Bigarren itzuliak hasi dira A1-eko multzoetan eta A2-an aldiz, lehenengoa bukatzear dago.

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA eta MOVILTECK ISB-ren arteko partiduan, garaipen itzela lortu zuten Azkoitiarrak lehen postuan finkatzeko. Hasieratik gehiago izan ziren eta Gernikarren gainetik pasa ziren 48-75 irabaziz. Bizkaitarrak 4º postuan daude eta lehenengo geratzeko oso zail jarri zaie.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k ere ZAST KURAYE ZKE-ren etxean irabazi zuen 50-72. Hasiera parekatsu bat eta gero, arabarrak pixkanaka kontrola hartu zuten partidua irabaziz. Liderraren estelan jarraitzen dute garaipen bat gutxigorekin.

Azkenik, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k galdu egin zuen EASO IBAETA BASKET-en aurka 62-68. Partidua parekatuta egon zen, baina donostiarrek eraman zuten pisua orokorrean, hasieratik kontrola eramanez baina partidua haustea lortu gabe. Ordiziarrak atzetik egon ziren partidu guztian zehar baina emaitzari buelta ematea lortu gabe.

SAILKAPENA:

A2 multzoa bere partetik sutan dago, berdinketa laukoitz batekin 2º postuan.

Lehenik eta behin, EKIOLA OINTXE!-k garaipen sendoa lortu zuen BKL PAGOETA-ren aurka. Lehenengo laurdenean beasaindarrak ondo lehiatu zuten baina, bigarrenetik aurrera, arrasatearrak jaun eta jabe izan ziren 73-31 irabaziz eta aurrera pauso haundia emanez.

BERA BERA-k ere erraz irabazi zuen MARIANISTAS IRRIBARREA-ren etxean 25-65. Hasieratik ezarritako defentsa maila haundiari esker, partidua Donostiarren alde jarri zen eta, erasoko erritmo haundiaz lagunduta, lider jartzea lortu dute.

LA SALLE BILBAO eta LOIOLA INDAUTXU 08-ren arteko Bilbotar derbian, etxekoak gailendu ziren 56-50. Espero zen bezela, partidua oso estu egon zen denbora guztian baina, horiak finago egon ziren batez ere Nadia Martinez-en lidergotzarekin.

Bukatzeko, ASEVI ARASKI eta FUNDACION 5+11 BASKONIA-ren arteko Gasteiztar derbian, kanpokoak irabazi zuten 47-51. Etxekoak hobeto hasi ziren lehenengo laurden itzel bati esker (18-5), baina hortik aurrera istorioa guztiz aldatu zen eta gorri-urdinek neurketaren kontrola hartu zuten. Azken laurdenean sekulako ikuskizuna eman zuten bi taldeek amaiera oso estu batean.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

A1 multzoan BERRIO-OTXOA-ren lehen garaipena ikusi genuen TABIRAKO BAQUE-ren aurka 85-73. Partidu ederra izan zen bi taldeen arteko hartu-eman itzelarekin azken laurdenera arte. Bertara, etxekoak 6 gora iritsi ziren eta, eraso oso eraginkorrak eginez, partidua haustea lortu zuten.

Bestalde, FUNDACION 5+11 eta EKIOLA OINTXE!-ren arteko lehian, Gasteiztarrak jaun eta jabe izan ziren 115-60 irabaziz. Etxekoak Chiek Diallo eta Juom Bol-en nagusitasunaz baliatu ziren partidua hasieratik amaieraraino menderatuz.

Azkenik, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO GIPUZKOA BASKET-en artean, partidua oso parekatuta egon zen azken laurdenera arte. Bertan, bizkaitarrak sekulako ikuskizuna eman zuten 36 puntu sartuz eta partidua irabaziz, 106-85. Emaitza honekin sailkapenean alde garrantzitsu bat zabaldu da 2º eta 3º postuen artean.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz, sailkapena oso berdinduta dago goiko partean, eman diren emaitzen ostean.

Hasteko, ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-ren artean, etxekoen garaipena eman zen azken segunduetan. Lehenengo laurdenean gasteiztarrak hobeto egon ziren 11 puntuko aldea lortuz, baina bigarren laurdenean, gipuzkoarrak emaitzari buelta eman zioten atsedenaldira 3 gora iritsiz. Azkenean eta bukaera estu baten ostean, beltz-naranjakoak hiruko eta jaurtiketa libre batekin aurretik jarri ziren azken minutuan 62-60 irabaziz.

SANTURTZI SK eta AXA AMURRIO A-ren artean, arabarrak garaipenen bolada onarekin jarraitu zuten 55-90 irabaziz. Hasieran dena oso parekatuta egon zen bi taldeen arteko hartu eman itzelakin, baina hortik aurrera kanpokoak neurketaren kontrola hartu zuten bizkaitarren gainetik pasatzen.

ZAST & FURIOUS-ek ere erraz irabazi zuen GETXO SBT-ren aurka aurrera pauso bat emanez. Partidu parekatua espero zen baina, Pablo Elola-ren mutilek hasieratik agintea hartu zuten eta ez zieten aukerarik eman talde bizkaitarrari, 79-48 irabaziz.

Amaitzeko, JOTAKE RESTAURANTE BAHIA eta BARAKALDO BASKET-en arteko partiduan, bizkaitarrak orokorren hobeto egon ziren azken laurdenera 18 gora iritsiz. Bertan, arabarren azken esfortzu onari esker, ezusteko txikia ematea lortu zuten baina emaitzari buelta eman gabe. Azkenean 79-87 bukatu zen kanpokoen alde.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

FSGROUPE ARABA garaitu gabe jarraitzen du A1-eko multzo honetan eta lehenengo geratzeko talde faboritoena da oraintxe bertan. Jardunaldi honetan EUROMEX ARASKI-ren aurka irabazi zuten 79-64. Hala ere, partidua azken laurdenean erabaki zen, azken partzial eraginkor bati esker.

EASO IBAETA BASKET-ek bere partetik garaipen garrantzitsua lortu zuen LOINTEK GERNIKA-ren aurka, sailkapena hankaz gora jarriz. Lehenengo laurdenean lortu zuten donostiarrak abantaila ateratzea eta nahiz eta hortik aurrera sekulako lehia eduki zuten, emaitza mantentzeko gai izan ziren 66-56 irabaziz. Bizkaitarrak bigarren porrot jarraia gehitu dute eta lidergotzatik ahaldentzen dira.

Azkenik, ATLETICO SN SN ANIE-k fase honetako lehen garaipena lortu zuen LOIOLA INDAUTXU 06-ri 57-48 irabaziz. Partidua oso parekatuta egon zen orokorrean baina, bigarren zatian donostiarrak finago ibili ziren garaipen garrantzitsua lortuz.

SAILKAPENA:

A2 multzoan FUNDACION 5+11 BASKONIA-k atsedena eduki zuten, eta, LAURO A eta EASO BASKET BURUNTZA-ren arteko partidua bertan behara geratu zen.

Bestetik, jardunaldia zirraragarria izan zen lehenik eta behin FUNDIBIDE ISB eta BERA BERA-ren arteko gipuzkoar derbiarekin. Momentu oro lehia oso estu egon zen ondo ezagutzen diren bi talde hauen artean eta, azken minutuetara arte, ez zen erabaki, 58-51.

Bukatzeko, INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA eta LA SALLE BILBAO-ren artean garaipena etxean geratu zen 80-75. Zornotzakoak garaitu gabe jarraitzen dute eta bigarren zati itzel bati esker, kanpokoak gainditzea lortu zuten. Errebotea klabe izan zen azken hauentzako garaipena lortu ahal izateko.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek zabaldu zuten jardunaldia 76-64ko emaitzarekin. Bilbotarrak funtsezko garaipena lortu zuten aurkari zuzen baten aurka sailkapenean alde garrantzitsua lortuz. Orokorrean finago egon ziren azken laurdenera 24 gora iritsiz baina, bertan, donostiarrak arraza atera zuren eta emaitza apaintzea lortu zuten.

FUNDACION 5+11 A-k 107-70 irabazi zion AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI lehiakor baten aurka. Izan ere, nahiz eta emaitzean aldea haundia egon, kanpokoek liderraren erritmoari eutsi zioten denbora guztian eta aurpegia ematea lortu zuten.

Azkenik, LOIOLA INDAUTXU 06-k MONDRAGON UNIBERTSITATEA garaitu zuen porroten dinamika txarrarekin amaituz. Bigarren laurdenetik aurrera gehiago izan ziren partiduko erritmoa kontrolatuz eta erasoan sekulako emanaldia eskeiniz. Gipuzkoarrak, Oier Inda-ren lesioarekin, asko sufritzen ari dira azken bolada honetan. Azkenean 99-70 bukatu zen.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz, IBAIZABAL multzoko lider bezela jarraitzen du GETXO SBT-ri irabazi ostean, 71-65. Partidu itzela izan zen bi taldeen arteko hartu-eman itzelarekin eta ez zen izan azken laurdenera arte, etxekoak partidua haustea lortu zuten arte. Kanpokoen 10 hirukoak ez ziren nahikoak izan garaipena Getxora eramateko.

SANTURTZI SK eta AXA AMURRIO A-ren artean, bizkaitarrak aurpegia eman zuten eta oso ondo lehiatu zuten azken laurdenera arte. Bertan, hustu egin ziren eta arabarren eraso eraginkorrei esker, partidua 64-79 amaitu zen. Azken hauek 2º postuan sendo jarraitzen dute porrot bakarrarekin.

ORDIZIA ORKLI-k bigarren faseko bigarren garaipena lortu zuen TABIRAKO BAQUE-ren etxean, 57-59. Partidua oso parekatuta egon zen momentu oro azken segunduetara bukaerako emaitzarekin iritsiz. Azken minutu horretan, etxekoak arrakastarik gabeko bi hiruko bota zituzten.

Bukatzeko, ZAST ZARAUTZ-ek amaiera ipini zion porroten bolada txarrari, eta azken laurden fin bati esker, ALTER CONSULTING ISB-ri irabazi zioten. Hasieratik emaitza oso berdinduta egon zen bien arteko tira bira biziarekin. Azken partzial horretan, etxekoak azeleragailua zapaldu zuten 67-53 bukatuz.

SAILKAPENA: