egoteko ilusioarekin, garaitu gabe jarraitzen dute donostiarren gainetik pasa eta gero. Une oro gehiago izan ziren bai erasoan eta bai defentsan gauzak oso ondo eginez.

Bestalde, FUNDACION 5+11 BASKONIA da oraintxe bertan multzoa irabazteko beste talde faboritoa BERA BERA-ri 78-68 irabazi eta gero. Gasteiztarrak oso fin jarraitzen dute, eta dinamika oso onean zetorren arerio zuzen baten aurka, garrantzia haundiko garaipena eskuratu zuten. Partidua orokorrean parekatuta egon zen atsedealdira arte, 4 puntuko abantailarekin etxekoen alde. Hirugarren laurdenean azken hauek partidua haustea lortu zuten 4.en garaipen jarraia lortuz.

Azkenik, FUNDIBIDE ISB eta LAURO A-ren arteko lehian, gipuzkoarrak gehiago izan ziren batez ere lehenengo zatian lorturiko abantailari esker. Izan ere, etxekoak oso fin sartu ziren partidura eta atsedenaldira 15 puntuko abantailarekin joan ziren. Hirugarren laurdenean aldiz, bizkaitarrak energia ezberdin batekin sartu ziren eta markagailuan 9 puntura geruratzea lortu zuten. Azken laurdenean, bi taldeen harteko hartu eman sendoa eta gero, 63-53 amaitu zen.

Asteburu honetan LA SALLE BILBAO-k deskantsatu du.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

Kadete Mutiletan gertatu den bezela, istorio gutxiko partiduak egon dira jardunaldi honetan A1-ean.

Hasteko, BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k MONDRAGON UNIBERTSITATEA menderatu zuen une oro 102-63 irabaziz. Gipuzkoarrak oso ondo lehiatu zuten eta momentu askotan bilbotarren erritmoari aurre egitea lortu zuten. Hala ere, etxekoak oso fin egon ziren partidu guztian zehar eta ez zieten aukerarik eman.

Antzekoa gertatu zen LOIOLA INDAUTXU 06 eta FUNDACION 5+11 A-ren artean. Bilbotarrak duintasunez borrokatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien lider dagoen talde gasteiztarraren aurka, 55-110 galduz. Garaipen honekin kanpokoak lehen itzuli ezinhobea sinatu dute eta, Final 4-a etxean jolastu ahal izateko berdina egiten saiatuko dira bigarrenean.

Azkenik, EASO GIPUZKOA BASKET eta AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-k lehia intentsoa eduki zuten non, gasteiztarrak, hasiera sendo bati esker, ezustekoan harrapatu zuen talde Donostiarra 24-27ko partzial batekin. Hala ere, bigarren laurdenetik aurrera, etxekoak jaun eta jabe egin ziren 100-73 irabaziz, eta 3º postuan finkatuz.

SAILKAPENA:

A2-an IBAIZABAL-ek lider jarraitzen du garaitu gabe, ORDIZIA ORKLI-ren etxean irabazi eta gero. Ez zen partidu erraza izan, ordiziarren etxean irabaztea beti asko kostatzen baita. Partidua oso parekatuta egon zen une oro azken laurdenera arte non, bertan, bizkaitarrak gehiago izan ziren eta azken partzial on bati esker 73-82 irabazi zuten.

Dinamika itzelean dagoen beste talde bat, ALTER CONSULTING ISB da AXA AMURRIO A-ren etxean irabazi eta gero, 3.en garaipen jarraia lortuz. Lehenengo laurden estu baten ostean, gipuzkoarrak pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren hurrengo hiru laurdenak dominatuz eta 45-57 irabaziz. Arabarrek bigarren faseko lehenengo porrota gehitu dute.

Guztiz kontrako dinamikan dagoen taldea, ZAST ZARAUTZ da 48-81 galdu eta gero TABIRAKO BAQUE-ren aurka. Talde gipuzkoarra ez dago bere momentu onenean eta soilik lehenengo laurdenean egin zion aurre erritmo haundia ezarri zuen talde bizkaitar baten aurka. Azken hauek funtsezko garaipena lortu zuten arerio zuzen baten aurka, saskibaloi bikaina eginez.

Bukatzeko, GETXO SBT-ek garaipenaren senda berreskuratu zuen SANTURTZI SK-ren aurka irabaziz 64-49. Lehenengo hiru laurdenak, oso estuak izan ziren bi taldeen arteko tira bira itzelarekin eta aldaketa askorekin markagailuan. Azkenean, etxekoak, errebotean lorturiko nagusitasunaz baliatuta, garaipen garrantzitsua eskuratu zuten.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: MIKEL DE LAS HERAS