Arrakasta itzela Miranda de Ebro-ko topaketan!

Pasa den asteburuan gure Mini selekzioek Espainiko Txapelketa prestatzeko azkeneko frogak bikain gainditu zituzten Gaztela eta Leon, Asturias eta Galiziaren aurka.

 

Orain, azkeneko prestakuntza saioa soilik geratzen zaie hurrengo ostegunean, Martxoak 21ean, Cadiz-era bidaiatu aurretik.

Entrenamendu hau igandean izango da, Martxoak 17, eta honek bi saio edukiko ditu, 10:30etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:00etara, 12:45etan bazkalduz. Beti bezela Irlandesas Kiroldegian izando dira.

Ohar bezela, entrenamendua hasi baino ordu erdi lehenango aurkeztu eta bi kamixeta eraman, bat txuria eta beste bat iluna.

 

Azken lerro honetan ANE MARTINEZ DE OLCOZ-i animoak eman nahi dizkiogu lesionatu egin delako eta ezingo duelako bidaiatu. Bere ordez JUNE ENA ordiziarra joango da. ANIMO ASKO ANE!