Mutilen selekzioetako geldialdiarengatik, EBA eta nesken ligak soilik eduki ditugu.

NESKEN LEHENENGO MAILA

KUTXABANK ARASKI-k BARÇA CBS jaso zuen etxean denboraldiko 22. jardunaldian. Hasieran partiduan sartzea kosta egin zitzaien, katalanen lehenengo laurden sendo batekin. Hala ere, gasteiztarrak bigarren laurdenetik aurrera kontrola hartu zuten eta azken laurdenera 9 gora iritsi ziren. Bertan, partidua zoratu egin zen eta azkenean pare bat hirukoez lagunduta, 67-69 irabazi zuten kanpokoak.

IDK EUSKOTREN-ek ere ezin izan zuen SPAR GRAN CANARIA-ren etxean irabazi eta 75-67 erori zen. Lehenengo zatia oso parekatuta egon zen atsedenaldira donostiarrak abantail txiki batekin joanez. Hirugarren laurdenean ordea, horikoak partiduaren kontrola hartu zuten eta partzial on bati esker, garaipena etxean geratu zen.

Garaipen bakarra LOINTEK GERNIKA-k eskuratu zuen BEMBIBRE-ren aurka. Partidu lasaia espero zen larunbat arratsaldean Malosten baina, azken sailkatuak, 15 hirukoez lagunduta, aurpegia eman zuen amaierara arte. Gernikarrak azken laurdenera 11 gora sartu ziren baina, azkenean, kanpokoen azken laurden on bati esker, 80-74 bukatu zen. Errebotean edukiko nagusitasuna klabe izan zen etxekoentzako partidua irabazteko.

NESKEN BIGARREN MAILA

AUSARTA BARAKALDO-k 19.ena lortu zuen UNIGIRONA-ren etxean irabazi eta gero, 60-91. Partidua parekatuta hasi zen baina, bigarren laurdenetik aurrera, bizkaitarrak kontrola hartu zuten neurketa guztiz dominatuz eta katalanen gainetik pasatuz. Aipatzekoa da jokalari guztiak jolastu eta saskiratu zutela. Garaipen honekin, apirilean jolastuko den, mailaz igotzeko igoera faserako txartela eskuratu zuten.

DOMUSA TEKNIK ISB-k ere AZULEJOS MONCAYO HELIOS-en etxean irabazi zuen asko landutako partidu batean. Gipuzkoarrei kosta egin zitzaien baina hasieratik agintea hartu zuten markagailuan eta atsedenaldira 9 gora iritsiz, hirugarren laurdenean partidua guztiz haustea lortu zuten. Azkenean eta Jone Azkue bikain bati esker, 61-84 irabazi zuten.

Amaitzeko, IBAIZABAL eta BALONCESTO SEVILLA-ren arteko partiduan, andaluziarrak funtsezko garaipena lortu zuten igoera postuetara gerturatzeko. Partidua momentu oro oso berdinduta egon zen non, andaluziarrak lehenengo laurdenean lortu zuten abantailarekin bukatu zen partidua, izan ere, hurrengo hiru laurdenak berdinketarekin amaitu ziren. Aipatzeko da bi taldeek ezarritako maila defentsiboa bikaina izan zela, 46-50 bukatuz.

EBA MAILA

Mutilen jardunaldia GRUPO INMAPA FILIPENSES eta REDLINE MEKANIKA TAKE-k zabaldu zuten larunbatean. Hasieran etxekoak zerbait finago egon ziren abantail txiki bat hartuz markagailuan. Tolosarrak azkar eman zioten buelta emaitzari, bigarren laurden itzel bati esker eta, hirugarren laurdenean dena oso berdinduta egon zen. Azkenean, Palentziarrak gehiago izan ziren eta 68-63 irabazi zuten.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta BASKONIA-ren arteko euskal derbia, azkeneko segunduetan erabaki zen gasteiztarren hiruko bati esker, 71-74. Partidu bizi baten ostean non, bi taldeek oso fin egon ziren, azken 10 segunduetara berdinketarekin iritsi zen. Kanpokoak bi jaurtiketa egin zituzten asmatu gabe baina, erasoko errebotea hartuz, azken aukera bat eduki zuten Hrabar-en eskutan, partidua amaitutzat emanez.

SANTURTZI SK eta GIPUZKOA BASKET EASO-ren artean ere, azken segunduetan erabaki zen neurketa. Partiduak dinamika aldaketa asko eduki zituen non, batzuetan bizkaitarrak hobeto egon ziren eta beste batzuetan aldiz, gipuzkoarrak. Hala eta guztiz ere, azken minutura berdinketarekin iritsi ziren eta bertan, kanpokoek bi jaurtikea libre sartu zituzten garaipena Donostira eramanez.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k bere partetik asko sufrituta baina, 13.en garaipen jarraia lortu zuen GRUPO DE SANTIAGO-ren aurka. Hasiera on baten ostean, burgostarrak bigarren laurdenean partiduan sartu ziren atsedenaldira berdinketarekin iritsiz. Hirugarren laurdenean, dena oso parekatuta jarraitu zuen azken partzialara arte non, bilbotarrak, Iñigo Betolaza-ren (25 puntu) laguntzaz, 69-63 eraman zuten.

GETXO SASKIBALOIA TALDEA-k luzapenean galdu zuen PAS PIELAGOS-en aurka, saskibaloi ikuskizun izugarrian. Esan bezala, luzapenera joan zen partidua, nahiz eta bizkaitarrak lehen zatian jaun eta jabe izan eta, atsedenaldira 16 gora joan. Hala ere, hirugarren laurden bikain bati esker, kantabriarrak, emaitzari buelta eman zioten. Luzapenean, garaipena eskuetatik alde egin zien etxekoei, izan ere, azken erasoa edukita, baloi galdu eta kanpokoek saskiratzea lortu zuten 98-100 amaituz.

Bukatzeko, ULACIA ZKE-k garaipen sendoa lortu zuen VENTA DE BAĂ‘OS-en etxean eta goiko postuetara gerturatzen dira. Hasieratik gehiago izan ziren lehenengo zatia guztiz menderatuz eta bigarren zatian erritmoa kontrolatuz. 51-76eko emaitzarekin 5.en garaipen jarraia lortu zuten Jokin Collantes-en mutilek eta dinamika ezinhobean jarraitzen dute.

ARGAZKIAK: IDK EUSKOTREN, KUTXABANK ARASKI, MARIA MENTXAKA eta ANGEL AYASTUY.