Santurtzi SK-ren Junior Mutilek denboraldiko lehen garaipena lortu dute.

KADETE NESKAK

Jardunaldia EKIOLA OINTXE! eta LA SALLE BILBAO-k zabaldu zuten larunbat goizean Arrasaten, etxekoen garaipenarekin, 57-43. Lehenengo laurdena klabe izan zen gipuzkoarrentzako non, 16-4ko partzial bati esker, emaitza kontrolatzea lortu zuten une oro. Bilbotarrak momentu askotan markagailuan gerturatzea lortu zuten baina, buelta ematea lortu gabe.

FUNDACION 5+11 BASKONIA eta MARIANISTAS IRRIBARREA-ren arteko arabar derbian, etxeko taldea oso superiorra izan zen denbora guztian eta Laura Ibisate-ren (32 puntu) laguntzaz, 92-29 irabazi zuen. Kanpoko taldea hirugarren laurdenean zerbait finago egotea lortu zuen baina, ez zuen lortu partiduan sartzea.

LOIOLA INDAUTXU-k eta BERA BERA-k lehia sutsua eduki zuten. Donostiarrak hobeto hasi ziren 9-20ko partzial batekin baina, bigarren laurdenean etxekoak buelta eman zioten atsedenaldira puntu batera jarriz. Bigarren zatian, azken dinamikak jarraitu zuen eta etxekoak 7 gora jartzea lortu zuten hirugarren laurdenean. Hala ere, eta gipuzkoarren azken laurden izugarri bati esker, partidua 61-73 amaitu zen.

Azkenik, arri BKL PAGOETA eta ASEVI ARASKI-ren artean, partidua oso parekatuta hasi zen, 13-15. Bigarren laurdenean, kanpokoak martxa bat gehiago jarri zuten eta, partzial haundi bati esker, 14 gora joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, beasaindarrak energia ezberdin batekin sartu ziren 5 puntura jarriz momentu batean. Hala ere, kanpokoak berriro ere kontrola hartzea lortu eta 46-62 irabazi zuten.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI eta ZAST & FURIOUS-ek zabaldu zuten jardunaldia larunbat goizean, zarauztarren garaipen garrantzitsuarekin, 69-92. Bigarren zatian erabaki zen dena izan ere, atsedenaldira gasteiztarrak 4 gora sartu ziren. Bigarren zati horretan eta Markel Royo-ren (23 puntu eta 12 errebote) lidergotzarekin, gipuzkoarrak sekulako bigarren zatia egin zuten aurkari zuzen baten aurka irabaziz eta sailkapenean aurrer pauso haundia emanez.

JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-k ere sekulako garaipena lortu zuen AXA AMURRIO A-ren aurkako arabar derbian, 77-52. Gasteiztarrak hobeto sartu ziren partidura eta momentu oro kontrolatu zuten emaitza, 34 gora jartzea lortuz. Azken laurdenean kanpoko taldeak arraza atera zuen eta emaitza zerbait apaintzea lortu zuen.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k ez du barkatzen eta lider jarraitzen su SANTURTZI SK-ri 67-47 irabazi eta gero. Talde bizkaitarrak aurpegia eman zuen eta nahiz eta emaitzak kontrakoa esan, gipuzkoarrei kosta egin zitzaien partidua aurrera ateratzea. Hala eta guztiz ere, 5.en garaipen jarraia lortu zuten eta, eskuan dute Euskal Ligako tokia mantentzea.

Amaitzeko, GETXO SBT eta BARAKALDO BASKET-en arteko derbian, kanpoko taldeak bigarren laurden izugarri bati esker, 40-68 irabazi zuten. Partidu oso arraroa izan zen, lehenik eta behin, etxeko taldea aurretik dagoelako sailkapenean. Hortaz aparte, bigarren laurdena kentzen badugu, soilik puntu bateko aldea dago bi taldeen artean baina, bigarren laurden horretan, Barakaldoko taldeak emaitza txikitu zuen, 3-30.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

FUNDIBIDE ISB-k funtsezko garaipena lortu zuen FUNDACION 5+11 BASKONIA-ren aurka aberajea irabaziz, 51-47. Partidua denbora guztian oso parekatuta egon zen, azken laurdenera berdinketarekin iritsiz. Bertan, asko kosta zitzaien bi taldeei saskiratzeak lortzea eta, 10-6ko partzial batekin, garaipena Azkoitiarrek eraman zuten.

BERA BERA-k forma ezin hobean jarraitzen du garaipen berri bat gehituz LA SALLE BILBAO-ren etxean, 56-71. Hala ere, ez zen erraza izan, izan ere, lehenengo hiru laurdenetan emaitza estu-estu egon zen. Azken laurdenean, donostiarrak finago egon ziren eta 4-en garaipen jarraia lortu zuten. Porrot honekin, bilbotarrak Euskal Ligan jarraitzeko aukerarik gabe gelditu dira.

Bukatzeko, LAURO A eta INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-ren artean, liderrak sendo jarraitzen du, 36-59 irabaziz. Lehenengo laurden parekatsu baten ondoren, kanpoko taldeak partiduaren kontrola hartu zuen garaipena etxera eramanez. 3 jardunaldiren faltan, bere esku daukate Euskal Liga-ko plaza mantentzea.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

Lehenik eta behin, SANTURTZI SK-ren lehenengo garaipena goraipatu nahi dugu, ORDIZIA ORKLI-ren etxean. Denboraldi zail eta gogor baten ostean, talde bizkaitarrak hainbeste merezitako eta landutako partidua atera zitzaien, 60-70ko emaitzarekin. Hasiera oso fina egin zuten eta hortik aurrera, izerdi asko bota eta gero, partidua kontrolatu zuten amaierara arte.

TABIRAKO BAQUE-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen IBAIZABAL-en aurka 68-65 irabaziz. Partidua infartuzkoa izan zen eta ez zen erabaki azken minutura arte, jaurtiketa libre marratik. Kanpoko taldeak ez zuen irabaztea lortu baina aberajea mantendu zuten beraz, hurrengo urterako Euskal Ligako tokia eskuetan edukitzen jarraitzen dute.

GETXO SBT eta ALTER CONSULTING ISB-ren artean ere, partidua infartuzkoa izan zen. Neurketa une oro oso parekatuta egon zen baina, etxeko taldea azken laurdenera 6 gora sartu zen, 2 hiruko jarraiei esker. Hala ere, azken laurdenean Azpeitiarrak finago egon ziren eta azken segunduetan hiruko eta biko bati esker, 58-60 irabazi zuten.

Azkenik, ZAST ZARAUTZ eta AXA AMURRIO A-ren arteko lehian, etxekoak bikain lehiatu zuten baina ezin izan zuten talde arabarra gainditu. Garaipen honekin azken hauek hurrengo urteko Euskal Ligako plaza matematikoki mantentzen dute eta, orain, lider bukatu nahiko dute. Meritu haundia daukate, izan ere, arabar ligatik igo ziren eta, oraintxe bertan, lider izatea eskuetan dute. Partidua 55-60 amaitu zen.

SAILKAPENA: