Baditugu iada lehenengo bi sailkatuak Espainiako Txapelketarako Junior Mailan.
JUNIOR NESKAK
Azken jardunaldian oraindik lehen postua jokoan zegoen LOINTEK GERNIKA eta FSGROUPE ARABA-ren artean. Gasteiztarrak joanekoan 19 gora egin zuten beraz abantail horrekin jolastu zuten partidu guztian zehar. Gernikarrak bazekiten zaila izango zela baina partidua irabazten saiatu ziren behintzat. Hala ere, Markel Uriarte-ren taldeak neurketa oso ondo prestatu zuen eta hasieratik finago izanez partidua irabazi zuten Espainiako Txapelketara joateko lehenengo txartela eskuratuz. Partidua 53-70 amaitu zen.
LOIOLA INDAUTXU 06 eta EUROMEX ARASKI-ren arteko partiduan, ez zegoen ezer jokoan baina, bilbotarrek Final 4-a prestatzeko aukera aprobetxatu zuten eta, gasteiztarrak aldiz, denboraldia era ezinhobean bukatu. Lehenengo zatian azken hauek gehiago izan ziren atsedenaldira 12 gora iritsiz. Hala ere, bigarren zatian etxekoak emaitzari buelta eman zioten, 20 behera joan eta gero, eta azken minutura 1 gora sartu ziren. 30 segunduren faltan, kanpokoak bi jaurtiketa libre sartu zituzten 60-61 jartzeko eta partidua irabazteko.
Azkenik, ATLETICO SN SN ANIE eta EASO IBAETA BASKET-en arteko Donostiar derbian, kanpokoak 50-65 irabazi zuten hirugarren laurden fin bati esker. Orokorrean neurketa oso berdinduta egon zen baina, hirugarren laurden horretan, Samuel Gonzalez-en neskak, energia ezberdin batekin sartu ziren partidua irabaztea lortuz. Emaitza honekin eta Gernikarren porrotarekin, Easotarrak bigarren gelditu dira sailkapenean.
Behin bigarren fase hau amaituta, datorren asteburuan Euskadiko txapeldun zein izango den jakiteko Final 4-a jolastuko da Divino Maestro-n. Larunbat arratsaldean FSGROUPE ARABA-k LOIOLA INDAUTXU 06 hartuko du eta EASO IBAETA BASKET-ek LOINTEK GERNIKA-ren aurka jolastuko du. Irabazten dutenak igandean jolastuko dute finala Euskadiko txapeldun izateko ilusioarekin.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
Junior Mutiletan ere lehen postua definitzeko zegoen eta FUNDACION 5+11 “A”-k etxeko lanak ondo egin zituen 102-65 irabaziz LOIOLA INDAUTXU 06-ri. Hasieratik partiduaren erritmoa hartuz pixkanaka nahi zuten partidua egiten joan ziren eta, horrela, Espainiako Txapelketarako lehen txartela eskuratu zuten. Bilbotarrek aldiz amaiera ematen diote denboraldiari 5ยบ postu on batekin eta datorrenaren zai gelditzen dira.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere, asko sufrituta baina, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren etxean irabaztea lortu zuten lehenengo izateko azken esperantza galdu gabe, 63-69. Gipuzkoarrak ez zieten erraz jarri bilbotarrei eta atsedenaldira bedinketarekin iritsiz, azken minutuetan erabaki zen dena. Etxekoak amaiera jartzen diote denboraldi on bati eta lanean jarraituko dute aurrera pausoak ematen jarraitzeko.
Bukatzeko, EASO GIPUZKOA BASKET-ek sekulako emanaldia eman zuen AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-ren aurka 65-103 irabaziz. Lehenengo laurdenean erabaki zen partidua 11-38ko partzial batekin eta, talde donostiarra, sentsazio oso onekin amaitzen du bigarren fasea. Talde gasteiztarrak ezin izan zuen dena oso ondo egin zuen talde gipuzkoarraren aurka eta, denboraldiko helburua lortuta, Final 4-ean ezustekoan harrapatuko nahiko dituzte beraien arerioak.
Datorren asteburuan jolastuko da ere mutilen Final 4-a FUNDACION 5+11 – ARABERRI eta BILBAO BASKET – EASO GIPUZKOA BASKET partiduekin. Final-erdiak irabazten dutenak igande goizean jolastuko dute final haundia.
SAILKAPENA:
ARGAZKIAK: ARABA eta FUNDACION 5+11