Datorren ekainaren 23an, Bilboko San Inazio kiroldegian, desgaitasun intelektuala duten kirolarientzako egokitutako saskibaloi koparen azken fasea ospatuko da. Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatuta eta Rural Kutxa, Bilbao Kirolak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Liga Erregularreko 4 talde onenek, Barakaldo Basket, Lehoiak Gorabide, OSK El Chiringuito Portugalete eta Lointek Gernika, Kopako titulua lortzen saiatuko dira. Final-erdiak 10:00etan izanda eta, finala, 12:15etan.
Lehia hutsetik haratago, ekainaren 23an denboraldi baten amaiera izango da non, Saskibaloi Liga Egokituak 8 talde izan dituen ikasturte honetan. Ekitaldi honekin batera, Tabirako Durango eta Araberri Vitoria-ren artean erakustaldi partidu bat jolastuko da 11:00etan motorrak berotzeko intentzioarekin.
Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak elkarrekin antolatzen duten ekitaldi honek helburu hauek ditu:
- Desgaitasuna duten pertsonak kirolera sartzeko normalizazioa eta aukera-berdintasuna benetan ikusaraztea.
- Desgaitasuna duten pertsonak kirola normaltasunez egitea.
- Kalitatezko kirol jarduera erraztea, kirol modalitate honetako federazio konbentzionalaren (saskibaloia) egiturak eta esperientzia aprobetxatuz.
- Kirol-eragileen arteko ekintza bateratuen garrantzia nabarmentzea, desgaitasuna duten pertsonak kirola egiteko aukerak errazten eta zabaltzen dituztelako.
- Desgaitasuna duten pertsonei kirol-eskaintza handiagoa eta hobea ematea Bizkaiko lurralde osoan banatutako klub konbentzionaletan, egungo eskaintza deszentralizatzen lagunduz eta kirol inklusiboaren kontzeptua indartuz.