Final 4-erako postuak definitzen doaz eta A2-ko taldeak bigarren itzulia hasi dute.

KADETEĀ  NESKAK

ZAST KURAYE ZKE eta LOINTEK GERNIKA-k ireki zuten jardunaldia larunbat goizean. Hasieratik, Gernikarrak jaun eta jabe izan ziren erasoko erritmoa kontrolatuz eta gipuzkoarrei aukera gutxi emanez, 36-71 bukatu arte. Gaizka Barea-ren taldea lehenengo izateko aukerarik gabe dago baina ahalik eta goragoen gelditzen saiatuko da.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta MOVILTECK ISB-ren artean ere, azkoitiarrak nagusi izan ziren momentu oro ordiziarren gainetik pasatzen, 38-59. Etxeko taldeak hala ere duintasunez borrokatu zuen eta azken laurdenean emaitza apaintzea lortu zuen. Kanpokoek beraien menpe dute lehenengo gelditzea eta horrek Espainiako txapelketara sailkatzeko lehen txartela emango zien.

Azkenik, OPTICA TROCONIZ ARABA eta EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI-ren artean, lehenengo zatia oso parekatsua izan zen 18-21eko emaitzarekin. Atsedenetik bueltan, talde arabarra indar gehiagorekin sartu zen eta partiduaren kontrola hartu zuen guztiz 55-37 irabaziz. Arabarrak Final 4-era sailkatuta daudela, Donostiarrak ere hori bera lortu nahi dute eta horretarako ezingo dute barkatu azkeneko bi jardunaldietan.

SAILKAPENA:

A2-an aldiz, lehenik eta behin ASEVI ARASKI eta MARIANISTAS IRRIBARREA-k aspaldi jolastutako partidua daukagu, etxekoen emanaldi izugarriarekin. Hasieratik amaierararte, Alex Suso-ren taldea gehiago izan zen eta bai erasoan bai defentsan, partidua menderatu zuten, 78-21. Bigarren itzulia hasi da eta berdekoek ez dute barkatu nahi oso berdinduta dagoen sailkapen batean.

BERA BERA eta LA SALLE BILBAO-ren artean, bilbotarrak 58-70 irabazi zuten donostiarren etxean. Hirukoek markatu zuten partidua, izan ere, etxekoek ez zuten bat bera ere sartu, kanpokoen 9 hirukoen aurrean. Partidua une oro berdinduta egon zen sailkapeneko lehenengo bi taldeen artean non, aipatu bezala, kanpoko ehuneko horiek klabe izan ziren garaipena La Salle-ra bidaiatzeko.

LOIOLA INDAUTXU 08 eta arri BKL PAGOETA-k igandean jolastu zuten etxekeon garaipenarekin 53-39. Azken hauek bikain sartu ziren partidura, abantail txiki bat lortuz baina, beasaindarrak, une oro ondo lehiatu zuten atsedenaldira 7 behera iritsiz. Bigarren zatian dinamika berdina eman zen non, bilbotarrak hobeto hasi ziren baina, azken laurdenean kanpokoak berriro ere emaitza murriztea lortu zuten. Orokorrean bi taldeek asko barkatu zuten saski azpian.

Bukatzeko, FUNDACION 5+11 BASKONIA eta EKIOLA OINTXE!-k zirrara haundiko partidua jolastu zuten 47-51-eko emaitzarekin. Partidu oso gorabeheratsua izan zen, non, gipuzkoarrak hobeto hasi ziren baina bigarren laurdenetik aurrera gasteiztarrak partiduan sartzea lortu zuten azken minutura 1 gora sartuz. Bertan, kanpokoak oso fin ibili ziren eta 5 puntu lortuz, partidua Arrasatera eraman zuten. Aipatzeko da Laura Ibisate-ren partidua 25 puntu eta 14 erreboterekin.

SAILKAPENA:

 

KADETEĀ  MUTILAK

A1-eko jardunaldia, TABIRAKO BAQUE eta EKIOLA OINTXE!-k zabaldu zuten astebete lehenago eta, gipuzkoarrak funtseko garaipena lortu zuten Final 4-era sailkatzeko ilusioarekin, 72-86. Partidu ederra utzi zuten bi taldeek, jokalari askoren kalitateaz lagunduta. Lehenik eta behin, Oier Inda antolatzaile OƱatiarrak, beste behin, sekulako emanaldia eskeini zuen, 41 puntu, 15 errebote eta 18 falta jasoz, talde arrasatearra garaipenera gidatuz eta, Ibai Blanco eta Jairo Godoy-ren laguntza eduki zuen. Durangoarrak ere fin ibili ziren batez ere Eneko Arkarazo (26 puntu) eta Aimar Amesti-ren (23 puntu) partidu apartarekin.

FUNDACION 5+11 A-k partidu zaila eduki zuen eta EASO GIPUZKOA BASKET-i garaitzea asko kosta zitzaion larunbat goizean. Partidua oso parekatuta egon zen une oro baina, talde gasteiztarrak errebotean edukiko nagusitasunak aukera gehiago eman zien partidua irabazten amaitzeko. Etxekoak lehenengo izateko borrokatzen duten heinean, kanpokoak gehienez hirugarren izan ahalko dira eta horretarako partidu bat gehiago irabazita beharko dute.

Azkenik, BERRIO OTXOA eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean, hasieratik kanpokoak gehiago izan ziren eta etxekoen gainetik pasa ziren 55-101. Gorka Seco-ren mutilak, azkenak daude sailkapenean baina, oraindik Final 4-era sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte, hurrengo jardunaldian EKIOLA OINTXE!-ren aurka jolasten baitute.

SAILKAPENA:

A2-an, jardunaldia SANTURTZI SK eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-k zabaldu zuten kanpokoen garaipenarekin 75-101. Partidu ona izan zen orokorrean bi taldeena baina gasteiztarrek izugarrizko ehunekoak eduki zituzten partidu osoan zehar eta bizkaitarrek ezin izan zioten horri eutsi. Garaipen honekin hiriburukoak porroten dinamikarekin amaitu dute eta fase hontako bigarren garaipena lortu zuten.

GETXO SBT eta ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-ren arteko lehian, lehenengo laurdenean ordiziarrak aurretik jarri ziren eta bukaeraraino horrela jarraitu zuten 66-72 irabaziz. Partidua oso parekatuta egon zen une oro, etxekoak denbora guztian gerturatu egiten ziren 2 puntura jartzera iritsi arte eta orduan kanpokoak berriro ere 6-8 puntuko abantaila hartzen zuten. Garaipen honekin gipuzkoarrak lider jarri dira bigarren.

BARAKALDO BASKET eta ZAST & FURIOUS-en artean ere partidua oso estu egon zen hasieratik eta xehetasun txikiek bizkaitarren alde erabaki zuten 66-61. Bi talde hauek momentu oso ezberdina zeharkatzen dute izan ere, etxekoak 3.en garaipen jarraia lortu dute, zarauztarrek bigarren porrot jarraia gehitu duten bitartean. Emaitza honek sailkapena buruz gora jartzen du eta oraindik 6 jardunaldiren faltan, edozer gauza gerta daiteke.

Azkenik, AXA AMURRIO A eta ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-ren arteko arabar derbian, kanpokoak gailendu ziren azken minutuko eraginkortasunari esker. Izan ere, partidu itzela izan zen bi taldeena eta sekulako ikuskizuna eman zuten 85-89ko emaitzarekin amaitu arte. Etxekoak amaiera jartzen diote garaipenen dinamika onari eta hiriburukoak aldiz, garaipenaren senda berreskuratzen dute.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

Jardunaldi interesgarria Junor Nesken A1-ak utzitakoa, sailkapena guztiz irekita utzita.

Lehenik eta behin LOINTEK GERNIKA-k 60-57 irabazi zion LOIOLA INDAUTXU 06-ri, infartuzko amaiera batean. Asko zaildu zitzaion partidua Mikel Retolaza-ren taldeari, izan ere, azken laurdenera 11 gora sartu ziren eta, 3 minuturen faltan, bilbotarrak 2 puntura jarri ziren. Azken minutu horietan bi taldeek asko barkatu zuten azkenean, garaipena etxean geratuz.

EASO IBAETA BASKET-ek bere partetik sekulako ikuskizuna eman zuen FSGROUPE ARABA liderraren aurka 64-43 irabaziz. Dena ondo egin zuen talde donostiarrak hasieratik partiduaren kontrola hartuz eta lehenengo 3 partzialak menderatuz. Azken laurdenean eta 22 puntuko aldearekin, bi taldeak amain eman zioten beraien burua. Samuel Gonzalez-en neskak 4.en garaipen jarraia lortu dute eta oraindik lehenengo izateko aukerarekin jarraitzen dute.

Azkenik, ATLETICO SN SN ANIE-k bigarren garaipena lortu zuen EUROMEX ARASKI-ren aurka, 64-59, eta talde gasteiztarra sailkapenean gainditzen dute. Orokorrean partidu parekatsua izan zen baina, kanpokoak momentu oro aurretik egon ziren azken laurdenera 9 gora sartuz. Azken 10 minutuetan aldiz, donostiarrak sekulako emanaldia eman zuten eta 21-7ko partzialarekin, Final 4-era sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute.

SAILKAPENA:

A2-an emaitza sendoak eman ziren partidu guztietan eta, FUNDIBIDE ISB izan zen, atsedena eduki zuen taldea.

Jardunaldia FUNDACION 5+11 BASKONIA eta LAURO A-k zabaldu zuten larunbat goizean, gasteiztarren garaipenarekin 64-34. Lehenengo zati parekatsu baten ostean, etxekoak sekulako bigarren zatia egin zuten, batez ere azken laurdenean, garaipenaren senda berreskuratzeko eta, liderraren porrota aprobetxatuz, lehenengo postutik garaipen batera jartzen dira.

Izan ere, INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k lehen porrota eskuratu zuen BERA BERA-ren etxean, donostiarrak hiruko marratik emandako erakustaldia eta gero, 13 hirukorekin. Hasieratik oso fin egon zen Susana Rodriguez-en taldea, pixkanaka aldea zabalduz markagailuan eta, azken laurden itzel bati esker, 66-49 irabaziz. Garaipen honekin goiko postuetara gerturatzen dira baina, oraindik lan asko gelditzen zaie maila mantentzeko.

Amaitzeko, LA SALLE BIBAO-k amaiera jartzen dio porroten dinamika txarrari, 79-34 irabaziz EASO BASKET BURUNTZA-ren aurka. Lehenengo laurdenean bi taldeek erritmo haundiarekin jolastu zuten puntu asko eskuratuz eta sentsazio oso onak utziz. Bigarren laurdenetik aurrera, bilbotarrak jaun eta jabe izan ziren eta donostiarren gainetaik pasa ziren bigarren fase honetako bigarren garaipena lortuz.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

A1-ean FUNDACION 5+11 A-k eta EASO GIPUZKOA BASKET-ek ireki zuten jardunaldia etxekoen garaipenarekin 99-62. Hasiera parekatsu baten ostean, bigarren laurdenetik aurrera gasteiztarrak erritmoa areagotu egin zuten eta partiduaren kontrola hartu zuten. Donostiarrak 3.en izango dira hurrengo partidua irabaziz gero baina Final 4-erako txartela eskuratu dute iada.

LOIOLA INDAUTXU 06 eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean, beltzekoak gehiago izan ziren momentu oro eta etxekoen gainetik pasa ziren, 46-102. Azken hauek duintasunez lehiatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien kanpokoen erritmoari eutsi, eta Final 4-erako sailkatzeko borrokatzen jarraitu beharko dute.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bigarren faseko lehenengo garaipena lortu zuen AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-ri irabazi ostean, eta nahiz eta oso zaila izan, Final 4-era sailkatzeko aukerekin jarraitzen dute. Partidua lehen zatian erabaki zen gipuzkoarrek finago egon baitziren eta atsedenaldira 12 gora iritsiz, bigarren zatian emaitza kontrolatzea lortu zuten 73-63 bukatu arte.

SAILKAPENA:

A2-an, GETXO SBT eta ORDIZIA ORKLI-ren artean, bizkaitarrak bigarren zatian partidua haustea lortu zuten 78-55 irabaziz. Hasieratik finago egon zen etxeko taldea baina, ordiziarrak ezagunak dira partidu guztiak lehiatzen dituztelako eta, oraingoan, ez zen gutxiago izan. Garaipen honekin getxokoak 4.en garaipena lortu dute eta talde gipuzkoarra aldiz, azken aurren jarraitzen du.

ALTER CONSULTING ISB eta IBAIZABAL-en artean, partidua bigarren luzapenean erabaki zen. Lehenengo zati hobe batek talde Azpeitiarra markagailuan aurretik jarri zuen hasieratik baina, bizkaitarrek azken laurdenean 10 puntuko aldeari buelta eman zioten partidua luzapenera eramanez. Lehenengo luzapenean, etxekoek hiruko bat sartu zuten partidua berdinduz 9 segunduren faltan eta, bigarrenean, kanpokoak izan ziren azken segunduetan saskiratu zutenak partidua 73-75 irabazteko.

SANTURTZI SK eta ZAST ZARAUTZ-en artean, gipuzkoarrak 34-48 irabazi zuten eta 3.en garaipen jarraia lortzen dute. Partidua oso parekatuta egon zen orokorrean, azken laurdenera 3 puntuko aldearekin iritsiz bi taldeak. Bertan, kanpokoak gehiago izan ziren eta 4-15eko partzial batekin, garaipena Zarautzera bidaiatu zuen.

Amaitzeko, AXA AMURRIO A-k garaipen sendoa lortu zuen eta lider bezela finkatzen da TABIRAKO BAQUE-ri 79-61 irabazi eta gero. Hasieratik finago ibili ziren eta lehenengo hiru laurdenak menderatuz eta 27 puntuko aldearekin iritsi ziren azken laurdenera. Azkenean, bizkaitarrak arraza atera zuten eta azken laurden on bati esker emaitza apaintzea lortu zuten.

SAILKAPENA: