Bilbao Basket Fundazioa, mailaz igotzen saiatuko da azkeneko fasean.

Mikel Torre-ren taldea, denboraldi bikain bat egin ostean, EBA A-A multzoko lider bezela bukatu du 23 garaipen eta 3 porrotekin.

Orain, gaurtik hasita eta igandera arte, Llirian egongo dira Zilarrezko Leb Mailara igotzen saiatuz.

Lehenik eta behin, multzo fase bat jolastuko dute, COTO CORDOBA, ANAGAN EL OLIVAR eta MOVISTAR ESTUDIANTES-en aurka.

Igotzeko, fase honetan lehenengo izan beharko dira, edo, bigarren gelditzen badira, final-erdi batera sailkatuko lirateke, azkeneko partidu bat jolastera. Azkeneko hau irabaziz, igoera lortuko lukete.

Aldiz, hirugarren edo laugarren gelditzen badira, igoerarik gabe geldituko lirateke.

Hau da, momentuz, daukaten egutegia:

  • Maiatzak 9, 13:15 vs COTO CORDOBA.
  • Maiatzak 10, 13:15 vs ANAGAN EL OLIVAR.
  • Maiatzak 11, 13:15 vs MOVISTAR ESTUDIANTES.

Partidu guztiak canalfeb.tv-tik jarraitu daitezke.

ZORTE ON MUTILAK!