Martxoan sartzear gaude eta nesken bigarren mailako A1 eta A2 multzoak definituta geratu dira.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan, UNSAIN GRUPO LAGUNAK, garaipenen bolada onari jarraipena emanez, lider geratu da azkeneko jardunaldian. MARISTAS LOGROÑO-ren aurka jolastu zuten eta lehenengo zatian lorturiko abantaila mantetzea lortu zuten 80-63 irabazteko. Naparrak A1-ean egongo dira mailaz igotzeko aukera askorekin, errioxarrak A2-an maila mantentzen saiatzen diren bitartean.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k galdu du lidergotza azken jardunaldi honetan ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka galdu ostean, 46-57. Partiduan orokorrean kanpokoak finago egon ziren izan ere, A1-era sailkatzeko azken postua lortu nahi baitzuten. Horregatik hasieratik oso serio lehiatu zuten neukerta guztia menderatuz. Bi taldeak egongo dira A1-ean.

LEIOA SBT-ek ere A1-erako sailkapena ziurtatu zuen EASO IBAETA BASKET-i 88-55 irabazi eta gero. Hasieratik partiduaren kontrola eramanez, partzial guztiak irabazi eta jaun eta jabe izan ziren. Donostiarrak aldiz, potzuan geratu dira multzo honetan, eta orain A2-an lehenik eta behin porroten dinamika txarra aldatzen saiatuko dira, maila mantentzeko intentzioarekin.

GAZTE BERRIAK S.K. eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek aukera txiki bat zuten A1-era sailkatzeko baina beraien arerioak ez uzten barkatu eta biak A2-an lehiatuko dute. Partidua oso parekatuta egon zen lehenengo zatian etxekoak puntu bat gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian donostiarrak partiduaren kontrola hartu eta defentsan ezarritako maila fisiko haundiari esker 34-54 irabazi zuten.

Azkenik, MECALASER UNIBASKET eta NAVASKET-ek ez zuten ezer jokoan baina biak garaipenaren bila joan ziren. Errioxarrak hasieratik oso fin egon ziren eta lehenengo zatia guztiz menderatu zuten atsedenaldira 20 gora iritsiz. Bigarren zatian naparrak emaitza apaintzea lortu zuten 73-58 amaituz. Bigarren fasean helburu oso ezberdinak izango dituzte bi taldeek izan ere, etxekoak A2-an egongo dira eta kanpokoak A1-ean.

SAILKAPENA:

A-B multzoan ere, lehenengo fasea amaitu da, goiko taldeen garaipen sendoekin.

Hasteko, lider geratu den GRAFICAS JUARISTI ZKE, GETXO SBT-ren gainetik pasa zen 69-38 irabaziz. Zarauztarrak A1-era sailkatu dira lehenengo fase bikain baten ostean, soilik partidu bat galduz. Bizkaitarrak aldiz, nahiz eta partidu onena ez egin, 5º geratu dira eta A1-ean egongo dira mailako talde onenekin.

IZ4 HONDARRIBIA geratu da 2º postuan 82-49 irabazi eta gero UBERAGA SOPELA-ri. Bi taldeak A1-era sailkatu dira lehenengo fase itzel bat egin eta gero lehenengo mailara igotzeko aukera askorekin. Hala ere, bi taldeak dinamika ezberdinean iristen dira izan ere, gipuzkoarrak azarotik ez dute galdu, eta bizkaitarrak aldiz azken 4 partiduetatik soilik bat irabazi dute.

A1-era sailkatu den azkeneko taldea LICEO MONJARDIN da, 3º postuan geratu eta gero. Asteburuan AVIA ZIZUR ARDOI-ren gainetik pasa ziren, 24-57 irabaziz eta lehen fase bikainari amaiera ezinhobea jarriz. Etxekoak lehenengo fase zaila eduki dute non, soilik 3 garaipen gehitu dituzten. Orain, A2-an, maila mantentzeagatik borrokatuko dute beste multzoko taldeen aurka.

ALKIVENT TOJU ere A2-an egongo da baina sentsazio oso onekin izan ere 3.en garaipen jarraia gehitu du JACOBEO ALBERITE-ri 88-34 irabazi ostean. Gasteiztarrak hasieratik partiduaren jabetza eduki zuten erasoan oso fin jolastuz eta defentsan ezarritako maila bikainari esker. Errioxarrak lehenengo fase gorabeheratsua izan dute baina orain aukera ona edukiko dute hurrengo urtean maila honetan jarraitzeko.

Bukatzeko, AXA AMURRIO A-k eta VALLE DE EGÜES-ek jolastu zuten partidurik zirraragarriena 63-64ko emaitzarekin. Atsedenaldira arabarrak 10 puntuko abantailarekin joan ziren baina kanpokoak hirugarren laurdenean buelta eman zieten. Azkenean eta jaurtiketa libre bati esker, naparrek irabazi zuten azken segunduetan. Bi taldeak A2-an lehiatuko dute bigarren fasean.

SAILKAPENA:

 

MUTILEN BIGARREN MAILA

Jardunaldia, BIOTZ ALOÑA MENDI K.E. eta SAN PRUDENCIO-k zabaldu zuten larunbat arratsaldean, bizkaitarren garaipen sendo batekin. Hasieratik jaun eta jabe izan ziren partiduaren erritmoa kontrolatuz eta azken laurdenera 33 gora sartuz. Azkenean, eta gipuzkoarren azken laurden onari esker, 59-86 bukatu zen.

DISDIRA BITXITEGIA ISB-k ere garaipena eskuratu zuen ERROIBIDE IRUN-en aurka sailkapeneko 3º postua finkatuz. Etxekoak hobeto hasi ziren 10 puntuko aldea lortuz lehenengo laurdenaren bukaeran. Hortik aurrera, irundarrak finago egon ziren azken laurdenera 4 behera iritsiz baina, azkenean, azpeitiarrak ez zuten barkatu eta 68-59 irabazu zuten.

BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-k sekulako garaipena lortu zuen PADURA-ren aurka, azken hauen bolada onari amaiera ipiniz. Izan ere, nahiz eta hasieran dena oso estu egon zen, etxekoak nahi zuten partidua eraikitzen joan ziren pixkanaka 72-54 irabazi arte. Padurakoak aukera ederra galdu zuten 4º postura igotzeko eta borrokatzen jarraitu beharko dute hurrengo jardunaldietan.

AXA AMURRIO A eta EASO GIPUZKOA BASKET-en arteko lehian, donostiarrak ez zuten barkatu eta 8.en garaipen jarraia lortu zuten. Hala ere, gasteiztarrak ez zizkieten gauzak erraz jarri eta hasieran irabazten hasi ziren. Bigarren laurdenetik aurrera kanpokoak kontrola hartu zuten eta hirugarren izugarri bati esker, partidua hautsi zuten 65-88 irabaziz.

LOIOLA INDAUTXU-k funtsezko garaipena lortu zuen aurkari zuzen baten aurka, ARABERRI BASKET CLUB, sailkapenean hauen aurretik jarriz. Hasieratik partiduaren kontrola hartu zuten bilbotarrak, lehenengo zati guztia menderatuz eta atsedenaldira 18 gora joanez. Bigarren zatian gasteiztarrak finago ibili ziren baina ezinezkoa egin zitzaien partiduari buelta ematea. 80-66 amaitu zen.

Jardunaldiko partidu parekatsuena SANTUTXU eta ORDIZIA K.E.-ren artean izan zen, 60-56ko emaitzarekin. Ordiziarrak hobeto hasi ziren defentsan eginiko lan bikainari esker eta atsedenaldira abantail txiki batekin joan ziren. Bigarren zatian aldiz, bilbotarrak partiduaren erritmoa areagotu zuten eta azken minutuetako jaurtiketa libreei esker, partidua beraien alde erabaki zen.

Azkenik, SORALUCE BKE eta ASKARTZA CLARET-ek itxi zuten jardunaldia, bizkaitarren garaipenarekin. Azken hauei, uste baino gehiago kosta zitzaien partidua irabaztea izan ere, gipuzkoarrak duintasunez borrokatu zuten partidu guztian zehar, atsedenaldira 5 gora joanez. Bigarren zatian, sailkapeneko bigarren sailkatuak, bere saskibaloia martxan jarri zuen eta partzialak dominatuz, 58-73 irabazi zuten.

SAILKAPENA:

 

NESKEN LEHENENGO MAILA

Alde haundiak egon dira jardunaldi honetan talde guztien artean.

Lehenik eta behin, NAVARRO VILLOSLADA-k 55-88 irabazi zuen AFILADOS GASTEIZ ARABA-ren aurka. Gasteiztarrak hasieran erritmoari eutsi zioten lehenengo laurden on bati esker baina, hortik aurrera, naparrek partiduaren kontrola hartu zuen eta partzial guztiak menderatu zituzten denboraldiko 6.en garaipena lortuz.

IBAETA BASKET EASO-k ere erraz hartu zuen ABN CENTRO DENTAL GURPEGUI, lehenengo zati bikainari esker. Izan ere lehenengo zatia erabakigarriena izan zen atsedenaldira 23 puntuko abantailarekin joanez. Hortik aurrera partidua oso parekatuta egon zen bi taldeen arteko saskibaloi maila onarekin. Azkenean, 78-51 bukatu zen.

TABIRAKO BAQUE eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren arteko lehia oso interesgarria izan zen batez ere lehenengo zatian. Durangoarrak sendo eutsi zioten gipuzkoarren erritmo altuari baina bigarren zatian husten joan ziren eta azkenean garaipena Arrasatera joan zen 52-79ko emaitzarekin.

SAN IGNACIO PREMO dinamika apartean jarraitzen du 14.en garaipena lortuz LA SALLE VERSIA-ren aurka. Lehenengo zatian partidua oso parekatuta egon zen atsedenaldira berdinketarekin joanez. Bigarren zatian naparrak beste energia batekin sartu ziren eta neurketa guztiz menderatuz eta kontrolatuz, 71-47 irabazi zuten.

MESPLET TRUCKS UNIBASKET eta ASKARTZA CLARET-en artean izan zen norgehiako berdintsuena 69-64ko emaitzarekin. Momentu oro aldeak oso txikiak izan ziren baina, bizkaitarrak, 6 puntuko aldearekin sartu ziren azken laurdenera. Bertan, sekulako ikuskizuna eman zuten bi taldeek baina, errioxarrak finago egon ziren eta garaipena etxean geratu zen.

LOIOLA INDAUTXU sendo egin zen etxean eta hasieratik ZORNOTZA ST-ren aurkako neurketa menderatu zuten 75-47 irabaziz. Hasieratik erritmo haundia ezarri zuten aurkariari aukera gutxi emanez partiduan sartzeko. Partzial guztiak irabazi zituzten eta 5º postua berreskuratu zuten. Zornotzarrak aldiz, ez daramate bolada oso ona eta 7.en porrot jarraia gehitu zuten. Gogor borrokatzen jarraitu beharko dute garaipenaren senda berreskuratzeko.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA eta ARASKI-ren arteko partiduan, espero bezala liderra gehiago izan zen 47-64 irabaziz. Lehen laurden parekatsu baten ostean, bigarren laurdenean lortu zuten gasteiztarrak partidua haustea 8-19ko partzial on bati esker. Bigarren zatian gernikarrak emaitzari buelta ematea saiatu ziren baina berdekoak denborak kontrolatu zituzten garaipena etxera eramanez.

SAILKAPENA:

 

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Berdinketa laukoitza mantendu egiten da lider guztien garaipenekin.

Hasteko, VALLE DE EGÜES-ek CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO hartu zuen etxean. Partidu oso gorabeheratsua izan zen naparren hasiera oso onarekin; hala ere, bigarren laurden bikain bati esker, bilbotarrak emaitzari buelta eman zioten atsedenaldira 1 gora iritsiz. Bigarren zatian, etxekoak berriro ere partiduaren kontrola hartu zuten 75-63 irabazi arte.

MEGACALZADO ARDOI-k ere NAVASKET-i irabazi zioen, azken hauen etxean. Orokorrean kanpokoak gehiago izan ziren azken laurdenera 21 puntuko abantailarekin iritsiz, bai erasoan eta bai defentsan eginiko lanari esker. Azken laurdenean etxekoak duintasunez borrokatu zuten emaitza asko apainduz, 73-82.

TABIRAKO BAQUE-k bere partetik LA SALLE VERSIA-ren etxean irabazi zuen partidu oso sendoa burutuz hasieratik bukaerarate. Bilbotarrak aurpegia eman zuten eta nahiz eta atsedenaldira 6 puntu behera irtisi, bigarren zatia luze egin zitzaien eta 56-76 galdu zuten. Galdakaotarrak aldiz dinamika ezinhobean daude 8.en garaipen jarraia lortuz.

Lidergotzarekin amaitzeko, LOIOLA INDAUTXU-k, GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ri irabazi zion 62-83. Partidua oso parekatuta hasi zen tira bira bizi batekin baina, bigarren laurdenean bilbotarrak partzial izugarri bati esker neurketa haustea lortu zuten atsedenera 16 gora joanez. Hortik aurrera, hartu eman itzela egon zen baina urretxuarrak ez zuten lortu emaitza murriztea.

Bestalde, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k, 15 hirukoez lagunduta, EKOGAR GEOTERMIA URGATZI garaitu zuen 93-72. Lehenengo laurdena oso parekatuta egon zen bi taldeen eraso eraginkorrei esker. Bigarren laurdenetik aurrera, etxekoak erritmo berdinarekin jarraitu zuten baina gasteiztarrak ez zioten horri eutsi eta 4.en porrot jarraia gehitu zuten.

LEIOA SBT eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek sekulako lehia eduki zuten partidu oso gorabeheratsu batean. Bizkaitarrak hobeto sartu ziren partidura 11 puntuko aldea lortuz baina, bigarren laurdenean donostiarrak finago ibili ziren eta emaitza murriztea lortu zuten. Bigarren zatiko dinamika antzekoa izan zen non, hirugarren laurdenean etxekoak berriro ere gehiago izan ziren berriro ere 10 puntuko aldea lortuz, baina kanpokoen azken esfortzu haundiari esker, partidua azken minutuan erabaki zen etxekoen alde, 73-71.

Bukatzeko, AISLA ARMETI IBAIZABAL eta ULACIA ZKE-k ere lehia estua eduki zuten bizkaitarren garaipenarekin, 73-68. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen, hirugarren laurdenean etxekoek alde txiki bat lortu zuten arte. Hortik aurrera aurretik mantendu ziren baina izerdi asko bota eta gero, izan ere, zarauztarrek gogor borrokatu zuten bukaerararte.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ