Kadete Mailako A1-eko taldeak bukatu dute denboraldia eta Final 4-ean pentsatzeko garaia iritsi da.

KADETE NESKAK

MOVILTECK ISB izango da Espainiko Txapelketara joango den lehen taldea lehen sailkatu bezela amaitu baitu EASO IBAETA BASKET ORIAMENDI-ri irabazi ostean. Hasieratik garbi zuten helburua eta oso ondo sartu ziren partidura 6-20ko partzial batekin. Hortik aurrera donostiarrak esnatu egin ziren eta partiduan sartzen saiatu ziren gauzak zail jarriz Azkoitiarrei. Azkenean eta lehia eder baten ostean, 34-50 amaitu zen partidua.

OPTICA TROCONIZ ARABA-k ere etxeko lanak ondo egin zituen LOINTEK GERNIKA-ren aurka 66-48 irabaziz. Hasieratik erritmoa kontrolatuz denbora guztian aurretik joan ziren eta partidu oso serio eginda gutxi sufritzea lortu zuten. Gernikarrak bere partetik duintasunez lehiatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien eta 4º sailkatu bezala Final 4-ean pentsatzen daude iada.

Azkenik, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k ere irabazi beharra zuen 3º sailkatzeko eta hala egin zuen, 57-47 gaindituz ZAST KURAYE ZKE. Partidu oso parekatua izan zen non xehetasun txikiek erabaki zuten partidua ordiziarren alde. Elorri Garcia eta Haizea Salceda-ren artean 44 puntu lortu zituzten, taldea garaipenera eramanez.

SAILKAPENA:

A2-an FUNDACION 5+11 BASKONIA-k ezustean harrapatu zuen LOIOLA INDAUTXU 08 80-40 emaitzarekin. Myriam Pereda-ren neskak gauzak oso ondo egiten ari dira eta nahiz eta emaitza oso lodia izan, ez da sorpresa bat izan taldea hain ondo ikustea. Hasieratik gehiago izan ziren eta bilbotarrek ez zuten lortu partiduan sartzea. Emaitza honekin sailkapena sutan gelditzen da.

ASEVI ARASKI eta EKIOLA OINTXE-k asteburuko lehia estuena eduki zuten. Partidua oso borrokatua izan zen une oro eta, azken laurden finago bati esker, Alex Suso-ren neskak 49-44 irabaztea lortu zuten. Gipuzkoarrak gauzak oso ondo egin zituzten baina azkenean hustu egin ziren.

LA SALLE BILBAO-k garaipenaren senda berreskuratu zuen MARIANISTAS IRRIBARREA-ri 91-33 irabazi eta gero. Istorio gutxiko partidua izan zen non, hasieratik gehiago izanda, 34-8ko hirugarren laurden batek partidua guztiz txikitu zuen. Gasteiztarrak duintasunez lehiatzen ari dira eta, 4 partiduren faltan, lehenengo garaipenaren bila jarraituko dute.

Antzekoa gertatu zen BERA BERA eta arri BKL PAGOETA-ren artean. Donostiarrak oso ondo sartu ziren partidura 22-8ko partzial batekin eta, hortik aurrera, emaitza kontrolatuz joan ziren 71-42 irabazi arte. Bigarren zatian Beasaindarrak hobeto lehiatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien hainbeste talentu duen talde baten aurka.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

Azkeneko jardunalditik garbi zegoen FUNDACION 5+11 A izango zela lehen sailkatua eta hortaz, Espainiko Txapelketara joango zen lehen taldea. Hala ere, eta etxeko lanak eginda, BERRIO OTXOA-ren aurka neurtu ziren 101-49 irabaziz. Bilbotarrak oso ondo sartu ziren partidura lehen laurdena irabaziz baina, hortik aurrera, ezin izan zuten Gasteiztarren maila fisikoaren aurka.

TABIRAKO BAQUE eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean, partidu oso parekatua izan zen 60-64ko emaitzarekin. Durangotarrak Final 4-era sailkatzea zuten jokoan eta ideia oso garbiekin sartu ziren partidura. Bilbotarrak aldiz ez zuten ezer jokoan baina ez zuten partidua galdu nahi beraz, sekulako lehia izan zen. Azkenean eta tira bira bizi baten ostean, txanpona kanpokoen alde erori zen, etxeko taldea Final 4 gabe geratuz.

FINAL 4 hori EKIOLA OINTXE!-k jolastuko du EASO GIPUZKOA BASKET CROMOVA-ri irabazi eta gero. Arrasatekoak orain dela 3 jardunaldi azkenak zijozten sailkatzeko aukera gutxirekin baina, bukaerara arte borrokatzen jarraitu dute saria aurkituz. Partidu oso estu baten ostean, azken laurdenean sekulako emananldia eman zuten David Peña-ren mutilek 4º postua lortzeko.

SAILKAPENA:

A2-an AXA AMURRIO “A” eta GETXO SBT-k zabaldu zuten jardunaldia partidu oso gorabeheratsuan. Talde bizkaitarrak menderatu zuen lehen zati guztia baina, hirugarren laurdenean eta 26-11ko partzial batekin, arabarrak partiduari buelta eman zioten eta azken laurdenera 2 gora sartu ziren. Azken laurdenean eta infartuzko azken minutu batean, kanpoko taldeak 0-7ko partzial bat egin zuen 80-84 irabaziz.

SANTURTZI SK eta ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-ren artean, arabarrak finago ibili ziren hasieratik bukaeraraino eta partidua guztiz dominatu zuten, 62-98. Garaipen honekin, kanpoko taldea fin jarraitzen du goiko postuetan hurrengo urtera begira Euskal Ligan jolasten jarraitzeko intentzioarekin. Bizkaitarrek aldiz oraindik ez dute garaipenik lortu baina, borrokatzen jarraituko dute bukaeraraino.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k lidergotzan fin jarraitzen du BARAKALDO BASKET-i 40-59 irabazi eta gero. Lehenengo zatia oso parekatua izan zen 4 puntuko aldearekin atsedenaldira. Bigarren zatian ordiziarrak finago ibili ziren eta batez ere defentsan eginiko lanari esker, garaipena etxera eraman zuten. Bizkaitarrek amaiera jartzen diote garaipenen bolada onari.

Bukatzeko, ZAST & FURIOUS eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-ren artean, zarauztarrak oso ondo hasi ziren eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren 87-65 irabazi arte. Pablo Elola-ren mutilak 2º postuan daude Araberri-rekin berdinduta eta minimo bertan mantentzen saiatuko dira. Gasteiztarrak aldiz aukerarik gabe daude Euskal Ligan jarraitzeko baina, gelditzen dena irabazten saiatuko dira.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

A2-n denboraldia martxan jarraitzen du eta INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k funtsezko garaipena lortu zuen FUNDIBIDE ISB-ren aurka. Haizeder de Miguel-en eskutik (33 puntu), gai izan ziren talde azkoitiarra garaitzeko 65-56. Garaipen honekin lidergotzan mantentzen dira eta bi partiduko aldea zabaltzen dute hurrengo saikatuarekin.

FUNDACION 5+11 BASKONIA eta LA SALLE BILBAO-ren artean, bilbotarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten goiko postuetan dagoen aurkari baten aurka eta sailkapena hankaz gora jartzen dute. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen non, hirugarren laurden fin bati esker, kanpokoek moralez puzten dien garaipena lortu zuten 57-62.

Azkenik, BERA BERA eta EASO BASKET BURUNTZA-ren arteko donostiar derbian, etxeko taldea pixkanaka nahi zuen erritmoa jartzen joan zen 79-57 irabaziz. Kanpoko taldeak gauzak zail jarri zituen baina hirugarren laurden eskas batek partidua guztiz erabakita utzi zuen. Bera Bera-k 3.en garaipen jarraia lortzen du eta plaza mantentzeko aukerak manentzen ditu.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

ALTER CONSULTING ISB eta ORDIZIA ORKLI-k zabaldu zuten jardunaldia 62-52ko emaitzarekin. Etxekoak hobeto hasi ziren atsedenera 10 gora iritsiz baina, hirugarren laurdenean ordiziarrak arraza atera zuten eta partidua berdintzea lortu zuten 10 minututan. Azkenean, azpeitiarrak berriro ere partiduaren kontrola hartu zuten garaipenaren senda berreskuratuz.

AXA AMURRIO A eta GETXO SBT-ren artean ere partidua zirraragarria izan zen. Gorabehera askorekin, etxeko taldea azken laurdenera 4 gora sartzea lortu zuen eta, Pablo Lozano-ren (26 puntu) lidergotzarekin, garaipen berri bat gehitu ia Euskal Ligako tokia ziurtatuz hurrengo urteerako. Bizkaitarrek aukera hori galdu zuten eta hurrengo urtean Bizkaiako ligan egongo dira.

ZAST ZARAUTZ-ek aukera horiek mantentzen ditu IBAIZABAL-en aurka sekulako garaipena eskuratu ostean, 55-56. Jon Paternina-ren 30 puntuak ez ziren nahikoak izan bizkaitarrentzako eta Euskal Ligako plaza ziurtatzeko lanean jarraitu beharko dute. Natxo Gomez-enak aldiz, horretarako aukerekin jarraitzen dute infartuzko amaiera batean garaipena etxera eramanez.

Azkenik, SANTURTZI SK-k ia ezustekoan harrapatzen du TABIRAKO BAQUE eta partidu eder baten ondoren durangoarrak 74-80 irabazi zuten. Etxeko taldea oso gertu egon zen lehenengoa gehitzeko baina, azkenean, sekulako partidu baten ondoren, ertzean geratu ziren. Kanpoko taldeak aldiz, garaipen honekin, aukerak manetzentzen ditu Euskal Ligako plaza lortzeko.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: IRAURGI ISB