Denboraldiko azken txanpa iritsi da eta borroka itzelak daude sailkapenetako igoera eta jetsiera postuetan.
NESKEN BIGARREN MAILA
UNSAIN GRUPO LAGUNAK eta IZ4 HONDARRIBIA-ren arteko partiduan, naparrak aurrera pauso itzela eman zuten 56-52 irabaziz. Hala ere ez zen hasiera onena izan eta talde gipuzkoarra atsedenera 8 gora joan zen. Hortik bueltan, etxekoak partiduaren kontrola hartu zuten eta 26-10eko partzialarekin, emaitzari buelta ematea lortu zuten.
LEIOA SBT eta ITC PACKAGING UBERAGA SOPELA-ren artean, azken unera arte emozioa egon zen 64-63 markagailuarekin. Lehenengo zatian etxekoak finago egon ziren 10 puntuko aldearekin joanez atsedenaldira baina, hirugarren laurdenean, filma guztiz aldatu zen eta kanpokoak emaitzari buelta eman zioten azken laurdenera irabazten sartuz. Azken 10 minutu horietan, tentsio haundia egon zen non, Leioako taldeak burua hotz mantendu zuen azken 3 minutuetan 8 jaurtiketa libre sartuz eta garaipena eskuratuz.
NAVASKET eta GETXO SBT-ren arteko lehian, lehenengo laurdena erabakigarria izan zen partiduaren etorkizunean. Izan ere, talde bizkaitarrak abantaila hartu zuen lehenengo 10 minutuetan eta hortik aurrera emaitza kontrolatzea lortu zuten 58-69 irabaziz. Etxekoak ondo borrokatu zuten eta nahiz eta bigarren laurdenetik aurrera dena oso parekatuta egon, ez zuten lortu emaitzean gerturatzea.
Jardunaldiko ezustekoa ESCOLAPIOS BILBAO-k eman dio GRAFICAS JUARISTI ZKE-ri irabazi eta gero 60-53. Lehenengo zatian dena oso estu egon zen eta atsedenaldira berdinketarekin joan ziren. Hortik aurrera, bilbotarrak energia gehiagorekin jolastu ziren eta garaipena etxean gelditzea lortu zuten. Zarauztarren porrot honekin, garbi geratu da A1 honetan edozeinek edozeini irabazi diezaiokela eta talde guztiek maila haundia dutela.
Azkenik, LICEO MONJARDIN eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k itxi zuten jardunaldia bilbotarren garaipenarekin 47-67. Hasiera parekatsu baten ostean, kanpokoek partiduaren kontrola hartu zuten eta erasoan edukiko eraginkortasunari esker, partidua haustea lortu zuten. Naparrek ez diote hasiera ona eman A1 multzoari baina oraindik aukera askorekin jarraitzen dute igoera lortzeko.
SAILKAPENA:
A2 multzoan, aipatu beharra dago EASO IBAETA BASKET eta VALLE DE EGÜES-en arteko lehia bertan behera geratu zela errepidean sorturiko auto-ilarengatik.
Bestalde, ALKIVENT TOJU-k dinamika ezinhobearekin jarraitzen du KILLYAN ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxean garaipena lortu eta gero. Hasieratik gehiago izan zen talde gasteiztarra eta nahiz eta momentu askoretan donostiarrak finago egon, ez zuten aldea murriztea lortu eta azkenean 44-59 amaitu zen. Etxeko taldeak amaiera ipini zion garaipenen bolada onari.
GAZTE BERRIAK S.K.-k bere partetik JACOBEO ALBERITE garaitu zuen partidu borobil baten ostean. Etxekoak, hasieratik neurketa menderatu eta kontrolatu zuten arerioari partiduan sartzen utzi gabe. Alberitarrek duintasunez borrokatu zuten baina ez zuten eguna izan eta jetsiera postuetatik ateratzeko lehiatzen jarraitu beharko dute.
MARISTAS LOGROÑO-k ere sekulako emanaldia eman zuen AVIA ZIZUR ARDOI-ren aurka 81-23 irabaziz. Partidu gogorra izan zen kanpokoentzako izan ere ezinezkoa egin zitzaien errioxarrek ezarritako erritmoarekin. Etxekoak dinamika aparta daramate azkeneko hiru partiduak irabaziz eta maila mantentzeko aurrera pausoak ematen ari dira. Naparrak aldiz azken postutik ateratzeko borrokan jarraitu beharko dute.
Azkenik, MECALASER UNIBASKET eta AXA AMURRIO A-ren arteko partiduan, arabarrak irabazi zuten 53-58. Lehenengo zatia guztiz menderatu eta gero, azken hauek 17 puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira baina, hortik bueltan, etxekoak esnatu egin ziren eta 4 puntura jartzea lortu zuten. Azkenean, eta bi taldeen arteko partzial izugarri baten ostean, garaipena Amurriora joan zen.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
7 jardunaldiren faltan, sailkapena sutan dago jetsiera postuetatik izan ere berdinketa boskoitz bat dugu azken postuetan.
Lehenik eta behin BIOTZ ALOÑA MENDI K.E.-ren garaipenari esker PADURA-ren aurka 74-59. Oñatiarrak sekulako lehenengo laurdena egin zuten 28-8ko partzialarekin eta atsedenera 23 gora joanez. Bigarren zatian bizkaitarrak esnatu egin ziren baina, ezin izan zioten hainbesteko aldeari buelta eman. Aipatzekoa da gipuzkoarrak edukiko nagusitasuna errebotean jaun eta jabe izanda.
Bigarren postuan aldaketa garrantzitsua eman zen DISDIRA BITXITEGIA ISB eta ASKARTZA CLARET-en artean, izan ere, talde gipuzkoarrak irabazi zuen, 81-68. Espero zen bezala, lehia estua izan zen baina, bigarren laurdenean, etxekoak, bukaerara arte mantentzea lortu zuten aldea zabaldu zuten. Garaipen honekin Azpeitiarrak sailkapenean gainetik jartzen dira aberajea irabazita dutela.
AXA AMURRIO A-k ere funtsezko garaipena lortu zuen HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren aurka mailaz mantetzeko helburuarekin. Bilbotarrak hobeto hasi ziren lehenengo laurdena irabaziz baina, bigarren laurdenean, arabarrak sekulako emanaldia eman zuten partiduaren kontrola hartuz. Bigarren zatian partidua oso parekatuta egon zen 77-65 bukatuz.
SAN PRUDENCIO-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen aurkari zuzen baten aurka Final 4-era sailkatzeko borrokan. Izan ere, LOIOLA INDAUTXU-ren etxean irabazi zuten saskibaloi itzeleko partidu batean, 81-85. Une oro lehia oso estu egon zen baina gasteiztarrak hiruko marratik baino haratago edukiko eraginkortasunaz lagunduta, garaipena etxera eraman zuten. Bi talde hauek oraintxe bertan sailkapenean berdinketa hirukoitz batean murgilduta daude Final 4-era sailkatzeko azkeneko postu horietan.
ERROIBIDE IRUN-ek burua altxa ezinik jarraitzen du ARABERRI BASKET CLUB-en etxean 63-46 galdu ostean. Bigarren laurdenak markatu zuen partiduaren etorkizuna izan ere orokorrean neurketa oso parekatua izan zen baina, bigarren partzial horretan gasteiztarrak partiduaren kontrola hartu zuten 10 puntuko aldea zabalduz. Denboraldia amaitzear dago eta talde irundarraren aukerak murrizten doaz baina, oraindik aukerak edukita, bukaeraraino borrokatzen jarraituko dute.
BEOTIBAR RECYCLING ZORNOTZA eta EASO GIPUZKOA BASKET-en arteko neurketan, donostiarrak asko landutako garaipena lortu zuten, gauzak oso ondo egin zituen arerio baten aurka. Izan ere neurketa oso parekatsua izan zen momentu guztian eta bizkaitarrak beheko postuetatik ateratzeko intentzioarekin gogor borrokatu zuten partidu guztian zehar. Azkenean donostiarrak daramaten dinamika onaz lagunduta, 66-75 amaitu zen.
Bukatzeko, SORALUCE BKE-k garaipena lortu zuen ORDIZIA K.E.-ren aurka. Etxekoak pixkanaka nahi zuten partidua egitea lortu zuten eta aldea zabaltzen joan ziren 77-65 irabazi arte. Joaneko partiduan ordiziarrak 7 gora egin zuten beraz, emaitza honekin, bergarakoak aberajea irabazi zuten eta hau erabakigarria izan daiteke denboraldi amaieran.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
Jardunaldia asteartean ireki zen TABIRAKO BAQUE eta ARASKI-ren artean. Liderrak arerio zail baten etxea bisitatu zuen 19.en garaipena lortzeko helburuarekin eta, nahiz eta lortu, uste baino gehiago kosta zitzaien. Izan ere, talde bizkaitarrak gauzak oso ondo egin zituen eta azken minutura arte sendo egon zen emaitzari buelta emateko intentzioarekin, 53-61.
ZORNOTZA ST eta NAVARRO VILLOSLADA-ren artean ere lehia estua egon zen, 70-61eko emaitzarekin. Azken laurdenera arte partidua oso parekatuta egon zen naparrek 2 gora iritsiz. Hala ere, bertan, bizkaitarrak oso fin egon ziren azken partzial horretan emaitza sendoa lortuz amaieran. Etxekoek funtsezko garaipena lortu zuten aurkari zuzen baten aurka eta maila mantentzeko garaipen batera ipini dira.
ABN-ek ere garaipen garrantzitsua lortu zuen maila mantentzeko itxaropena galdu gabe azken postuan jarraitzen duen AFILADOS GASTEIZ ARABA-ren aurka. Hasieratik beste energia ezberdin batekin sartu ziren errioxarrak eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren azken laurdenera 12 puntuko abantailarekin iritsiz. Bertan, eta gasteiztarren emaitzari buelta emateko azken esfortzuarekin, azkenean 52-60 amaitu zen. Arabarrak aukera oso gutxirekin daude maila mantentzeko baina azken momentura arte borrokatzen jarraituko dute.
Sailkapeneko beste puntan, IBAETA BASKET EASO-k sekulako garaipena lortu zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka eta liderraren aurkako itzuliaren faltan, bigarren postua ia ziurtatuta dute. Partiduaren inguruan oso parekatuta egon zen dena lehenengo laurdenean baina bigarrenetik aurrera donostiarrak gehiago izan ziren atsedenera 12 gora joanez. Hala ere, hirugarren laurdenean kanpokoak sekulako esfortzua egin zuten emaitzari buelta emanez eta partiduan sartuz 10 minuturen faltan. Azkenean, Jon Santamaria-ren neskak azken laurden bikain bati esker, 70-58 irabazi zuten.
SAN IGNACIO PREMO-k arrasatekoen porrotaz ondo baliatu zen ASKARTZA CLARET-i irabazten eta 3º postua hartuz. Hasieratik eraman zuten naparrek partiduaren kontrola lehenengo zatia kontrolatuz eta menderatuz. Bigarren zatian bizkaitarrak erreakzionatu egin zuten eta markagailuan gerturatzea lortu zuten atzean eginiko lan bikainaz lagunduta. Azken laurdenean dena oso parekatuta egon zen eta garaipena etxean geratu zen, 56-45.
MESPLET TRUCKS UNIBASKET-ek LOINTEK GERNIKA-ren bolada txarra aprobetxatu zuen partidu borobila eginez eta sailkapenean aurreratuz. Hasieratik erritmo haundia ezarri zuen etxeko taldeak eta hala mantendu zuten partidu guztian zehar. Bizkaitarrak lehenengo laurdenean erritmo horri eutsi zioten baina pixkanaka erortzen hasi ziren. Azken laurdenean errioxarrak jaun eta jabe izan ziren partidua guztiz hautsiz eta 85-61 irabaziz.
Bukatzeko, LOIOLA INDAUTXU eta LA SALLE VERSIA-ren arteko derbian, sekulako ikuskizuna eman zuten bi taldeek. Partidua oso gorabeheratsua izan zen hasieratik non, kanpokoek lehenengo laurdenean gehiago izatea lortu zuten. Hala ere, bigarren laurdenean etxekoak emaitzari buelta eman eta atsedenaldira 1 behera jartzea lortu zuten. Bigarren zatian, sekulako tira bira eduki zuten bi taldeek neurketa azken minutuan erabakiz, 59-64.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
Lehenik eta behin aipatu nahi dugu ATLETICO SAN SEBASTIAN eta MEGACALZADO ARDOI-ren arteko partidua bertan behera geratu zela trafiko istripu baten ondorioz, non, ez den ezer larririk pasa eta denak ondo dauden.
Hortaz aparte, jardunaldia ostegunean ireki zen MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren artean 76-6ko emaitzarekin. Partidua orokorran oso parekatuta egon zen baina, etxekoak, gehiago asmatzea lortu zuten garaipena eskuratuz eta sailkapenean aurrera pauso haundia emanez. Urretxuarrak ez zuten garaipena lortu baina sentsazio oso onak uzten ari dira lehenengo garaipena lortu zutenetik.
NAVASKET-ek funtsezko garaipena lortu zuen maila mantentzeko borrokan CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren aurka. Hirukoez beteriko lahia bat izan zen non garaipena eskuratzea ezinbestekoa zen bi taldeentzako. Hala ere, naparrek martxa bat gehiagorekin jolastu zuten lehenengo zatian eta horrek partiduaren etorkizuna markatu zuen non, bigarren zati estu baten ostean, 68-56 bukatu zen.
LA SALLE VERSIA-k berriro ere irribarre egiten dute EKOGAR GEOTERMIA URGATZI-ri irabazi ostean, 73-63. Bi taldeak larri iritsi ziren partidura, porroten dinamika txar batekin eta beheko taldeak pixkanaka gerturatzen ikusiz. Beraz, bi taldeak ideia garbiekin atera ziren jolastera baina, orokorrean, bilbotarrak gehiago izan ziren hasieratik aurretik jarriz eta une oro emaitza kontrolatuz. Gasteiztarrak esnatu beharrean daude arazoetan ez sartzeko.
LEIOA SBT eta ULACIA ZKE-ren partiduan, etxekoak sekulako garaipena lortu zuten infartuzko partidu batean. Izan ere bizkaitarrak hasiera hobea eduki zuten, alde eroso bat lortuz lehenengo laurdenean. Bigarren laurdenetik aurrera, gipuzkoarrak pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren azken 10 minutuetara aurretik iritsiz. Azkeneko laurdenean jaurtiketa libreek erabakigarriak izan ziren eta garaipena etxean geratu zen 82-79.
Jardunaldiko partidua VALLE DE EGÜES eta LOIOLA INDAUTXU-ren artean zen, izan ere, lidergotza laukoitza hautsiko zuen lehen partidua zen. Espero zen bezela, partidua estu joan zen bi taldeen arteko hartu eman bikain batekin non bilbotarrak lehenengo laurden bukaeran aurretik jartzea lortu zuten, eta hiruko marratik edukiko eraginkortasunaz lagunduta, ez zieten utzi naparrei berriro ere aurretik jartzen 68-73 irabaziz.
Bukatzeko, TABIRAKO BAQUE-k naparren porrot hori ondo aprobetxatu zuen lider berria izateko, AISLA ARMETI IBAIZABAL-i bigarren luzapenean irabazi ostean. Etxekoak aukera ederra galdu zuten partidua irabazteko lehenengo zati izugarri eta azken laurdenera 17 puntuko abantailarekin iritsi eta gero. Izan ere, azken laurden horretan durangoarren partziala 10-27koa izan zen partidua luzapenera bidaltzea lortuz. Bertan, bi taldeek nahiko kaxkar egon ziren eta 3-3ko partzial batekin, partidua 5 minutu gehiago luzatu zen. Azkenean eta minutu askoren ostean, Xabi Chico-ren mutilak 88-94 irabazi zuten lidergotza hartuz.
SAILKAPENA: