Maila guztietako liderrek ez dute barkatu, jetsiera postuak sutan dauden bitartean.
NESKEN BIGARREN MAILA
Bigarren fasea hasi da eta A1-a LICEO MONJARDIN eta LEIOA SBT-k zabaldu zuten. Naparrak hasiera oso ona eduki zuten lehen laurdena irabaziz baina segituan lortu zuten bizkaitarrak partiduan sartzea bigarren laurdenean. Azken laurdenera oso estu iritsi ziren bi taldeak eta kanpokoen amaiera hobeari esker, garaipena Leioara joan zen 50-56.
GETXO SBT eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren arteko partiduan, lehenengo zatia nahiko parekatsua izan zen baina etxekoak gehiago asmatu zuten 9 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian azken hauek partidua guztiz haustea lortu zuten erasoan erritmo haundiarekin jolastuz eta batez ere, defentsa maila onari esker. Emaitza sendoarekin bukatu zen neurketa, 73-39.
IZ4 HONDARRIBIA-k garaipen garrantzitsua lortu zuen MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren aurka, 49-44 irabaziz. Ehuneko txarreko partidu bat izan zen bi taldeen defentsa maila onari esker. Xehetasun txikiengatik erabaki zen azkenean eta gipuzkoarrak atsedenera lortutako aldearekin bukatzea lortu zuten.
GRAFICAS JUARISTI ZKE-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen UNSAIN GRUPO LAGUNAK-en aurka. Hasieran naparrak hobeto egon ziren 10 puntuko aldea lortuz lehenengo laurdenean. Hala ere, hortik aurrera, etxekoak pixkanaka partiduaren kontrola hartu zuten emaitzari buelta emanez eta azken laurdenera 9 gora iritsiz. Azkenean, 63-58 bukatu zen azken laurden bizi baten ostean.
Azkenik, UBERAGA SOPELA eta NAVASKET-en arteko neurketan, naparrak 50-64 irabazi zuten lehen zati zoragarri bat eta gero. Batez ere bigarren laurdenean izan ziren jaun eta jabe partidua guztiz menderatuz eta atsedenaldira 14 gora joanez. Bigarren zatian etxekoak emaitzari buelta ematen saiatu ziren baina arrakastarik gabe.
SAILKAPENA:
A2-an ALKIVENT TOJU eta GAZTE BERRIAK S.K.-ak zabaldu zuten bigarren fase hau etxekoen garaipen sendo batekin, 79-41. Talde gasteiztarra dinamika ezin hobean jarraitzen du eta, lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarren zatian sekulako emanaldia eman zuten talde naparrari irabazteko.
VALLE DE EGÜES eta KILLYAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean partidua oso orekatuta egon zen une oro, espero zen bezela. Bi taldeak sailkapeneko goiko partean daude eta A2 hau irabazten saiatzeko, funtsezko garaipena lortu zuten Donostiarrak 51-56. Partidu zirraragarria izan zen.
AXA AMURRIO A eta EASO IBAETA BASKET-en artean ere, partidua zoragarria izan zen bi taldeen arteko hartu-eman oso biziarekin. Gorabehera asko egon ziren orokorrean non, arabarrak hobeto hastea lortu zuten baina Donostiarren minutu on askori esker, ez zuten lortzen partidua haustea. Azkenean 55-53 bukatu zen, kanpokoek irabazteko sartu ez zuten hiruko batekin.
MECALASER UNIBASKET-ek garaipen sendoa lortu zuen AVIA ZIZUR ARDOI-ren etxean 47-84. Hasieratik gehiago izan ziren partzial guztiak irabaziz eta neurketaren kontrola eramanez. Naparrak duintasunez lehiatu zuten baina partiduan sartzea lortu gabe. Errioxarrak partidu bikaina burutu zuten.
JACOBEO ALBERITE eta MARISTAS LOGROÑO-k itxi zuten jardunaldia errioxarren garaipen “arraro” bati esker. Izan ere, azken laurdenera soilik 6 puntuko aldearekin sartu ziren bi taldeak baina, azken partzial izugarri bati esker, 7-34ko partzial batekin, azkenean 51-84 amaitu zen. Aipatzekoa da etxekoak soilik 6 jokalariekin zeudela eta nekeak kalte egin ziela.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
EASO GIPUZKOA BASKET-ek ez du barkatzen SORALUCE BKE-ren aurka eta igoera zuzena lortzeko hautagai argiena da oraintxe bertan. Bergararrak hobeto sartu ziren partidura baina pixkanaka donostiarrak partiduaren kontrola hartzen joan ziren 75-60 irabazi arte. Kanpokoak ondo lehiatu zuten baina 3.en porrot jarraia gehitu zuten.
SAN PRUDENCIO eta ARABERRI BASKET CLUB-en arteko gasteiztar derbian, etxekoak garaipen garrantzitsua lortu zuten azken hauek sailkapenan gaindituz. Asko landutako garaipena izan zen, non, azken laurdenera, kanpokoak 8 gora sartu ziren. Azken partzial horretan, etxekoei dena atera zitzaien eta 30-10eko partzial batekin 81-69 gailendu ziren.
ASKARTZA CLARET-ek porrot gogorra jaso zuen etxean BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA-ren aurka. Porrot gogorra izan zen liderrak ez duelako barkatzen eta oraintxe bertan 3 garaipenera daudelako. Zornotzarren hasiera onak markatu zuen partidua, non 10 puntuko aldearekin, etxekoei emaitzari bueltari ematea tokatu zitzaien, ertzean geratuta eta 64-66 galduz.
DISDIRA BITXITEGIA ISB-k mailako zelairik zailenetakoan irabazi zuen PADURA-ren aurka. Partidu oso borrokatua izan zen bi taldeen artean eta ez zen erabaki azken minutuetara arte non, gipuzkoarrak, 3 behera zeudela, 3 hiruko jarraian sartu zituzten 6 gora jartzeko eta 59-65 irabazteko.
BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-k ere funtsezko garaipena lortu zuen ERROIBIDE IRUN bezalako aurkari zuzen baten etxean. Lehenengo laurdena etxekoak irabazi zuten, baina hortik aurrera oñatiarrak aurretik jarri ziren emaitza kontrolatuz une oro eta sekulako garaipena lortuz, 40-54. Sailkepeneko beheko partea sutan dago eta edozer gauza gertatu daiteke hemendik bukaeraraino.
HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta LOIOLA INDAUTXU-ren arteko bilbotar derbian, etxekoak orokorrean gehiago izan ziren baina, kanpokoen azken partzial eder bati esker, emaitzari buelta eman eta 67-74 irabazi zuten. Garaipen honekin Final 4 postuetan finkatzen dira eta mailaz igotzeko talde faboritoen artean sartzen dira.
Azkenik, ORDIZIA K.E.-k eta AXA AMURRIO-k partidu garrantzitsua zuten, ordiziarrak beheko postuetak alde egiteko eta, arabarrak, etxekoak sailkapenean alde egiten ez uzteko. Partidua espero zen bezela parekatuta egon zen, talde gipukoarra finago ibili zen lehenengo zatian 8 gora joanez atsedenaldira baina, bigarren zatian eta batez ere azken laurdenean, amurriokoak jaun eta jabe izan ziren 68-76 irabaziz.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
Nesken lehenengo maila ASKARTZA CLARET eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehiarekin zabaldu zen. Sailkapenean berdinduta zeuden beraz partidu parekatsua izan zen espero zen bezela. Emaitza ikusita, ematen du etxekoak ez zutela sufritu baina, 40 minutu estu eta gero, luzapenera joan zen neurketa. Bertan, kanpokoak itzali egin ziren eta 13-0ko partzialarekin, 57-44 eraman zuten Leioakoak.
ABN eta LOIOLA INDAUTXU-ren artean, errioxarrak duintasunez lehiatu zuten eta ez zizkieten gauzak erraz jarri bilbotarrei. Hirugarren laurdenean ordea, azken hauek beste energia batekin sartu ziren eta partidua haustea lortu zuten, 32 gora jarriz. Azkenean eta etxekoen esfortzu bikaini esker, 68-87 amaitu zen.
IBAETA BASKET EASO-k ez du barkatzen eta beste garaipen bat gehitu du LA SALLE VERSIA-ren etxean. Partidua oso parekatuta egon zen lehenengo zatian atsedenaldira berdinduta iritsiz. Bigarren zatira, donostiarrak oso ondo sartu ziren eta neurketaren kontrola hartu zuten 47-65 irabaziz.
NAVARRO VILLOSLADA-k bere partetik, partidu bikaina egin zuen 81-40 irabaziz LOINTEK GERNIKA-ren aurka. Naparrak lehenengo zatian gauzak oso ondo egin zituzten batez ere defentsan atsedenaldira 38-9 joanez. Bigarren zatian bizkaitarrak esnatu egin ziren eta lehia estua egon zen nahiz eta ezinezkoa egin zitzaien partiduan sartzea.
ZORNOTZA ST-ek ere lehenengo zati itzela egin zuen AFILADOS GASTEIZ ARABA-ren aurka atsedenera 41-12 joanez. Bigarren zatian dena parekatu egin zen baina aurreko partiduan bezela, kanpokoak ez zuten lortu partiduan sartzea, 69-38 galduz. Bizkaitarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten jetsiera postuetatik ateratzeko borrokan sartzeko.
ARASKI-k lider jarraitzen du MESPLET TRUCKS UNIBASKET gainditu ostean 78-60. Gasteiztarrei kosta egin zitzaien baina pixkanaka eta partzial guztiak irabaziz, garaipena etxean geratu zen. Errioxarrak bikain lehitu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien arabarren banakako hainbeste talenturekin.
Amaitzeko, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta SAN IGNACIO PREMO-k jardunaldiko lehia biziena eduki zuten, luzapenera joan zen partidu batean. Naparrak oso ondo sartu ziren lehenengo laurdenean baina, gipuzkoarrak azkar erreakzionatu zuten atsedenera 2 puntura jarriz. Bigarren zatian sekulako ikuskizuna eman zuten bi taldeek lidergotza aldaketa ugarirekin eta berdinduta bukatuz 40 minutuak. Luzapenean, xehetasun txikiengatik, arrasatearrak irabazi zuten 76-70.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k sendo egin zen etxean eta garaipen garrantzitsua lortu zuen LA SALLE VERSIA-ren aurka. Hala ere, lehenengo zatian kanpokoak hobeto egon ziren eta atsedenaldira 13 puntuko aldearekin joan ziren. Bigarren zatian, filma guztiz aldatu zen eta etxekoak neurketaren kontrola hartu zuten emaitzari buelta emanez, 69-63.
GOIERRI ALMACENES USABIAGA-k ezin izan zuen LEIOA SBT-ren aurka baina duintasunez lehiatu zuten. Bizkaitarrek 62-80 irabazi zuten esfortzu haundia eginez eta pixkanaka aldea eraikiz. Garaipen honekin jetsiera postuetatik aldentzea lortzen dute nahiz eta oraindik lan asko dagoen egiteko. Gipuzkoarrak aldiz oso zaila dute potzutik ateratzeko eman diren emaitzak eta gero.
EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-k ia ezustekoan harrapatzen du mailako liderra baina partidu bikain bat egin eta gero, azken laurdenean hustu egin ziren eta VALLE DE EGÜES-ek irabazi zuen 67-76. Esan bezala, gasteiztarrak bikain aritu ziren azken laurdenera abantail txikiarekin sartuz baina, bertan, hainbat hirukoez lagunduta, garaipena naparrora joan zen.
TABIRAKO BAQUE-k ere ez du barkatzen eta nahiz eta hasieran NAVASKET-ek gauzak hobeto egin, azkenean 77-51 gailendu ziren. Bigarren laurdenentik aurrera hartu zuten bizkaitarrak neurketaren kontrola eta geroztik jaun eta jabe izan ziren 9.en garaipen jarraia lortuz. Naparrak aldiz borrokatzen jarraitu beharko dute beheko postuetatik ateratzeko.
LOIOLA INDAUTXU-k ere sekulako emanaldia eman zuen eta nahiz eta lehenengo laurdena berdinketarekin bukatuz, ez zuten erasoko erritmoa jetsi eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren gainetik pasa ziren 110-61 irabaziz. 5.en garaipen jarraia lortu dute bilbotarrak eta ez dira lidergotzaren orgatik jeisten.
ULACIA ZKE eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-en artean, zarauztarrak sekulako garaipena lortu zuten partidu zirraragarri batean. Hasieratik dena oso estu egon zen baina, hirugarren laurdenean, donostiarrak alde txiki bat lortu zuten azken laurdenera aurretik iritsiz. Etxekoak ez zuten etsi eta, 4 segunduren faltan, Inar Sagasti-ren saskiratze bati esker, 81-79 irabaztea lortu zuten funtsezko garaipen bat lortuz.
Bukatzeko, MEGACALZADO ARDOI eta AISLA ARMETI IBAIZABAL-ek ere partidu zoragarria utzi zuten, 77-73ko emaitzarekin. Hala ere, lehenengo zatian bizkaitarrak jaun eta jabe izan ziren atsedenaldira 13 gora iritsiz. Hirugarren laurdenera naparrak beste energia batekin sartu ziren eta, 30-13ko partzial batekin, emaitzari buelta eman eta aurretik jartzea lortu zuten. Azken laurdenean etxekoak emaitza kontrolatu eta irabaztea lortu zuten lidergotza laukoitzean jarraitzeko.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ.