Talde gipuzkoarra izango da LF2-ra igotzeko jolastuko duen bigarren taldea ARASKI-rekin batera.

IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k zabaldu zuten lehen final-erdiarekin, partidu gogor batean. Lehenengo zatia orokorrean oso parekatsua izan zen, baina, donostiarrak bigarren zatian neurketaren kontrola hartu zuten eta pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren, 66-47 amaituz.

Bigarren final-erdia MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta SAN IGNACIO PREMO-k jolastu zuten eta, kasu honetan, arrasatekoak hasieratik finago ibili ziren 7 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian, partidua guztiz hautsi eta 63-48 irabazi zuten. Naparrek bukaerara arte borrokatu zuten baina, ezin izan zuten oso sendo egon zen talde baten aurka.

 

Beraz, finala erabat gipuzkoarra izan zen, IBAETA BASKET eta MONDRAGON-en artean.

Final-erdietan gertatu ez zen bezala, kasu honetan partidua guztiz infartuzkoa izan zen. Iñaki Ogara-ren neskak, hasiera izugarria eduki zuten 12-20ko lehen laurden batekin baina, bigarren laurdenean, Jon Santamaria-renak erreakzionatu egin zuten eta atsedenaldira 1 gora joan ziren. Bigarren zatian hartu-eman izugarria egon zen bi taldeen artean eta, berdinketarekin markagailuan, kanpokoak sartu ez zen jaurtiketa bat egin zuten. Luzapenean, bi taldeen urduritasuna nabaria izan zen eta, Irene Murua-ren bi jaurtiketa libreei esker 6 segunduren faltan, partidua 56-59 amaitu zen.

Hemendik MONDRAGON UNIBERTSITATEA zoriondu nahi dugu, lortutakoarengatik eta, hortaz aparte, Final 4 honetan egon eta egon ez diren talde guztiei, eginiko guztiarengatik, izugarria izan baita. Pozik egon gaitezke saskibaloia oso bizirik dagoelako gure talde guztiei esker.

ARGAZKIA: ANGEL AYASTUY