Arrakasta itzela gure U13 eta U15-eko 3×3-ko selekzioena pasa den igandean.
Bi txapelketa jolastu zituzten gure neska-mutilek Errioxa, Nafarroa eta Asturias-eko selekzioen aurka, denek denen aurkako formatuan.
Kadete Neskak, goizean, 3tik 2 irabazi zituzten, Asturias-en aurka galduz soilik. Arratsaldean aldiz, alderantziz, Asturias-en aurka irabazi baina, beste bien aurka galdu. Asko ikasita baina asko ikasteko ere.
Kadete Mutilei bere partetik kosta egin zitzaien hastea baina, bigarren partidutik aurrera argi eta garbi dominatu zituzten bi txapelketak. Hala ere, hobezintasunera iristeko oraindik falta da.
Infantil Neskek sekulako arrakasta eduki zuten partidu guztiak irabaziz goizean eta Asturias-en aurka galduz soilik arratsaldean, puntu batengatik. Esfortzu haundia egin zuten gure neskek kontuan izanda Martina Ayala falta zela eta, horregatik, ez zuten atsedenik eduki.
Azkenik, Infantil Mutilak ere sekulakoa egin zuten partidu guztiak irabaziz bai goizean eta bai arratsaldean. Hala ere, aipatzekoa da Asturias-en aurkako bi partiduak infartuzkoak izan zirela puntu bakarraz irabaztea lortuz.
Laburbilduz, esan dezakegu oraindik 3×3-rako egokitzapen prozesu horretan daudela gure jokalariak baina, pixkanaka aurrera pausoak ematen ari direla eta, sentsazio oso onak utzi dituztela. Gainera, emaitza oso positiboak lortu zituzten eta horrek dinamika ezinhobean egotea baldintzatzen die beraz, lana ondo egiten ari direla garbi dago.
Yon Gonzalez eta Nadia Gutiez-ek ere feedback oso positiboa egin dute eta hitz batzuk utzi dizkigute.
“Taldearen egokitzapena bide onetik doa. Gauzak ditugu lantzeko oraindik hurrengo entrenamenduan baina, esperientzia oso baliagarra izan da Cartagena-ko Espainiako Txapelketara bidean.” dio Yon-ek.
Nadia-k aldiz “Prestakuntzari dagokionez, oso ondo etorri zaigun txapelketa izan da, batez ere Kadete Mailako coaching-erara ohitzeko; izan ere, gure neskak apur bat galduta aurkitu dira arlo horretan. Hala ere, pixkanaka ikasten joan dira eta balantza batean jartzen badugu topaketa, nahiko ona izan da. Haurren kasuan, emaitzak oso positiboak izan dira, nahiz eta taldekide bat falta izan den. Nekea nabaritu da azken partiduan baina gure neskek esfortuz bikaina egin dute.”
Hurrengo igandean hurrengo entrenamendu saioa edukiko dute Beasainen, Espainiko Txapelketa gerturatzen doan heinean.