Kadete Nesketan eta Junior Mutiletan dena erabakita geratu da jardunaldi baten faltan.

KADETE NESKAK

BERA BERA eta ASEVI ARASKI izango dira hurrengo urtean Euskal Ligan jarraituko duten bi taldeak.

Gasteiztarrak izan dira azkenak hori konfirmatzen FUNDACION 5+11 BASKONIA-ri 39-44 irabazi eta gero. Partidu oso parekatua izan zen orokorrean non, kanpokoak, errebotean edukiko nagusitasunaz lagunduta, partidua eramatea lortu zuten. Alex Suso-renak denboraldi oso ona burutu dute eta, hurrengo urtean Euskadiko talde onenen artean egongo dira.

Nieves Aramburu-ren neskak ere bertan egongo dira, MARIANISTAS IRRIBARREA-ren aurka 106-47 irabazi ostean, Nora Rubio-ren beste erakustaldi bati esker (29 puntu, 11 errebote, 39 balorazioa). Hasieratik gasteiztarrak baina gehiago izanda, bigarren faseko 10 garaipena lortu zuten eta, hurrengo astean A2-ko lidergotza jolastuko dute etxean.

LA SALLE BILBAO-k galdu zuen Eukal Ligan jarraitzeko aukera LOIOLA INDAUTXU-ren etxean 58-55 erori ondoren. Espero zen bezala bilbotar derbi honetan, partidua une oro oso estu egon zen sailkapenean bata besetaren gainean egon nahi duten bi taldeen artean. Azken minutuan erabaki zen partidua etxekoen alde miƱ asko egin zuen hiruko batez lagunduta.

Azkenik, arri BKL PAGOETA eta EKIOLA OINTXE!-ren artean, Beasaindarrak ezustekoan harrapatu zituzten arrasatekoak lehen laurden izugarri batekin, 24-8. Hala ere, bigarren laurdenetik aurrera kanpokoak maila fisikoa areagotu zuten eta, partzial guztiak menderatuz, 48-72 eraman zuten partidua, Maddi Lizarralde izugarri batekin (19 puntu, 18 balorazioa).

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA-k funtsezko garaipena lortu zuen ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI-ren aurka 76-68. Partidu zirraragarri bat espero zen eta, ez zuen huts egin. Gipuzkoarrak gainera, aberajea irabaztea lortu zuten beraz, beraien esku edukiko dute hurrengo jardunaldian Euskal Ligarako postua. Gasteiztarrak aldiz irabazteaz aparte, lehenengo bi sailkatuen porrota beharko dute.

ZAST & FURIOUS-ek bere partetik lortu du tokia hurrengo urterako GETXO SBT-ri 40-95 irabazi eta ger0. Partidua oso berdinduta hasi zen lehenengo laurdenean baina, bigarren laurdenetik aurrera, gipuzkoarrak beraien erritmoa ezarri zuten eta partidua guztiz menderatzea lortu zuten. Denboraldi bikaina Pablo Elola-ren mutilena Gipuzkuko ligatik igoz eta Euskal Ligan maila mantenduz.

Bestalde, BARAKALDO BASKET eta JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-ren artean, etxekoak 65-52 irabazi zuten. Gasteiztarrak hobeto hasi ziren lehenengo laurden sendo bat esker. Hortik aurrera, bizkaitarrak pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren, emaitzari guztiz buelta eman arte. Bi taldeak ez dute ezer jokoan baina, denboraldiari amaiera ona ematen saiatuko dira azkeneko jardunaldian.

Bukatzeko, AXA AMURRIO A eta SANTURTZI SK-ren arteko neurketan, etxekoak azken minutura arte landu beharreko garaipena lortu zuten, 75-69. Orokorrean arabarrak finago ibili ziren partidu guztian zehar azken laurdenera 16 gora iritsiz baina, bertan, bizkaitarrak arraza atera zuten eta, laurden izugarri bati esker, ia emaitzari buelta ematea lortu zuten.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k A2-ko lehen postua konfirmatu du asteburu honetan nahiz eta LA SALLE BILBAO-ren aurka 70-64 galdu. Partiduak bi alde eduki zituen non, kanpokoak gehiago izan ziren abantail eroso batekin iritsiz atsedenaldira, eta, bigarrenean aldiz, bilbotarrak sekulako saskibaloia egin zuten emaitzari guztiz buelta emanez eta garaipena lortuz. Aipatzekoa Gift Chass-en partidua, 32 puntu, 20 errebote eta 56 puntuko balorazioarekin.

BERA BERA-k garaipen garrantzitsua lortu zuen FUNDIBIDE ISB-ren aurka 46-41. Bi taldeak garaipena behar zuten hurrengo urterako Euskal Ligako tokia mantentzeko eta, Donostiarrak finago egon ziren bigarren zatian irabaztea lortuz. Hala ere, Azkoitiarrak aberajea mantentzea lortu zuten eta, azkeneko jardunaldian irabazten badute, bigarren postua lortuko dute, hurrengo urterako plaza eskuratuz.

Amaitzeko, EASO BURUNTZA BASKET eta LAURO A-ren artean, bizkaitarrak porroten bolada txarrari amaiera jarri zioten 60-67 irabaziz. Orokorrean neurketa oso parekatuta egon zen eta, xehetasun txikiengatik kanpokoen alde erori zen. Donostiarrak denboraldi amaiera oso ona egiten ari dira.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

Junior Mutiletan, lehenik eta behin AXA AMURRIO A-ren bigarren fasea goraipatu nahi dugu, 12 garaipen eta porrot bakarrekin, Euskal Ligarako tokia lehen postuarekin lortuz. Azkeneko garaipena SANTURTZI SK-ren aurka, 80-66. Bizkaitarrak duintasunez borrokatu zuten baina ezinezkoa egin zitzaien hobea izan zen arerio baten aurka.

IBAIZABAL-rek jardunaldi honetan ziurtatu du plaza GETXO SBT-ren etxean 40-62 irabazi ostean. Lehenengo zati berdintsu bat eta gero, bigarren zatian beste martxa bat ipini zuten eta, neurketa menderatu zuten. Jon Paternina-k beste behin berea egin zuen 31 puntu, 14 errebote eta 33 puntuko balorazioarekin.

ORDIZIA ORKLI-k ezin izan zuen gehiago izan zen TABIRAKO BAQUE baten aurka, 56-80. Hala ere, Lehenengo hiru laurdenetean partidua oso parekatuta egon zen, durangokoak azken laurdenera 4 gora sartuz soilik. Azken partzial horretan 0-22ko hasiera batek partidua erabakita utzi zuen kanpokoen alde.

Azkenik, ALTER CONSULTING ISB eta ZAST ZARAUTZ-en arteko gipuzkoar derbian, etxekoak 75-58 irabazi zuten. Zarauztarrak oso ondo hasi ziren baina, bigarren laurdenetik aurrera, Azpeitiarrak nagusi egin ziren eta neurketa eraman zuten. Bi taldeak iada ez dute ezer jokoan baina, bata bestearen gainean gelditu nahi dute.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: ARASKI AES