Gasteiz izango da Junior Mailetako Final 4-en testigu, Mendizorrotza eta Divino Maestro Kiroldegietan.

Junior Mutilak izango dira lehenengoak Mendizorrotza Kiroldegian, FUNDACION 5+11 “A” eta AUTOESCUELA CLAXON ARABERRI-ren arteko arabar derbian. A priori etxekoak dira faborito irabazteko baina, Sergio Aguilar-en mutilek ez dute ezer galtzeko eta ezustekoa ematen saiatuko dira.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO GIPUZKOA BASKET ANDATZA-k jolastuko dute bigarren final-erdia eta, hemen, dena parekatuagoa espero da. 5.en aldia izango da denboraldi honetan elkarren aurka jolasten dutena eta, orain arte Bilbotarrak garaipen guztiak lortu dituzte. Oraingo honetan gipuzkoarrak kontrakoa lortzen saiatuko dira.

Irabazleek finala jolastuko dute igande goizean, 11:00etan.

Nesken kasuan, Divino Maestro Kiroldegian jolastuko da Final 4-a eta, dena oso parekatuta egongo dela ematen du.

Larunbatean 17:30etan hasiko da festa FSGROUPE ARABA eta LOIOLA INDAUTXU 06-en artean. Gasteiztarrak iada badute Espainiko Txapelketara joateko txartela baina, Euskadiko txapeldun izan nahiko dute orain. Bilbotarrek ez diete erraz jarriko eta seguraski zerbait prestatua dute etxeko taldeari ezustekoa emateko.

Bigarren final-erdia 20:00etan jolastuko da EASO IBAETA BASKET PLAGAMANIA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean. Kasu honetan infartuzko partidu bat espero da, sailkapenean berdinduta bukatu duten bi talde hauen artean. Denboraldian 4 aldiz jolastu dute kontran Gernikarren 3 garaipen eta Donostiarren bakarrarekin.

Finala igande arratsaldean izango da, 16:00etan.

Final 4-a irabazten duten taldeek Euskadiko Txapeldun izango dira eta Espainiko Txapelketara joateko bigarren txartela lortuko dute. Final 4 hau FUNDACION 5+11 “A”-k edota FSGROUPE ARABA-k irabazten badute, txapeldunordea izango da bigarren txartel hori eskuratzen duena.

ZORTE ON TALDE GUZTIEI!