Bilbotarrak Nesken 1º Mailara igo dira, Final 4-a irabazi ondoren.

Larunbatean jolastu ziren final-erdiak partidu oso parekatsuekin.

Lehenik GRAFICAS JUARISTI ZKE eta UNSAIN GRUPO LAGUNAK-en artean, 62-57ko emaitzarekin. Partidu guztian zehar ez zen egon 6 puntu baino gehiagoko abantailik eta, hainbat lidergotza aldaketa egon ziren momentu askotan. Partidua partzialez beterik egon zen non, azken bi minutura berdinketarekin iritsi ziren. Bertan, zarauztarrak hiruko batekin eta azken minutuan, bi jaurtiketa libreekin, partidua epaituta utzi zuten.

Ondoren, MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta ANDAMIOS DUAR LICEO MONJARDIN-ek jolastu zuten eta, oraingoan, lehen zati parekatsu baten ostean, etxekoak hirugarren laurdenean beste martxa sartu zuten eta abantail txiki bat lortu zuten. Azkeneko 10 minutuetan bilbotarrak emaitza ondo kudeatu zuten baina, naparrek ez zuten etsi eta partiduko azken minutuan 3 hiruko sartu zituzten beldur pixkat sartuz arerioari. Azkenean, 47-42.

Beraz, igandean, bilbotarrak eta zarauztarrak jolastu zuten aurka eta, esan dezakegu, kolore bakarra egon zela. Etxeko taldea bikain sartu baitzen partidura 32-10eko partzial batekin eta, horrela jarraitu zuten amaierara arte, kanpokoen gainetik pasatzen, partiduan sartzeko aukerarik eman gabe. Gipuzkoarrak indarrik gabe iritsi ziren finalera eta, ez zitzaizkien gauzak ondo atera. Denboraldi amaiera zaila eduki dute eta lesioen erruz. Azkenean, etxekoak sekulako erakustialdia eman zuten 80-47 irabaziz eta 1º mailara igoz.

Hemendik MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO zoriondu nahi dugu lortutako igoerarengatik eta, baita ere, Final 4 honetan egon diren beste hiru taldeei eginiko denboraldiarengatik.

ARGAZKIAK: MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO