A2 multzoek amaiera eman zioten pasa den asteburuan deboraldi bikain bati.

KADETE NESKAK

BERA BERA gelditu da A2 multzoko lider bezela ARASKI-ri 62-57 irabazi ondoren partidu oso entretenigarri batean. Talde Donostiarrak, amaiera ezin hobea jarri dio denboraldiari 6.en garaipen jarraia lortuz. Gasteiztarrak aldiz, bigarren izango dira baina, denboraldiko helburua lortuta. Hurrengo urtean liskar asko sortuko dute.

EKIOLA OINTXE!-k ere amaiera aparta jarri dio denboraldiari LOIOLA INDAUTXU 08-ri 52-40 irabaziz. Hasieratik gehiago izan ziren eta, denboraldi hasiera zail baten ostean, asko hazi dira eta dinamika oso onean bukatu dute. Bilbotarrak aldiz hustu egin dira denboraldi amaieran eta Bizkaitar ligara bueltatuko dira hurrengo urtean berriro igotzen saiatzeko.

Berdina gertatu zaio LA SALLE BILBAO-ri, nahiz eta azken jardunaldian 53-44 irabazi FUNDACION 5+11 BASKONIA-ri, gorabehera asko eduki dituzte bukaeran eta ezin izan dute hurrengo urterako tokia mantendu. Gasteiztarrak bere partetik aurrera pauso izugarria eman dute aurten eta nahiz eta azken hiru partiduak galdu, gudu asko eman dute. Datorren denboraldian berriro igotzen saiatuko dira.

Azkenik, MARIANISTAS IRRIBARREA-k hainbeste merezitako lehen garaipena lortu zuen denboraldia era eder batean ixteko, arri BKL PAGOETA-ri 57-47 irabazi eta gero. Partidu oso parekatua izan zen baina, azken momentuetan, gasteiztarrak finago egon ziren. Bi taldeak asko sufritu dute Euskal Ligan baina, opari ederra izan da bientzako orain arte egindako lan on guztiarengatik.

SAILKAPENA:

 

KADETE MUTILAK

Kadete mutiletan bi talde gipuzkoar izan dira Euskal Ligako tokia mantendu dutenak.

Alde batetik, liderra, ZAST & FURIOUS, azken partiduan AXA AMURRIO “A”-ri 109-84 irabazi eta gero. Partidu itzela izan zen bien partetik non, erasoak defentsen gainetik egon ziren. Zarauztarrak amaiera aparta jarri zioten denboraldiari lidergotza lortuz eta, arabarrak aldiz, nahiz eta azkeneko partidu galdu, harro egoteko denboraldia egin dute.

ORDIZIA HOTEL ORDIZIA izan da bigarren sailkatua JOTAKE RESTAURANTE BAHIA-ren etxean 46-63 irabazi ostean. Atsedenaldira abantail eroso batekin joan ziren, eta amaierara arte mentendu zuten, bigarren postua lortuz eta horrekin, hurrengo urterako toki bat Euskal Ligan. Gasteiztarren kasuan, 7º bukatzen dute denboraldia, 3 partidu irabazita baina, hurrengo denboraldira begira asko hazita.

ITSASAURRE ARRAINAK ARABERRI Euskal Ligako ateetan geratu da GETXO SBT-ri 70-61 irabazi ondoren. Bigarren postua lortu ahal izateko, beraien neurketa irabazi eta bi lehenengo sailkatuen porrota behar zuten, baina, ez zen gertatu. Hala ere, denboraldi bikaina egin dute 10 garaipenekin. Bizkaitarrek ere denboradi aparta egin dute nahiz eta, azken 4 partiduetatik, 3 galdu. Bi talde hauek beraien ligetara itzuliko dira baina ziur gaude lehenago edo beranduago, itzuliko direla.

Azkenik, SANTURTZI SK-k ez du garaipenik lortu denboraldi guztian BARAKALDO BASKET-en aurka 52-91 galdu ostean. Denboraldi zaila izan da etxekoentzako baina honek guztiak indartsugo egin die. Kanpokoen kasuan dinamika ezinhobean amaitzen dute denboraldi polit bat nahiz eta 4º postuan geratu.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR NESKAK

FUNDIBIDE ISB-k helburua lortu du eta hurrengo urtean Euskal Ligan jarraituko du EASO BASKET BURUNTZA-ren aurka gailendu ostean, 101-32. Nahiz eta bigarren fasea ez hasi oso ondo, egoerari buelta emateko gai izan dira 2º postua lortzeko. Donostiarrak bere partetik Gipuzkuko ligara itzuliko dira azkeneko postuan geratu izanagatik.

INDUSTRIAS ARRUTI ZORNOTZA-k ez zuen ezer jokoan jakinda lehen postua berea zela baina, ez zuen barkatu nahi izan azkeneko partiduan FUNDACION 5+11 BASKONIA-ren aurka, 59-52. Denboraldi zoragarria bizkaitarrena, Bizkaiako ligatik igota eta, lehenengo postua lortuz. Gasteiztarrak aldiz, oso ondo hasi zuten bigarren fase hau baina, pixkanaka hustu egin dira eta 4º bukatu dute.

Bukatzeko, LAURO A eta LA SALLE BILBAO-ren artean, partidu oso entretenigarria egon zen, 5º postuan gelditzeko erronkan. Bilbotarrak lehenengo zati itzela egin zuten atsedenaldira 12 gora joanez, baina etxeko taldeak markagailuari buelta eman zion bigarren zatian 59-63 irabazten bukatzeko. Bi taldeak denboraldi txukuna egin dute eta hurrengo urtean bueltatzen saiatuko dira.

SAILKAPENA:

 

JUNIOR MUTILAK

AXA AMURRIO eta IBAIZABAL izango dira hurrengo urtean Euskal Ligan jarraitu duten bi taldeak. Beraiek zabaldu zuten jardunaldia bizkaitarren sekulako partidu batean, 95-51 irabaziz. Gasteiztarrak, etxeko lanak eginda, lasai asko atera ziren jolastera eta, garaipena behar zuen etxeko taldeak, ez zuen hori barkatu.

TABIRAKO BAQUE atean geratu da nahiz eta GETXO SBT-ren aurka 68-65 irabazi. Durangoarrak denboraldi bikain bat 3º postuan bukatzen dute eta, nahiz eta helburu nagusia ez lortu, oso ondo lehiatu dute beti. Getxokoak aldiz, denboraldi amaieran hustu egin dira baina, momentu askotan oso indartsu egon dira eta hurrengo denboraldian kontuan edukitzeko talde bat izango da.

SANTURTZI SK eta ALTER CONSULTING ISB-ren artean, partidu oso zirraragarria izan zen, 49-52ko emaitzarekin, gipuzkoarren alde. Azken hauek, denboraldia bikain amaitu dute, dinamika onean eta saskibaloi oso ona eginez. Bizkaitarrak aldiz, nahiz eta asko sufritu denboraldiko lehen zatian, pixkanaka hazten joan dira eta partidu guztiak lehiatu dituzte amaierara arte.

Amaitzeko, ZAST ZARAUTZ-ek ere denboraldia era ezinhobean amaitzen du ORDIZIA ORKLI-ri 90-39 irabazi ostean. Etxekoak, sekulako saskibaloia egin zuten azken partiduan, eta nahiz eta tokia ez mantendu, hurrengo denboraldirako sentsazio oso onak uzten ditu. Ordiziarren kasuan, asko sufritu dute denboraldi amaieran baina, gauza asko ikasteko balio izan die.

SAILKAPENA: