Bi taldeak lehenengo izango dira Mutilen Bigarren Mailan eta Nesken Lehenengo Mailan hurrenez hurren.

Donostiako taldea ligako txapeldun bihurtu da SAN PRUDENCIO-ri 67-79 irabazi ostean eta, 3 jardunaldiren faltan, Mutilen Lehen Mailarako igoera zuzena lortu du. Denboraldi aparta egin du Eneko Zumeta-ren taldeak 22 garaipen eta porrot bakarrarekin.

Orain, azken 3 partiduak presiorik gabe jolastuko dituzte jakinda, etxeko lanak eginda dituztela.

ARASKI-k bere partetik, atzo ZORNOTZA ST-ren aurka jolastu zuen asteburuko partidua eta, 73-44 irabaziz, ligako txapeldun bilakatu dira 23 garaipen eta 2 porrotekin. Hauen kasuan, Nesken Bigarren Ligara igotzeko igoera fasea jolasteko txartel zuzena lortu dute, ez baitira zuzenean igotzen.

Hala ere, ohiko fasea bukatzeko oraindik partidu bat falta zaie.

ARGAZKIAK: EASO BASKET eta ARASKI AES